
2008-07-24 | 19:40:14
IRITZIA
Azken aukera
Amets Txurruka Tourretik idazten
2008/07/24
Hasiera bizkorra izan dugu gaur. Lehenengo 65 kilometroak 55 kilometro orduko abiaduran egin ditugu. Denak ihesaldiaren bila, eta azkenean hiruk egin dute aurrerantz. Gure apustua Mikel Astarloza izan da. Lorpen bikoitza eskuratu ahal zuen, ala ezer ez. Alde batetik, etapa irabazteko aukera, eta bestetik, atzo sailkapen orokorrean galdutako denbora berreskuratzeko aukera. Hiruk egin dute aurrera, eta atzetik Mikel Astarloza, beste bategaz batera. Banaketa egon da, eta aurretik bi geratu dira; atzetik beste hiru. Besteok, pelotoian lasaiago. Azkenean ezin izan ditu harrapatu eta erdibidean geratu gara.
Batez ere, herenegungo astinaldia eta gero, nekea nabari dugu hanketan. Hala ere, bihar beste ihesaldi bat egiteko asmoa daukagu. Zapatuan erlojupekoa izango dugu, eta domekan laua, beraz, hori izango da nire azken aukera.
© 11barri S.L. - Xemein etorbidea 19, 48270 - MARKINA-XEMEIN - Tel.: 946168202
Faxa: 946168219 - E-posta: info@11barri.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
11barri S.L.