Edukira joan

2008-10-08 | 13:52:30

Kultura

Eskaladako munduko txapeldunaren 'psikobloc'-ak irekiko du mendi zikloa

Angel Martinez eta Koldo Alabak eta Joxe Ramon Agirrek ere euren ikus-entzunezkoak aurkeztuko dituzte Zabielen.

Patxi Usobiaga, Angel Martinez eta Koldo Alaba eta Joxe Ramon Agirre. Horiek izango dira, hurrenez hurren, mendi zikloak edukiko dituen gonbidatuak.

Bihartik hasita, lau mendizaleek euren ikus-entzunezkoak erakutsiko dituzte Zabielen. Bakoitzak lantzen duen kirolaren barruan prestatutako lanak dira. Hiru lanak ikusteko, hitzordu bera jarri dute: 19:30ak.

Urriak 9, gaur
Zer. Usobiagaren Psicobloc: Ur sakonetako bakardadea lana.
Nor. Patxi Usobiaga bi aldiz eskaladako munduko txapelduna izan da. 1980an, Eibarren jaiotako kirolariak eskalada bizitza ikusteko modu bat bezala ulertzen du. Eta graduei begiratu gabe ondo pasarazten dion edozein bide du gogoko. Aurkezteko duen lana Irati Anda eta Miguel Rierarekin batera egin zuen.
Bideoa. Mallorkako haitzetan egindako eskalada berezia aurkezten du. 26 minutuko iraupena dauka, eta Bideografik produktora osatzen duten hiru gazte durangarren lehen lana da. Bartzelonako Visual Sound jaialdian, Mendia, Abentura eta Natura dokumentalean atalean, lehen saria jaso zuen. Bideoaren aurrerakina patxiusobiaga.net wegbunean ikus daiteke.

Urriak 13, astelehena
Zer. Angel Martinez eta Koldo Arabaren Euskal Herriko arroilak eta haitzarteak ikus-entzunezkoa
Nor. Angel Martinez 38 urteko gazteiztarra da. 11 urterekin piztu zitzaion mendizaletasuna. Euskal Herrietako mendietan hasi eta urteekin mundu zabalera salto egin du; besteak beste, Atlas mendikatea, Uhuru Peak (Kilimanjaroko punturik altuena), Rocky mountains... ezagutu ditu eta hainbat espedizioetan parte hartu du. Koldo Araba ere gasteiztarra da. 80. hamarkadan hasi zen arroilak jeisten. Ordutik, arroila jeitsiera ez ezik, besteak beste, mendiko eskia eta bizikleta eta alpinismoa praktikatu ditu Pirineotan zein Alpeetan. Al filo de lo imposible programarentzat ere lan egin izan du.
Bideoa. Euskal Herriko arroila eta haitzarteen bilduma pertsonala aukezten du. Horrela. azken urteetan jakinmin handia sortu duen kirola Euskal Herritik atera gabe praktikatu daitekeela agerian lagatzen dute. 40 minutuko lanean haitzarte eta arroila garrantzitsuenen bilduma erakutsiko dute; argi lagaz, ez daudela Euskal Herrian aurkitu daitezkeen guztiak, inolaz ere.

Urriak 17, barikua
Zer.Joxe Ramon Agirreren Aire-airean lana.
Nor. Joxe Ramon Agirre mendizale ataundarra betidanik oso lotuta egon da parapenteari. Euskal Herrian parapentea praktikatu zuten lehenegoen artean egon zen. 1994an munduari bira eman zion munduko zazpi mendi altuenak igotzeko asmoarekin. Altura handietatik parapentean salto egitea ere maite du; zazpi mila metrotatik jauzi egitera ere heldu da, esaterako, Broad Peak-etik.
Bideoa. 40 minutu ikus-entzunezkoaren bidez, parapente batetik hainbat mendiren ikuspegia erakutsiko du, besteak beste, Prineoak eta Himalaya.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.
Eskaladako munduko txapeldunaren 'psikobloc'-ak irekiko du mendi zikloa

Patxi usobiaga paretean gora.

© 11barri S.L. - Xemein etorbidea 19, 48270 - MARKINA-XEMEIN - Tel.: 946168202
Faxa: 946168219 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

11barri S.L.