
2008-07-08 | 12:27:53
Ingurumena
Oraingoz, ez dago kezkatu beharrik marmokengatik
Ogellan eta Isuntzan bana agertu dira
Oraingoz, ez dagoela marmokengatik kezkatu beharrik jakitera eman dute Gurutze Gorriak eta DYAk. Bertoko hondartzetan egon diren kasu bakarrak Ogellan eta Isuntzan izan dira; bana agertu dira. Baina ez daukate zer ikusirik Gipuzkoako kostaldean azaldutako 'carabela portuguesa' motakoekin. Izan ere, azken horiek oso tokixoak direla esan zuen lehengo astean Azti-Tecnaliak.
Medusak edo marmokak ur lasterren eta haizearen arabera mugitzen dira, eta noski, zenbat eta ur beroagoa, orduan eta nahiago dute. Argitasunagaz eta berotasunagaz ugaltzen dira eta.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
© 11barri S.L. - Xemein etorbidea 19, 48270 - MARKINA-XEMEIN - Tel.: 946168202
Faxa: 946168219 - E-posta: publilea@11barri.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
11barri S.L.