
2008-07-08 | 13:53:50
Sanmartinak
Mozorro lehiaketagaz amaitu ziren atzo San Martin Jaiak
Aurten lau taldek parte hartu dute: Amorotoko Superzirkuak, Pinpinela anaiak, Amorotoko Txontxongiloak eta Meza Santuak.
Lau talde eta lau ikuskizun. Amorotoko San Martin Jaietako mozorro lehiaketak beste behin ere herriko jai giroa piztu, bizitu eta luzatu egin zuen herenegun arratsaldean. Goi-goitik ospatutako jaiagaz, sanmartinak datorren urtera arte agurtu dituzte herritarrek.
Herritarrez bete-bete egindako plazan, jaietako azken egunean, mozorro lehiaketak ikaragarrizko arrakasta eduki du aurten ere. Amorotoko Superzirkua, Pinpinela anaiak, Amorotoko Txontxongiloak eta Meza Santua izan ziren aurten mozorro lehiaketara aurkeztu ziren lau taldeak. Ondo baino hobeto mozorrotuta, lehiaketa 18:15ean hasi zen. Ordurako, plazan ez zegoen lekurik. Ikuskizunak egiteko esparrua ondo finkatuta zegoen eta gainerako bazterrak jendez beteta. Urterik urte, lehiaketa honek gero eta oihartzun handiagoa du inguruko herrietan ere; herenegun, asko izan ziren Amorotoraino hurbildu zirenak.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
Meza Santuaren parodia egin zutenak lehen saria eroan zuten.
© 11barri S.L. - Xemein etorbidea 19, 48270 - MARKINA-XEMEIN - Tel.: 946168202
Faxa: 946168219 - E-posta: publilea@11barri.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
11barri S.L.