Edukira joan

2008-07-04 | 14:32:23

Gizartea

«Kapitalismoan oinarritutako bizi ereduen» aurka agertuko dira gazteak

Herriko gazteekin eskualdeko zazpi asanbladek bat egingo dute; portua izango da bilguneko gai nagusia.

Hilaren 12rako jarri dute hitzordua. Mutrikuko Gazte Asanbladak eskualdeko beste zazpi asanbladekin batera «kapitalismoan oinarritutako bizi ereduei» ezeztza ematea dute helburu.

Aldarrikapen egun bateratua egitea da zortzi gazte asanbladen asmoa. «Azken urteetan hainbat herritan aldaketa sumatu dugu, proiketu txikitzaileen areagotze nabarmenaren lekuko izan garelarik. Kapitalismoari itsu-itsu jarraituz antolatu nahi dute etorkizuna eta guk ez dugu horrelako etorkizunik nahi».
Hilaren 12an aldarrikapen guztien muina portu berriaren proiketua izango da. «Portuan zentratuko garen arren, ez ditugu ahaztu nahi berarekin batera dakartzan eta bizi eredu zehatz batetara garamatzaten beste zenbait proiektu ere: Olazko harrobia, Sasiolako saihesbidea, turismoaren gorakada...».
Proiektu guzti horien atzean, herriari «hondamena» ekarriko dion eredua ikusten dute gazteek. «Gazteen etorkizun gordina ez da hobetuko, lanpostu prekarioak gehitu egingo dira eta etxebizitzen arazoa areagotu», gaineratu dute gazte asanbladakoek.

Ezetzaren arrazoiak
Hilaren 12an jaia eta aldarrikapenak batzen dituen eguna prestatu dute gazteek. Hala ere, aldarrikapenak ez dituzte hutsean egin nahi. Izan ere, aldi berean, euren posizionamenduaren argusioak ere argi laga nahi dituzte.
Herriaren etorkizuna erabakitzean herritarrei galdetu ez izana, da gazteentzat portuari ezezkoa ematearen arrazoi nagusienetakoa. Horretaz gain, «turismora mugatutako herria» nahi ez izatea nabarmendu dute. «Turismoak herri nortasunaren galera eragingo du. Desoreka dakar: udan herri aktiboa eta neguan lotarako tokia».
Horrekin batera, portuari lotuta sortuko diren lanpostuen baldintzak eskasak izango direla aurreikusten dute. «Dirua betikoen poltsikoak betetzeko izango da; portuak sortuko omen duen dirua esku pribatuetara joango litzateke». Gainera, etxebizitzen inguruan sumatzen duten arazoa larritu egingo litzatekeelakoan daude. «Etxe asko eraikiko lirateke, baina gazteok inoiz ordaindu ezingo genituzkeenak». Azkenik, ingurumenaren aldeko jarrera ere azaldu dute. «Naturak ematen digunaz gozatu nahi dugu, eta ez inguru guztia suntsitu».

 

Jasotako erantzunak:

8

2008-07-08

NEU-RI: Gazte asanbladakuak eta ezker abertzalia lotu ditxut ez imajinazio haundixa dakatelako, herri guztia kartelez jositxa daualaka baino jai alternatibuak antolatzeko Mutrikuko Gazte Asanblada, Askatasuna eta SEGIk deitxuta. Aukeraik ematen ez dan herrixetan jai alternatibuak antolatzia bale baina udalak hiru deialdi ein ditxuanian jaixak antolatzeko batzorde bat sortzeko eta inor ez danian agertu, ba ez det ulertzen. Eta neu ere ezkerrekua naiz eta gaztia eta herriko jaxetan disfrutatzen det eta beraz badakitx zer nabilen esaten!

7

Neu-ri | 2008-07-08

nik dakaidanez ekintza hau herrixetako gazte asanbaladak antolatute ra ta zuk lotu zuz ezker abertzaliaz eta ezkerreko gaztiez. Benetan uste dabe gazte hauek badakitela zer dan herri batek bir dabena, nik uste dot oso gauza konplikau dala, gure herrixetako sinegotzixek be eztazela altura. Ta gazte hauek zer diz ingeniurik, arkitetuk... zenbat azterketa ein dabez herrixan beharren ingurun. Niri iruditzen gazta solik hitz politak esaten dituztela eta danok dakiau herri batek aurrea eitteko gauza politxak eta gauza zatarrak (poligonoak, enpresak, errepideak...) euki bir ditxuala. Besteik ez!

6

Auiminjulynblak | 2008-07-08

Txo Intxirri, goxaldeko 5etan kriston tajadiaz batzuk eta bestik kriston zaplariaz (ta apur batzuk apelo ez erre, ez edan, ez jan) jai girun murgildute dazenai, Gaztetxe parin, Goiti beran, Zubiaram o Zubixan, esan eztakile jaxaz disfrutaten politik atzekaldetik ez badakar ta ia ze erantzun entzutezun. Zeu bai erakustezule eztakazule puta ideaik ezkerreko gaztik herrixaz zelan disfrutaten daben.

5

intxirri | 2008-07-08

NEU, herri batzutan gaztiak udalai jai herrikoiak antolatzeko batzorde eske... Mutriku, inork nahi ez parte hartu batzordietan eta gero jai alternatibuak!!! honek erakusten deu herriko jaixak antolatziaz baino interes haundixaua dauala politikia lantzian. Holaxe da zeuen lemia ere (jaixak bai, borroka ere bai, ez???) Ba ein borroka nahi badezue baina gizurrik esan gabe, herriko jaixetako girua, kulturis... ez zatzue batere inporta atzetik politikai ez bado.

4

neu | 2008-07-07

bakizu zer, gaztik hauteskundita aurkezten ga, baina gero kontzejal izenda karrtzela sartu edo eztozkue beste jakintsu batzuen idea brillantik gaitxik zerrendak aurrera urtetan lagaten. Gitxi beintxantzen jatzu ezetz esatie haundinai batzun proiektuei? da zuk eztozu ikusten zure inguruko herrixetan, gaztik zelan autogestionetoitxuen guniek eta zelan antolatzeituxen jaixek eta gauzak? ia ba, txotxo. ikusi nahi eztabena baino itso haundixarik ezta.

3

Auiminjulynblak | 2008-07-07

Hi 45, arrazoirik ez gakoe falta, beste kontu bat da justifikazioetan sakontzeko ordun zu bezalako tiburoik besteko esperientzirik ez eukitxi. Lasai 45 urte dakarreneako eurak be espabilaua eongori eta zuk ordun 65 eukikozuz ta jan eingo zatxue euran ondo oinarritxutako teorixakin (gaur egunguk be onak iristen gaztaz). Nahizue idea on bat Mutrikun diru irabazteko inguruai kalte ein baik? Es más mesede eindde? Txurrukan monumentu plataforma baten ipini ta lur azpixan sartu (plazan bertan) ta etorriko dizen MILOIKA TA MILOIKA turistak ikusi nahi badabe, botati dakarrela euro bat ta ordun Txurruka zulutik urten! Ona eh?

2

Mendigailur | 2008-07-07

ba aurkeztu zu herriko gazteen aurka eta kitto, begira ze errez duzun

1

45 | 2008-07-07

Zein jakintsuak diren gazte hauek, zergatik ez dira hauteskundeetara aurkezten? Uste al duzue gazte hauek badakitela zer den herreik behar dutena, soilik "kapitalismoari ez", "txikiziorik ez" dakite esaten. Ez daukate idearik solik hitz politak esaten dituzte!!

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.
«Kapitalismoan oinarritutako bizi ereduen» aurka agertuko dira gazteak

Portu berriko proiektua izango da hilaren 12ko aldarrikapen bateratuaren muina.

© 11barri S.L. - Xemein etorbidea 19, 48270 - MARKINA-XEMEIN - Tel.: 946168202
Faxa: 946168219 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

11barri S.L.