Edukira joan

Albisteak

Ondarroako Ertzainetxea bost hileren buruan egongo da konponduta

ONDARROA

2008-11-07 | 17:03:40

Ondarroako Ertzainetxea bost hileren buruan egongo da konponduta

Eztandak ez du egituran eragin; kalte materialak zehaztu ostean, 1.600.000 bat euro daude aurreikusita obretarako.

Ondarroako Ertzainetxeko eraikina 2009ko lehen hiruhilabeterako prest egongo da. Horixe da Herrizaingo Sailak daukan helburua, argi edukita «Lea-Artibairako beharrezkoa den azpiegitura konpontzeko epea ahalik eta gehien aurreratzeko premia dagoela». 

21 erantzun

ISPASTER

2008-11-07 | 14:38:03

Ertzaintzak gazte bat atxilotu du, kontroletik ihes egitearren

Atxilotua oraindik identifikatu gabe dauden beste bi lagunekin zioan autoan

Lapurtutako autoarekin kontrol batetik ihes egitearren Ertzaintzak 20 urteko gazte bat atxilotu du Ispasterren. Gertaera gaur goizaldean izan da, 03:15ean, eta atxilotua aurretiaz Eibarren lapurtutako autoagaz ihes egiten saiatu zen. 

Ez du erantzunik

Mitologiak jakin gura sortu du

LEKEITIO

2008-11-05 | 17:48:14

Mitologiak jakin gura sortu du

Katu Baltz asteko ekimenen arteko Toti Martinez de Lezea euskal idazlearen Euskal Mitologiaren inguruko hitzaldiak jende pila erakarri du Lekeitioko Kultur Etxeko Azkue aretora.

Sagarrak, biltzeko eta bidaltzeko

Lea-artibai

2008-11-05 | 16:29:51

Sagarrak, biltzeko eta bidaltzeko

Laneko Kooperatibak esandakoaren arabera, aurtengo sagar bilketa inoiz baino «handiagoa» izan da eta bertoko biltegiak beteta daudenez, sagarrak Euskal Herritik kanpo saldu beharko dira

300 tonatik gora sagar biltzeko aurreikuspena egin du Laneko kooperatibak aurtengo sagar bilketa sasoian.Sagarrondoen emaria oparoa izan dela eta, sagarrak batzera zuzentzen diren enpresak «gainkargagaz» daude batean zein bestean. Biltegiak bete-bete eginda, bertoko sagarrak Euskal Herritik kanpora saldu beharrean aurkitu dira enpresok.

Ez du erantzunik

Meabe errekastoa kutsatzea salatu du Ekozainek

MARKINA-XEMEIN

2008-11-05 | 15:46:30

Meabe errekastoa kutsatzea salatu du Ekozainek

Joan den domekan zuri agertu zen errekastoko ura

Ekozain ekologia taldeak Ingemar eta Amenabar harrobiak salatu ditu Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailari atxikita dagoen Uraren Agentzian. Meabe errekastoa eta Artibai erreka kutsatzea leporatu die. Joan den domekan, zuri-zuri agertu ziren biak.

Erantzun 1

Gabonen ostean nahi dute ireki Partzuergoko Haur Eskola

ONDARROA

2008-11-05 | 15:34:36

Gabonen ostean nahi dute ireki Partzuergoko Haur Eskola

Atentatuak eragindako kalteak konpontzeagaz batera, berrikuntzak egin dituzte: obra «martxa onean doa».

Ondarroako Haur Eskolako obrak badoaz aurrera. Egunotan, gremio guztietakoak dabiltza bertan beharrean, zentroa ahalik eta denbora laburrenean ireki ahal izateko: urtarrilaren 7an ikas zentroa irekitzea da Udalaren eta Partzuergoaren nahia. 
277.000 euroko aurrekontuagaz, auto bonbak ikas zentroari egindako kalteetatik haratago, berrikuntza integrala egiteko aprobetxatuko du Udalak.  

Erantzun 1

MARKINA-XEMEIN

2008-11-04 | 17:06:43

Emakumeen kontrako indarkeria landuko dute jardunaldian

Ekitaldia azaroaren 13an izango da

Lea-Artibai mailan erakundeen arteko koordinazioa bultzatu eta emakumeen kontrako indarkeria gaiaren gaineko sentzibilizazioa eta kontzientziazioa pizteko asmoz Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Gaineko I. Jardunaldia antolatu du Lea-Artibai Amankomunazgoko Gizarte Zerbi- tzuak. Ekitaldia azaroaren 13an izango da Lea-Artibai Ikastetxeko enpresa aretoan.

Ez du erantzunik

Genero indarkeria eduki dute aztergai, saio parte-hartzailean

ONDARROA

2008-11-04 | 17:02:10

Genero indarkeria eduki dute aztergai, saio parte-hartzailean

Ordu biko iraupena eduki du Xabier Odriozolak zuzendutako gizonentzako tailerrak: ondorioak atera dituzte.

«Ez gara ausartzen gauzak zailak direlako ala gauzak zailak dira ausartzen ez garelako?». Horrelako galderak planteatu zituzten herenegun iluntzean, Guzur Etxeko Hitzaldi Aretoan bildu ziren gizonezkoek. 
Ondarroako Gizonen Taldeak deituta, Xabier Odriozola antropologo eta gizon taldeetan adituak bideratu zuen solasaldia. Ordu bian, gizonezkoek emakumeen aurkako indarkeriaren aurrean daukaten zereginaren inguruan jardun zuten.

4 erantzun

Agenda

IRTEERAK


MUTRIKU, Mutriku - 2008-10-30

HITZALDIA

HITZALDI ZIKLOA
LEA-ARTIBAI, - 2008-11-12

Ekitaldi guztiak ikusi »

© 11barri S.L. - Xemein etorbidea 19, 48270 - MARKINA-XEMEIN - Tel.: 946168202
Faxa: 946168219 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

11barri S.L.