
2008-07-03 | 15:58:55
Kirola
Espainiako Txapelketarako sailkatu dira Gaizka Erkiaga eta Alain Badiola, pistan
Gorlizen errepidean jokatutako Bizkaiko Txapelketan maila ona erakutsi du Aurrerak: Erkiagak ihesaldia egin du.
Gaizka Erkiagak Espainiako Txapelketarako txartela eskuratu du Zallan, Euskadiko pistako Txapelketan, kadeteen mailan. Hartara, Aurrera Txirrindu Taldeko bik daukate hitzordua Murtzian (Espainia), abuztuaren 1, 2 eta 3an: Alain Badiola da bigarrena.
Txartela eskuratu arren, Erkiagak ezingo du Murtziako pistan lehiatu, egun horietan Ingalaterran ikasten egongo delako.
Eskuan luxazioa eginda, Alain Badiolak ezin izan du Zallan egon. Hala eta ere, iaz Espainiako Txapelketan zilarra lortu zuenez, zuzenean eskuratu du Murtziarako txartela. Errehabilitazioa orain modura joanez gero, ez du edukiko arazorik bertan egoteko.
Bizkaiko errepideetan
Aurreko domekan errepideagaz eduki zuen hitzordua Aurrerak. Igorren Bizkaiko Txapelketa egon zen jokoan. Eneko Bikandik hamaikagarren egin zuen, eta Gaizka Erkiagak atzerago sartu arren, eguneko ihesaldiaren protagonista izan zen. Hamar kilometro ihes eginda joan ostean, harrapatu zuten, bi kilometroren faltan.
Auiminjulynblak | 2008-07-14
Aurreko mezu neuri de.
2008-07-14
Errezena asimilati de ez? Zetako kontra ein ta txapelketetan ez parte hartzi bultzatu (geure federaziñoi eta txapelketak bultzatuaz). Realidadi holan da ta sekule eztou aldatuko, asimila ta listo. Gustaten gazta filosofixi, DNIxe dakau ta Spanish forever, ez? (Ta garbi nahidot laga, bi gaztiok baldin baduz eztakatela ixe euran kontra t euran erabakixan kontra bez, animuk emon bakarrik ta ia españolai sakutik emotetzazuen) Seguru asko jodiutetzule? Ala Perikok pirineutan ikurriñak eta naranjaz jantzitxakuai español detxutakun bakarrik? Urkullun eta JJ Imazen antzeko lineako idei de hori! Encandilar al estado español pa tener una buena convivencia, hau da, popatik hartu infinitoki ze betiko españolak ixango gaz era batea ero bestea.
2008-07-10
Ze pintxaten douen??? Ba ateletixak eta realak pintxaten dabena Federazion españolan eta zeuk pintxaten dozune DNI\'az. Jodiu etxen dau bañe errealidadire. Asimilaten ezbarou jodiute gabiz. esanak esan gauzak halantxen diz.
Auiminjulynblak | 2008-07-10
Ba eon pixkat, Udal Burusoiltxok bandera españoli Udaletxeko balkoin ipini arte!
2008-07-09
Ze kristo pintxaten dou euskaldunaok Españiko txapelketan españolak ez bagaz? Hor parte hartzi, españolak gazela onartzi de.
Auiminjulynblak | 2008-07-08
165 ordu pasa diz azkanengo notizixi sartu zanetik, uiuiui!!! Oporreta junde internetaz arduratzen dana?
2008-07-07
AUPA BIXOI! IA ERAKUTSI EUSKALDUNON INDARRA. HURRENGO EUSKAL SELEKZIÑOIAZ JUNGO ZAZE!!!! SUERTE!
Auiminjulynblak | 2008-07-07
Ondoko notizixi histoixa pasakora dakarren komentaxo kopuruatxik. Ia gaztiok be histoixa pasaten zazen lortutako domiña kopuruatxik. (Peni Espainiako txapelketi dela bañe bueno, nunundik hasi bir)
2008-07-04
Aupa mutillak! zuek farolak baño inportantiaua zaze! Ero ez? ze hamen iñok eztau berbaik etxen eta ondoko notizixan ederra da giru!!
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
Aurrerako kadeteak, Mariñela aurrean.
© 11barri S.L. - Xemein etorbidea 19, 48270 - MARKINA-XEMEIN - Tel.: 946168202
Faxa: 946168219 - E-posta: publilea@11barri.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
11barri S.L.