Edukira joan

2008-07-17 | 17:20:53

Iritzia

Atsedenaren ondorioak

Amets Txurruka Tourretik idazten

2008-07-16

Markinar askoren moduan, atzo biharamunagaz egon nintzen. Atseden egunaren biharamunagaz. Herenegun atseden eguna izan genuen, eta batzuetan gertatzen den moduan, atsedenak mesede baino gehiago kalte egin zidan. Kalte ez, baina, gorputza erlaxatu eta oinak pixka bat tonto legez eduki nituen.
Topera irten genuen hasieran, eta jakina zen moduan, ihesaldia egon zen. Asko kostatuta, baina, azkenean, hamaika laguneko taldeak alde egin zuen. Guztiak txirrindulari onak. Nik ezin izan nuen bertan sartu, eta taldekideek ere ez. Kostatu egin zitzaigun aurrera egitea. Eta ni ez nintzen horren txarto ibili, baina Mikel Astarloza taldekidea ez zen aurkitu batere ondo. Astarloza, hamaika- garren ipini zen azken etapan, eta ondo dabil. Hala ere, beragaz gelditu nintzen laguntzeko, eta esaten zidan ez zihoala batere eroso. Justu-justu heldu zen, eta sentsazio arraroekin.
Deskantsu egunak teorian ona izan behar zuen, baina azkenean ez dakit mesede baino kalte gehiago ez ote digun egin. Egia esan, guk atseden-atseden ere ez genuen izan. Badaude atseden egunean ezer egiten ez duten txirrindulariak, baina guk ordu eta erdi entrenatu genuen.
Deskantsu eguna erlaxatzeko aprobetxatzen dugu, baina zaindu beharra dago. Pixka bat entrenatu egin behar da gorputza gehiegi erlaxatu ez dadin, eta jan ere bai, baina zainduta, ze gorputza asko janda puztu egiten da, eta kostatu egiten da mugitzea.
Gaur hobeto aurkituko gara. Entrenatzaileekin berba egin eta lasaiago joateko esan didate. Alpeetarako indarrak gordetzeko.

 

Jasotako erantzunak:

© 11barri S.L. - Xemein etorbidea 19, 48270 - MARKINA-XEMEIN - Tel.: 946168202
Faxa: 946168219 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

11barri S.L.