Edukira joan

Albisteak

Zapi beltzek hartu dute Antxoa Egune

ONDARROA

2008-05-17 | 18:00:34

Zapi beltzek hartu dute Antxoa Egune

Arrantzaren egoerak legez, zeruak ere kolore beltza erakutsi du, tarteka jaia desitxuratuta

Pantxo Bedialauneta eta Al-Anon eta Alkoholiko Anonimo elkarteetako kideek jaso dute Ondarruko Arraņe Saria. Kantoipe errebuelta izan zen horren lekukoa atzo. "Hunkituta" agertu ziren aitortza jaso ostean omenduak. Jai eguna igarria bazen ere, tarteka, euri zaparradek desitxuratu egin zuten eguna. Euria euri, baina, atunezko pintxoak jan eta sagardoa edateko aukerarik ez zuten galdu ondarrutarrek eta kanpotik etorritako bisitariek. Eta kasualitateak kasualitate, paella lehiaketaren irabazleak ere lepokoek lako kolorea zeukan atzokoan: beltza, txipiroien tintari esker. Aitor Mendiluze, Iratxe Ibarra, Sebastian Lizaso eta Amets Arzallus bertsolariek hartu zuten erabakia, aurkeztutako paellak dastatu eta gero.

Ez du erantzunik

Patxi Juaristik ’Gerra Zibila, jendea da hila’ liburua aurkeztu du

MARKINA-XEMEIN

2008-05-17 | 16:47:45

Patxi Juaristik 'Gerra Zibila, jendea da hila' liburua aurkeztu du

Uhagonen egin du aurkezpena, eta herritar asko batu da

Patxi Juarisi markinarrak Gerra Zibila, jendea da hila liburua aurkeztu du gaur Uhagonen kulturgunean. 36ko gerran Markina-Xemeinen gertatutakoa azlatzen du "erraz ulertzeko moduan". Helburua orduan gertatutakoa ez ahaztea dela azaldu du, "horretaz berba egitea".

Ez du erantzunik

Urazca enpresaren egoerak ez du eraginik izango moilako babes dikea berrian

MUTRIKU

2008-05-16 | 16:31:42

Urazca enpresaren egoerak ez du eraginik izango moilako babes dikea berrian

Alkateak jakinarazi duenez, Mariezkurrenak hartuko du «obraren pisua», eta epeak beteteko dituzte.

ŦUrazca euskal enpresaren egoer ekonomikoak ez du eragingo babes dikearen eraikuntzanŧ. Josebe Astigarraga alkateak gai horren inguruan herrian sortutako kezkei erntzun nahi izan die.

Ez du erantzunik

"Antolatzaileek barkamena eskatu zuten; froga gogorregia izan da aurten"

ONDARROA

2008-05-16 | 15:40:56

"Antolatzaileek barkamena eskatu zuten; froga gogorregia izan da aurten"

Juan Mari Badiola (Ondarroa, 1967) Marokon izan da, ’Titan Desert’ izeneko bizikleta frogan parte hartzen.

Zelan ailegatu zara proba honetan parte hartzera? Bizikleta aldizkari baten proba honetan parte hartzeko zozketa egin zuten eta niri tokatu zitzaidan; zortekoa izan naiz.

Ez du erantzunik

Izokinagaz egindako pintxoa izan da nagusi maila oneko lehiaketan

ONDARROA

2008-05-16 | 13:15:29

Izokinagaz egindako pintxoa izan da nagusi maila oneko lehiaketan

Epaimahaikideak bat etorri dira hiru pintxo onenak aukeratzean

Barakaldoko Ines Lagas de la Peņak egin du pintxorik onena 6. Euskal Herriko Arrain Pintxo Lehiaketan. Itsasaurreko karpan maila oneko sukaldariak bildu ziren atzo arratsaldean. Tartean, gainera, ez zen herrikorik falta. Herriko tabernak ordezkatzeaz batera, Bilbotik ere etorri zen bertokorik, plater goxoa prestatuaz familia eta lagunak ikusteko gogoz: Ander Agirreren kasua. Legatza aukeratu zuen pintxoa egiteko. Epaimahaiak ez zuen eduki erraz aukeraketa. Pantxo Bedialaunetak adierazi duenez, epaile guztiek hiru pintxo sartu zituzten irabazteko lehian. Bigarren pintxorik goxoena ondarrutar batek prestatu zuen: Aritz Urrestik, oilarra oinarri hartuta.

Ez du erantzunik

Naturaren zirrara dakar Hiruharrik

MARKINA-XEMEIN

2008-05-16 | 13:07:30

Naturaren zirrara dakar Hiruharrik

Alberto Grau, venezuelar musikari garrantzitsuaren Opereta Ekologikoan oinarrituko da ekainaren 6 eta 7an izango den ikuskizuna.

Ondarroako Unanue Kamara Korala eta Markina-Xemeingo Tinbal Eroek esku geratuko da musika, eta zazpi argazkilariren irudiak proiektatuko dituzte aurten Arretxinagako hiru harrietan.

2 erantzun

ZIORTZA-BOLIBAR

2008-05-16 | 13:00:50

Simon Bolibar museoa zabalik egongo da bihar, egun osoan

Museoen Nazioarteko Eguna dela-eta, 10:00etatik 22:00etara arte bisitatu ahalko da

Museoen Nazioarteko Eguna ospatzeko, Simon Bolibar Museoko ateak zabal-zabalik egongo dira bihar, egun osoan.1977a geroztik ospatzen duten egunak Museoak garapena eta giza aldaketaren agenteak leloa hartuko du biharko egunez.

Ez du erantzunik

Atxukale txirrindu taldeak 100 parte-hartzailetik gora espero ditu etziko lasterketan

MUTRIKU

2008-05-15 | 18:26:31

Atxukale txirrindu taldeak 100 parte-hartzailetik gora espero ditu etziko lasterketan

Lasterketak 90 kilometroko luzera dauka eta, ohitura izaten den bezala, herrian hasi eta herrian bukatuko da.

Atxukale Txirrindu taldeak antolatutako lasterketa jokatuko da hogeitaseigarrenez etzi. Antolatzaileek jakinarazi dutenez 100dik gora txirrindulari etortzea espero dute.

Ez du erantzunik

Agenda

ERAKUSKETA

Pintura erakusketa
ONDARROA, Udal Erakusketa Aretoan - 2008-05-16

ERAKUSKETA

Euskaraz BAI erakusketa
MARKINA-XEMEIN, Uhagonen - 2008-05-20

Ekitaldi guztiak ikusi »

© 11barri S.L. - Xemein etorbidea 19, 48270 - MARKINA-XEMEIN - Tel.: 946168202
Faxa: 946168219 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

11barri S.L.