Edukira joan

Lea-Artibai eta Mutriku

Lea-Artibai eta Mutriku
2008ko uztailak 8, Martitzena

Harpidetu zaitez!

Albisteak

ONDARROA

2008-07-08 | 16:05:03

20.000 eurotik gora zuzendu ditu Udaleko Kudeaketa Taldeak aurtengo "ekintza bandalikoek" sortutako kalteak konpontzera

Salatu dutenez, 2008a hasiz geroztik, bat edo batek aurrean harrapatu duen guztia zikindu eta apurtu du

20.250 euro zuzendu ditu aurten Ondarroako Udal Kudeaketa Taldeak «udalerrian egindako ekintza bandalikoek» sortutako gastuak ordaintzeko. Hartara, ekintzok gaitzetsi dituzte.

10 erantzun

LEKEITIO

2008-07-08 | 15:59:41

Zuberoan sortua atala estreinatuko dute Kale Antzerki jaialdian

Barikuak hasi eta domekara arte iraungo du; Zuberoaren omenez sortutako atala da

Barikuan hasiko hasiko da 19. Nazioarteko Kale Antzerki Jaialdia. Euskal Herriko sei taldek eta kanpoko beste zortzik parte hartuko duten bertan. Aurten, berrikuntza moduan, Zuberoari eskeinitako atala sortu dute: Zuberoan sortua.
Lekeitioko Nazioarteko KaleAntzerki Jaialdia Zuberoari begira jarri da behin baino gehiagotan. Horren bidetik Zuberoako Maskaradak behin baino gehiagotan izan dira Lekeitioko plazan. «Honez gainera, Mixel Etxekopar eta Beñat Axeari bezalako kultur sortzaileak ere gure jaialdian izan dira eta gogora ekarri behar Tokia antzerki taldearen “Kautera” antzezlanaren estreinaldia, 2005ean. Orain arte eginiko lanari jarraiki, aurten Zuberoan sortua izeneko eremua zabaldu dugu», azaldu dute antolatzaileek.


Ez du erantzunik

Hondartzara heltzeko norabide bakarra ezarri du Udalak

MUTRIKU

2008-07-08 | 15:45:20

Hondartzara heltzeko norabide bakarra ezarri du Udalak

Bidea estua izanik, trafiko arazoak saihestea da neurriaren arrazoia; seinaleak errespetatzeko beharra azpimarratu dute.

Bidearen ezaugarriak eta uda sasoian trafikoaren handitzea kontutan hartuta, Udalak derrigorrezko norabide bakarra ezarri du hondartzara bidean. Seinaleak jarrita daude, eta gidariei errepidean bezalaxe errespetatzea eskatzen diete.

Ez du erantzunik

«Bere garaiko aurrelaririk onena izan zen, Pistonen hurrengoa»

MARKINA-XEMEIN

2008-07-08 | 14:59:53

«Bere garaiko aurrelaririk onena izan zen, Pistonen hurrengoa»

Jose Luis Salsamendi pilotararen ibilbide profesionala batu du Jose Agustin Larrañaga markinarrak liburu batean.

Pilotarien gaineko hirugarren liburua argitaratu du Jose Agustin Larrañagak (Markina, 1934). Gaztetan hasi zen bere pilotarekiko harremana, eta orduan, pilotarien kontuak entzun besterik egiten ez zituen arren, erretiratu zenean datuak batzeari ekin zion. Behar horren ondorio da, bere kabuz kaleratu duen, Jose Luis Salsamendi El Maestrito pilotariaren gaineko liburua. Pilotari baten gaineko liburua baino gehiago, pilotaren garai baten erakusle da liburua.

Ez du erantzunik

Mozorro lehiaketagaz amaitu ziren atzo San Martin Jaiak

AMOROTO

2008-07-08 | 13:53:50

Mozorro lehiaketagaz amaitu ziren atzo San Martin Jaiak

Aurten lau taldek parte hartu dute: Amorotoko Superzirkuak, Pinpinela anaiak, Amorotoko Txontxongiloak eta Meza Santuak.

Lau talde eta lau ikuskizun. Amorotoko San Martin Jaietako mozorro lehiaketak beste behin ere herriko jai giroa piztu, bizitu eta luzatu egin zuen herenegun arratsaldean. Goi-goitik ospatutako jaiagaz, sanmartinak datorren urtera arte agurtu dituzte herritarrek.

Ez du erantzunik

LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKU

2008-07-08 | 12:27:53

Oraingoz, ez dago kezkatu beharrik marmokengatik

Ogellan eta Isuntzan bana agertu dira

Oraingoz, ez dagoela marmokengatik kezkatu beharrik jakitera eman dute Gurutze Gorriak eta DYAk. Bertoko hondartzetan egon diren kasu bakarrak Ogellan eta Isuntzan izan dira; bana agertu dira. Baina ez daukate zer ikusirik Gipuzkoako kostaldean azaldutako 'carabela portuguesa' motakoekin. Izan ere, azken horiek oso tokixoak direla esan zuen lehengo astean Azti-Tecnaliak.

Ez du erantzunik

ETXEBARRIA

2008-07-08 | 09:35:59

Tentsioa eta urduritasuna

Amets Txurruka Tourretik

2008/07/07

Ez du erantzunik

Astigarribiako auzokideak saihesbideari buruz duten ezinegonaren berri eman diote alkateari

MUTRIKU

2008-07-07 | 18:02:37

Astigarribiako auzokideak saihesbideari buruz duten ezinegonaren berri eman diote alkateari

Udalak Sasiolako errepidearen aldeko jarrera duela azaldu du alkateak eta proiektua bere horretan defendatu du.

«Ez gaude ados egin nahi duzuen errepidearekin». Horrela laburbildu zuten Astigarribiako auzokideek gaur udaletxean egindako bileran alkateari eman nahi zioten mezua.

2 erantzun

© 11barri S.L. - Xemein etorbidea 19, 48270 - MARKINA-XEMEIN - Tel.: 946168202
Faxa: 946168219 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

11barri S.L.