Edukira joan

2008-11-04 | 15:53:50

Gizartea

EHEk ezabaketa astea deitu du, elebitasuna arbuiatuz

Barikuan txirrindu ezabaketa martxa egingo da Ondrroan; Lekeition hanka paloetan egingo da ezabaketa.

Elebitasunea bizi den herrian sinisten ez dutelako eta orokorrean, euskara «galtzeko arriskua» ikusten delako, Lea-Artibaiko Euskal Herrian Euskarazek ezabaketa astea deitu du domekara arte. 

Zehaztutako irizpideei jarraiki, EHEk bi ekintza deitu ditu ezabaketa astearen barruan; barikuan egingo dira ekintzak, bat Lekeition eta beste bat Ondarroan.
Ondarroan 17:00etan dago jarrita hitzordua, Kamiñazpin. Zehatz esateko, txirrindu ezabaketa martxa egingo dute bertaratzen direnek. Lekeition, 20:15ean Konpainiko eliza aurrean elkartuko dira eta bertaratzen direnek, hanka paloekin egingo dute ezabaketa.
Domeka heltzean ezabaketa astea amaituko bada ere, EHEk, betiko irizpideei jarraiki lanean jarraituko duela argitu du.

 

Jasotako erantzunak:

© 11barri S.L. - Xemein etorbidea 19, 48270 - MARKINA-XEMEIN - Tel.: 946168202
Faxa: 946168219 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

11barri S.L.