Edukira joan

Albisteak

Dantzariek eta pailazoek itxi dute aurtengo jaia

MARKINA-XEMEIN

2008-09-29 | 13:11:54

Dantzariek eta pailazoek itxi dute aurtengo jaia

Jaietako azken egunean herritar asko batu dira Arretxinagako plazan, eguneko ikuskizunak ikusteko.

Zerutxu dantza taldearen txanda izan da gaurkoan. Arretxinagako jaiei amaiera ona emateko, meza nagusia egin eta gero dantza taldeak ikaragarrizko ikuskizuna eskaini du plazan.

Ez du erantzunik

Jauja Eskubaloi Taldea, nagusitasunez nagusi

MUTRIKU

2008-09-29 | 11:34:32

Jauja Eskubaloi Taldea, nagusitasunez nagusi

Joxe Mari Pagoagaren omenez jokatutako torneoan Jaujako kadete mutilen taldeak eraman ditu sari guztiak.

Jaujako neskak bigarren eta mutilak lehen. Haien atzetik, Zarauzko kadete neskak eta mutilak, hurrenez hurren. Hori izan zen Pagoagaren omenez jokatutkao partidek laga zuten sailkapena.

Ez du erantzunik

ONDARROA

2008-09-26 | 16:55:51

Atentatuan kaltetutako herritarrei elkartasuna erakutsi die ezker abertzaleak

Azken gertarera larrien aurrean, gatazka politikoa konpontzeko beharrean segituko dutela berretsi dute agerraldian.

«Zinez sentitzen dugu domekako gertakariak herritarrengan eragindako zauriak eta kalteak». Horixe agertu du Ondarroako ezker abertzaleak, guztiei euren elkartasuna erakutsiaz.

94 erantzun

Teodoro Egaņa: ’Ume askori karnata bota behar diezu Arrantza Lehiaketara etortzeko’

ONDARROA

2008-09-25 | 18:37:01

Teodoro Egaņa: 'Ume askori karnata bota behar diezu Arrantza Lehiaketara etortzeko'

Arrantza lehiaketak hartuko du Artibai errekaren ezker eta eskuma aldea bihar; antolatzaileek 500 bat kanabera esperoten dituzte herriko zortzi guneetan banatuta.

Arrantzalea iaz arte, Teodoro Egañak (Ondarroa, 1951) hartu du otsailean Arrigorri Itsas Arrantza Elkartearen lema, Jose Mari Akarregiren ordez. Orain, bihar jokatuko den X. Umeen Arrantza Lehi-
aketarako azken ikutuak ematen dabil, paper eta dei artean.  

9 erantzun

Hondakinen kudeaketa egokiaz berba egin dute Udaletako ordezkariek

Lea-artibai

2008-09-25 | 17:24:25

Hondakinen kudeaketa egokiaz berba egin dute Udaletako ordezkariek

Ingurumena eta Hondakinen kudeaketa izeneko jardunaldiak ospatu dira gaur Ziortzako Kolegiatan.

Lea-Artibai Amankomunazgoak antolatuta, Ingurumena eta hondakinen kudeaketa jardunaldietan herri txikiek, handiek bezala, hondakinak egoki kudeatu behar dituztela esan die adituek eskualdeko Udalei. Halaber, Ur Partzuergoan sartuz eta modu amankomunatu batean uraren erabilera kudeatzeak mundu mailako ur eskasia gutxitzen lagunduko duela azaldu dute.

Ez du erantzunik

Lea-artibai

2008-09-25 | 16:36:52

Eskualdeko erosle gehienek kanpoan egiten dituzte erosketak, saltoki handietan

Bizkaitarren %70 saltoki handietara joaten da; hala ere, denda txikiek kalitatea eskaintzen dutela uste dute

Lea-Artibaiko biztanleek eskualdetik kanpora egiten dituzte erosketa gehienak. Txorierriko herritarrekin batera, gastuak kanpoan egiten dituztenak dira, Bilboko Merkaritza Ganberak asteon jakitera eman duen ikerketak azaldu duenez.
Batez ere, Bilbora, ezkerraldera eta eskuinaldera jotzen dute bertokoek erosketak egitera. Han saltoki handi asko daudelako. Izan ere, azterketaren arabera, bizkaitarren %70ek horrelako lekuak aukeratzen dituzte ohiko erosketak egiteko. «Batez ere, produktu mota asko dagoelako, prezioagatik eta parking zerbitzuagatik joaten dira leku horietara», zehazten du Merkataritza Ganberak. 

28 erantzun

ETXEBARRIA

2008-09-25 | 15:59:13

Ernioko erromerira joateko irteera egongo da domekan

Kotxeetan joango dira Andazarrateraino, eta handik oinez Zelatungo lepora.

Etx Kultur Elkarteak Ernioko erromeriara joateko irteera antolatu du aurten ere. Irteera 09:00etan izango da Olaia aurretik.

Ez du erantzunik

MARKINA-XEMEIN

2008-09-25 | 15:57:53

Excavaciones Bermeosolok berrituko ditu baserri bideak

Barinaga eta Arretxinaga auzoetako baserri batzuetako bideak konponduko dituzte aurten

Urtero moduan, Udalak baserri bideak konponduko ditu aurten ere. Bi bide hobetuko ditu oraingoan, Barinaga auzoko Bolanda eta Oria baserrietara doan bidea, 1.050 metrokoa, eta Arretxinaga auzoko Barroeta eta Ormetxera dihoana, 450 metrokoa.

Ez du erantzunik

Agenda

DEIALDIAK

Marmitako jana
BERRIATUA, Laka Erdi sagardotegian - 2008-09-29

DEIALDIAK

PODOLOGO ZERBITZUA
MARKINA-XEMEIN, - 2008-10-01

Ekitaldi guztiak ikusi »

© 11barri S.L. - Xemein etorbidea 19, 48270 - MARKINA-XEMEIN - Tel.: 946168202
Faxa: 946168219 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

11barri S.L.