
MUTRIKU
2008-05-15 | 18:26:31
Atxukale txirrindu taldeak 100 parte-hartzailetik gora espero ditu etziko lasterketan
Lasterketak 90 kilometroko luzera dauka eta, ohitura izaten den bezala, herrian hasi eta herrian bukatuko da.
Atxukale Txirrindu taldeak antolatutako lasterketa jokatuko da hogeitaseigarrenez etzi. Antolatzaileek jakinarazi dutenez 100dik gora txirrindulari etortzea espero dute.
MARKINA-XEMEIN
2008-05-15 | 17:27:04
Iaz baino erromes gehiago espero dituzte Markina-Xemeingo aterpetxean
Atzo zabaldu zituen ateak, aurten ere, Karmeldarren komentuan kokatuko den erromesentzako ostatuak.
Santiago Bidea egiten dabiltzan erromesak non gelditu izango dute irailaren 30era arte. Lehenengo asmoa ekainaren hasieran zabaltzea bazen ere, maiatzaren hasieratik dagoen eskaria ikusita, hilabete honen erdirako adostu dute irekiera Markina-Xemeingo Udalak eta Santiago Bideko Lagunen Elkarteak.
ONDARROA
2008-05-15 | 17:26:57
Urteetako beharrari saria emango dio Kresalak
Maiatzaren 24ak hartuko du Kresala Eguna: Errapel Garalde eta Jose Mari Etxaburu ’Kankilloi’ omenduko dituzte
Ezusteko eta guzti dator Kresala Eguna maiatzaren 24an, sei eguneko ibilbideari amaiera emanda. Kresala Asteko ekimenek aurtengo hitzordu esanguratsuenari egingo die tartea: Errapel Garaldek eta Jose Mari Etxaburu Kankilloik jasoko duten omenaldi xumeari. «Ondo merezitakoari». Ikurriñaren igoeragaz hasiko da egun handia Artabideko egoitzan. Musika Bandak, dantzariek eta panderojoleek zein trikitiek girotuko dituzte bazterrak, ordu batzuk beranduago gertatuko denaren isla. Eta horixe bera, giroa egongo da ziurtatuta Alde Zaharrean. Bertso zein euskal kanturik falta ez dela, aitortza egingo die Garalderi eta Etxabururi, «andramariak ailega bakoitzean, urteak joan urteak etorri, Leokadiren inguruan egiten duten beharragatik».
GIZABURUAGA
2008-05-15 | 15:23:33
Sagardo ekologikoa ekoiztu du LANEKOk
3.300 sagar erabiliz, 2.100 litro sagardo egin ditu Lea-Artibaiko Nekazarien Kooperatibak.
1997an abala lortu eta sagardo ekologikoa ekoizteko sistema martxan jarri ondoren, aurten, LANEKOk (Lea-Artibaiko Nekazarien Kooperatiba) sagardo ekologikoa ekoiztu eta salgai jarri du.
LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKU
2008-05-15 | 14:02:59
Dozenaka lagun batu dira udaletxe aurreetan ETAren azken atentatua salatzeko
Eudelen deialdiari erantzun diete Ondarroan, Lekeition, Markina-Xemeinen eta Mutrikun
Kontzentrazioak egin dituzte gaur, 12:00etan, erakunde publikoen aurreetan. Pankartarik barik dozenaka lagun batu dira Markina-Xemeinen, Mutrikun, Lekeition eta Ondarroan.
MENDEXA
2008-05-14 | 17:10:00
Ezker abertzaleak etxeak egiteko proiektua ixilpean eroatea salatu du
Zelaia auzoan 64 etxe daude egun, beste 100 egin nahi ditu Udal Gestorak
Mendexako zelaia auzoak 98 etxebizitza egiteko proiektua dauka esku artean Udal Gestorak. Ezker abertzaleak, proiektua ixilpean eroan izana salatu du, eta horregaz batera, plateatzen den hazkundea desorekatua izango dela. Mendexa baserri giroko herria dela gogoratu du ezker abertzaleak, eta herri nortasuna kontuan eduki behar dela horrelako proiektu bat aurrea eroateko orduan. Horregaz batera, herritarren iritzia kontuan eduki behar dela gaineratu du, eta ez dela eduki. Hori horrela, ezker abertzalea herri eredu bat planteatzen dabil, eta herri batzarra egingo du aste bi barru, planteamendua aurkeztu, obrak zelakoak izango diren azaldu, eta herritarren iritzia jasotzeko.
MUTRIKU
2008-05-14 | 16:48:40
Garai eta estilo ezberdinetako doinuez beteko dute herria musika eskolakoek
Barikutik hasita eskolan ikasitako guztia herriratuko dute; emanaldiak Santa Katalina komentuan izango dira.
Astebetean musikaz gozatzeko aukera. Horixe da aste muskalaren bidez musika eskolako ikasle-iraksleek herriari eskaini nahi izaten diotena.
ONDARROA
2008-05-14 | 16:11:39
Gaztetxearen urteurren ospakizunak zapatu bira zabaldu ditu OGAk
Arrantzale jantzita, antxoaren enterrua dakarte Antxoa Egunean
Gaztetxearen urteurrena (13+5) maiatzaren 17an betetzen bada ere, astebete atzera dituzte ospakizunak Antxoa Egunagaz bat egiteagatik. Hartara, zapatuan jai eta aldarri egunaren harira antolatu dituzte ekimenak «aldarrikapenak kalera ateratzeko». Horrenbestez, Antxoa Egunean arrantzale janzteko deia egin du OGAk. Eta urdin jantzita, ez da faltako ondo pasatzeko tarterik. Gazteek kaleak hartuko dituzte kalejiran. Arratsalderako antxoaren enterrua dakarte, 18:00etan. Zubi Zaharra hartuko du gertaera, eta handixerik egingo dute irakurketa, «antxoaren egoera ez eze, arrantzarena berarena» salatu eta irtenbideak bilatzearen garrantzia nabarmenduta. Maiatzaren 24an Kantoipe errebuelta izango da ekimenen agertoki nagusia. Eguerdiko malabarek gaueko kontzertuari egingo die lekua, "beste bizi eredu" baten aldarria hartuta.
ERAKUSKETA
Pintura erakusketa
ONDARROA, Udal Erakusketa Aretoan - 2008-05-16
IKASTAROA
Barre terapia ikastaroa
ONDARROA, Ondarroa - 2008-05-17
© 11barri S.L. - Xemein etorbidea 19, 48270 - MARKINA-XEMEIN - Tel.: 946168202
Faxa: 946168219 - E-posta: publilea@11barri.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
11barri S.L.