Edukira joan

2008-07-18 | 13:10:57

IRITZIA

Irteerako gorabeherak

Amets Txurruka Tourretik idazten

2008/07/17

Egun berezia izan zen atzokoa. Ricardo Riccoren positiboa dela eta, irteera lekuan jendetza batu zen atzo. Poliziek eta kazetariek irteera postua erabat hartuta zuten ailegatu ginenerako. Ez zen atsegina izan, eta lasterketa bigarren maila batera pasatu zen; baina izatez ez litzateke horrela izan behar.
Autobusean ailegatu ginen irteera postura, betiko legez. Baina lasterketa bera baino Riccoren positiboa zen garrantzitsuagoa. Arazo hauek nahikoa korapilatsuak izaten dira txirrindulariontzat, eta jendeak gai horren gainean galdetzeak deseroso jartzen gaitu.
Gai zaila da Riccorena, eta horrek kazetarien interes guztia erakarri zuen. Hasiera une horrek lasterketa guztia baldintzatu zuen; gustu txarragaz hasi ginen txirrindulari guztiok etapa egiten.
Hala ere, atzokoa ez zen izan nire egunik onena, makal somatzen nuen neure burua, eta aldapa gorantz egiten nuenean zertxobait hobeto jartzen banintzen ere, orokorrean gorputza makal somatzen nuen. Nengoen moduan egonda ere, taldekideekin batera, aurrera egin nuen.
Behintzat, gertatutakoak gertatuta eta ni negoen moduan egonda, ondo amaitzea lortu nuen. Taldekide batzuek aurrera egin eta nahikoa ondo joan da dena. Atzo gure helburua helmugara ondo ailegatzea zen, ez zelako niretzat egindako etapa. Eta helburu hori lortu genuela esango nuke.
Nahai edo ez, tamaina honetako lasterketetan beti egoten dira egun makalagoak, eta atzo horietako bat izan zen.
Orain, atseden hartu eta gero, taldekideekin batera, barruan daramaguna ematen saiatuko gara gaurko etapan.

 

Jasotako erantzunak:

1

Malen | 2008-07-21

benga amets aurten ondo zoiz tourrin eta ia ba aurten podiuma igiten zaren emenga etxebarri guztixe zuri apolletan. aupa amets

© 11barri S.L. - Xemein etorbidea 19, 48270 - MARKINA-XEMEIN - Tel.: 946168202
Faxa: 946168219 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

11barri S.L.