
MARKINA-XEMEIN
2008-11-20 | 19:15:04
25 urte betetzen ditu aurten Artibai Futbol Taldeak, eta urte guzti horietan gorabehera asko izan diren arren, taldearenganako zaletasuna mantendu egin da; hirukoa antolatu dute urteurrena ospatzeko
Hainbat markinar batu ziren Gernikako La Vega futbol zelaian 1983ko irailaren 18an. Zelai erdian, Marmol, Ugarte, Josu Malax, Ibarzabal, Fundazuri, Gonzalez, Olabarri, Mandiola, Aranceta, Zelaia eta Barrenetxea, eta aulkian, Totorikaguena, Pagate, Andoni Malax, Mugartegi eta Fermin Barruetabeña entrenatzailea. Zelairik barik baina, ilusio handiekin jokatu zuen bere lehenengo partida Artibai Futbol Taldeak. 25. urteurrena aitzaki, jokalari horiek eta Athletic eta Real Sociedadeko beteranoek hirukoa jokatuko dute zapatuan 16:30ean Barroetan.
Lea-artibai
2008-11-19 | 16:31:28
Finalaurrekoekin hasiko dira domekan
Gernika-Lumon domekan jokatuko den lehen finalaurrekoan kantatuko du Ibarrak; Markina-Xemeinen egokitu zaio Artzari eta Ostolazak azken saioan egingo du bertsotan, Getxon.
Anbulategi atzeko lokal barrutik dator doinua. Kanpoko euriaren zarata estaltzen dute bertsoek. Martitzena da; 20:25, erlojuan. Azken entseguetan dabiltza Iratxe Ibarra, Joseba Artza eta Gorka Ostolaza Potxis. Batzuk besteak baino urduriago. Batzuk hurrerago daukate hitzordua. Erlojupekoa hasi da.
BERRIATUA
2008-11-19 | 16:22:36
Berriatuaren 25 urteek Ğdenek parte hartzeko ekimen sortağ dakarte
Azaroak, abenduak eta urtarrilak ‘Zahar Berritxu’ dakar: berriatuarrek mende laurdeneko historiari egingo diote errepasoa, ekintzarik ekintza.
Azaroaren 25a gainean dago, eta mende laurdeneko ospakizunak hizpide hartuta, agerraldia egin dute Imanol Mugartegi alkateak eta Eñaut Gandiaga Kultura zinegotziak udaletxean, ekimen sorta aurrean.
ONDARROA
2008-11-18 | 19:06:34
Punka eta rocka eskutik datoz HITZAren alde
Ekimenez ekimen, azkena ailegatu da: indarrez betetako kontzertua.
Azaroak 22, zapatua. Hitzordua eginda dago: 22:30ean, Kafe Antzokiko agertokia hartuko dute Disorders, Txapelpunk eta The wet band taldeek. Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitzak esku beteko urtemuga ospatzeko modu ezinhobea izango da.
Zaldibarko, Lekeitioko eta Mutrikuko musikariak oholtza gainean, doinu indartsuak ziurtatuta daude, bai eta dantza ere.
LEKEITIO
2008-11-18 | 17:43:15
Bederatzi lan aurkeztuko dira lehiaketako bigarren egunean
Metraje laburreko lan guztien artean, Juan Bidegain ondarrutarraren lana botako da.
Euskal Zine eta Bideo Bileraren lehiaketako bigarren jardunaldian, bederatzi lan aurkeztuko dira.
MARKINA-XEMEIN
2008-11-18 | 13:19:05
Xemein Abesbatzak Villa de Aviles nazioarteko lehian parte hartu du zapatuan. Bertatik esperientzia handia eta erronka berriei aurre egiteko konfiantza ekarri dituzte.
Uda aurretik erabaki zuten parte-hartzea. Batzordeko kide batek proposatu zuen, eta erabakia denen artean hartu zuten. Bete beharreko guztiak egin, eta irailaren 12an jakin zuten aukeratuta zeudela. Sorpresa eta poza. Ordutik, astean hiru entsegu eta ordu piloa egin dute beharrean, baina merezi izan du. Villa de Aviles nazioarteko lehiaketan parte hartu du Markina-Xemeingo Xemein Abesbatzak joan den zapatuan, eta nota onagaz aurre egin dio erronka berriari. Gustura geratu dira euren emanaldiagaz, eta gustoroago oraindik bizi izandako esperientzia eta giro ikusgarriagaz.
MARKINA-XEMEIN
2008-11-18 | 13:11:26
Bidaiatzea bizitzeko era egin du Agustin Egurrola markinarrak; bidaia bat amaitu eta segituan beste bat dauka buruan. Azkena, Europan zehar egin du oinez bere bikoteagaz batera.
Azkenengoz Markina-Xemeinen egon zenean, aurtengo martxo amaieratik apirilaren hasiera ingurura, argi utzi zuen Agustin Egurrolak udaberrian beste ibilbide bati ekingo ziola. Esan eta egin. Bidaiari nekaezinak, oraingoan bere bikotea lagun zuela, Adriatiko Itsasotik Baltikora heltzeko falta zitzaion ibilbideari kolpe zion udaberri uda partean.
MUNITIBAR
2008-11-18 | 12:54:24
Elizen martxan izena emateko epea bihar amaituko da
Gernikako mendi taldeak Munitibar aukeratu du hurrengo ekintza egiteko; jarduera fisikoa bultzatzeko asmoz antolatu da ekintza.
Gernikako Goizale Mendi Taldeak antolatuta, Baselizak eta Elizak I. Martxan egingo da domekan; izena emateko azken eguna bihar izango da, 20:30etatik 22:00etara. Ibilbideak ia 30 kilometroko luzera du eta irteera goizean goiz egingo da.
© 11barri S.L. - Xemein etorbidea 19, 48270 - MARKINA-XEMEIN - Tel.: 946168202
Faxa: 946168219 - E-posta: publilea@11barri.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
11barri S.L.