
2008-10-08 | 13:53:51
Kostaldeko balioaz jabetu arazteko erakusketa zabalik
Bihartik hasi eta urriaren 22ra arte Azterkostaren erakusketa egongo da Zabiel Kultur Etxean. Herritarrei kostaren balio erakutsi eta hartaz jabetzeko bidea ematea da erakusketaren helburua.
Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen, Antolamendu eta Lurralde Sailak bultzatzen duen ingurumen hezkuntzako programa da Azterkosta, eta Aztertu, ezagutu eta maitatu deituriko proiektuaren barruan dago.
Erakusketan, zortzi panelen bidez, hainbat gai lantzen dituzte, besteak beste, historia geologikoa, ekosistemen dibertsitatea, baliabide ekologikoak, bertan ematen diren giza jarduerak, kostarekin lortura duten eraikin historikoak eta natura aldetik interesa duten zonaldeak.
Ikustera joan nahi duten guztiek ondoko ordutegian edukiko dute horretarako aukera: astelehenetik zapatura bitartean, 18:00etatik 20:00etara eta domekan, berriz, arratsaldeko ordutegiaz gain, 12:00etatik 14:00era ere zabalik egongo da.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
© 11barri S.L. - Xemein etorbidea 19, 48270 - MARKINA-XEMEIN - Tel.: 946168202
Faxa: 946168219 - E-posta: publilea@11barri.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
11barri S.L.