Edukira joan

2008-04-04 | 16:39:07

Gizartea

Agustin Egurrola: «Astoagaz Palos de Moger-Mutriku egiteko esperantza dut oraindik»

Gazte gaztetatik izan du Agustin Egurrolak bidaiatzeko zaletasuna. Munduari buelta ematea okurritu zitzaion, eta kontinente guztiak bisitatu ditu.

Bere motxila kontu, istorio, papel eta argazkiz beteta ekarri du oraingoan ere Agustin Egurrola bidaiari eta idazleak (Bartzelona, 1933).

Zelan erabaki zenuen Asiako bidaia egitea?
Nik lehen ere asko ibilitakoa naiz. Urtean hiru lau asteko bidaiak egiten nituen Europan zehar. Autonomo nintzen eta aukera hori neukan. Gero, erretiratu ondoren, pentsioa kobratzen hasi nintzen. Pentsio txikia baina niretzat nahikoa, eta ekitaldi bakarrean munduari buelta ematea akordatu zitzaidan.

Kontinente guztietan egon zara.
Denak egin ditut, bakarrik edo nire pololagaz batera, baina Europa amaitzea falta zaigu. 66 urte egin nituenean Hego Amerika egin nuen, gero hiru urtean ez nuen ezer egin, hurrengo, 70 urtegaz Canadara joan nintzen, 71gaz Australiara, 72gaz Afrika zeharkatu nuen, 73gaz Asia eta 74gaz Europa erdia.

Nondik nora ibili zinen Asian?
Lehenengo bizikletaz egin nuen Turkia osoa batetik besteraino, eta gero Turkiako mugatik Iraneko hiriburu den Teheranera arte. Teheranen bisa ateratzeko asmoa nuen, baina bero handiak egin zituen, nire tripak ez zeuden ondo, eta hizkuntzarekin arazoak nituen, beraz, indarrik ez nuenez, Ingalaterrara bueltatu nintzen.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.
Agustin Egurrola: «Astoagaz Palos de Moger-Mutriku egiteko esperantza dut oraindik»

Agustin Egurrola Markina-Xemeingo bibliotekan bere liburuagaz.

© 11barri S.L. - Xemein etorbidea 19, 48270 - MARKINA-XEMEIN - Tel.: 946168202
Faxa: 946168219 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

11barri S.L.