Edukira joan

2008-07-25 | 19:28:26

IRITZIA

Ahal dena egin eta ezin

Amets Txurruka Tourretik idazten

2008-07-25

Azken aukera izanik, gaur inoiz baino gogotsuago ibili gara talde osoko txirrindulariak. Hasierati amaierara, egunetan pilatutako nekea albo batera laga eta topera ibili gara denok; baina azkenean ezin izan dugu, aurrea hartu digute.
Ihesaldiekin hasi gara atzoko etapan. Bihar erlojupekoa daukagu eta etzi azken etapa laua. Beraz, gaur dena eman behar zen. Bene-benetan diot, ahal duguna egin dugula. Lehenengo ihesaldia nik egin dut eta gero taldeko laukote batek egin du bigarrena. Talde horretan Egoitz Martinez zioan eta hura ere gogor saiatu da. Hala ere, gaurko etapa denontzat zen garrantzitsua eta talde guztiak gogor lehiatu dira.
Azkenean Martinez harrapatu dute frantsezek. Hiru talde jarri dira bere atzean eta berak ezin izan du eutsi. Ehiztariak bezala, gure taldeak bala guztiak gastatu ditu gaur, baina txoririk ez dugu harrapatu. Hau da, saiatu egin gara, baina ez dugu arrakastarik lortu.
Orain, biharko ordu beteko sufrimendua amaitu eta etzikoa egin eta gero, aurtengo Tourragaz amaituko dugu. Orokorrean, aurtengo Tourragaz alderatuz, iazkoa ikusgarriagoa izan zen.
Gu, Euskaltelekoak, pozik gaude egindakoagaz eta ahal bada, hurrengoan saiatuko gara markak hobetzen.

 

Jasotako erantzunak:

2

brix | 2008-07-29

Aupa, Amets, Ondarrutik!

1

fraixkomari | 2008-07-26

oso tur ona eizu nire ikuspuntutik.Baņe euskaltelena eztaipe on ona ixan dan eh? Haimarrek fallo, esate baten ikusi be ezta eņ, Samuelei gexa eitza, ontxe ikusirau turre eztala buelta espaņa. Pentsaten dot Turreako Lider garbi bat faltaakola euskaltelei eta Igor Anton Girure junbirdala. Bueno suerte gaur ta amendik aurrea be bai

© 11barri S.L. - Xemein etorbidea 19, 48270 - MARKINA-XEMEIN - Tel.: 946168202
Faxa: 946168219 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

11barri S.L.