Edukira joan

2008-07-08 | 15:45:20

Udala

Hondartzara heltzeko norabide bakarra ezarri du Udalak

Bidea estua izanik, trafiko arazoak saihestea da neurriaren arrazoia; seinaleak errespetatzeko beharra azpimarratu dute.

Bidearen ezaugarriak eta uda sasoian trafikoaren handitzea kontutan hartuta, Udalak derrigorrezko norabide bakarra ezarri du hondartzara bidean. Seinaleak jarrita daude, eta gidariei errepidean bezalaxe errespetatzea eskatzen diete.

Zumalabetik jeisten diren autoek, beraz, kofradia berri aldera ez badoaz behintzat, hondartzaraino joateko ez dute inolako arazorik. Kontrako norabidea debekatuta dago. Hondartzatik atera nahi dutenek, beraz, tunelak pasa eta kamino berritik atera beharko dute. Tuneletatik datozenek, berriz, behin Burumendira helduta aurrera egiterik ez dute izango. Izan ere, norantza horretan datozen autoek debekatuta dute bigarren tunelean barrena igerilekura heltzea.
Aparkatzeko lekuari dagokionean, hondartza inguruko gunea urtero bezala antolatuko da: zabalgunearen parez dauden tokiez gain, Burumendin aparkatu ahal izango da.

Debekua denentzako
Seinaleak jarrita dauden arren, gidari asko dira errespetatzen ez dituztenak, eta horrek arrisku egoerak sortu ere egin ditu. Zorionez, ez da zauriturik egon.
Duela aste batzuk zabalgunean zeuden zenbait herritar arrisku egoera horietako baten lekuko izan ziren. «Nahiz eta debekatuta egon, tunelean behera zetorren autoak ia bizikletan zihoan mutiko bat jo zuen. Mutikoak ez zuen inor espero norantza horretan eta lasai zioan. Gainera, autoak aparkatuta daudenez ez da ondo ikusten».
Bestalde, bizikletan dabiltzenek ere seinaleak errespetatu behar dituztela azpimarratu dute udaltzainek, eta abiadurarekin kontuz ibilitzeko gomendatu diete. Izan ere, abiadura handian portura jeisteagatik mutiko bat zaurituta suertatu zen duela aste batzuk. «Zerbait gurutzatu zitzaion bidean, eta hura ekiditzeko, harri tartera joan zen. Beste ezer egiteko astirik ez zuen izan».
Sorosleek bizikletan ibiltzeko kaskoa jantzita ibiltzearen komenigarritasuna nabarmendu nahi izan dute. «Aurkako karrilean sartuta, eta abiadura handian etortzeagatik ia anbulantziaren aurka talka egin duenik ere egon da. Gazteei erantzukizunez jokatzea, eta gutxienez kaskoa jantzita ibiltzea eskatzen diegu».

 

Jasotako erantzunak:

1

iñigo | 2008-07-10

zergaitik hori

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.
Hondartzara heltzeko norabide bakarra ezarri du Udalak

Ibilgailuentzat hondartzako aldetik Lonja zaharreruntz joatea debekatuta dago.

© 11barri S.L. - Xemein etorbidea 19, 48270 - MARKINA-XEMEIN - Tel.: 946168202
Faxa: 946168219 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

11barri S.L.