
Bizkaiko Bertsolari Txapelketa
LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKU, BECen - 2008-11-12tik 2008-12-20era
Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finala BECen izango da, abenduaren 20an. Sarrerak saltzen daude:
www.botasarean.biz-en, www.bertsozale.com-en, finalaurreko saioetan, BBKren kutxazainetan eta
94-431 03 10 telefono zenbakian.
Antolatzailea: Bizkaiko Bertsolari Txapelketa
Bizkaiko Bertsolari Txapelketa
LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKU, BECen - 2008-11-12tik 2008-12-20era
Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finala BECen izango da, abenduaren 20an. Sarrerak saltzen daude:
www.botasarean.biz-en, www.bertsozale.com-en, finalaurreko saioetan, BBKren kutxazainetan eta
94-431 03 10 telefono zenbakian.
Antolatzailea: Bizkaiko Bertsolari Txapelketa
DEIALDIAK
MUTRIKU, Mutriku - 2008-12-11tik 2008-12-20era
Urtarriletik aurrera euskal dantza ikastaroa hasiko da. Izena eman nahi duten guztiek San Tomas Egunaren aurretik ondoko lekuetara jo behark dute: Birjinita, Bare.Bare, Subeltz, Zubiaram edota Potero. Antolatzailea: Gure Ametsa Dantza Taldea
AISIALDIA
MUTRIKU, Mutriku - 2008-12-11tik 2008-12-30era
Abenduaren 26tik 30era bitartean, Miruaitz frontoian haurrentzako Gabonetako parkea egongo da. Orduegia 11:00etatik 13:00etara eta 16:30etik 19:30era. Antolatzailea: Bertan Dendari Elkartea
IRTEERAK
Lea ibilbidetik irteera eta bazkaria
AMOROTO, Amoroto - 2008-12-11tik 2008-12-21era, 09:30 eta 10:30
Amorotoko Kultur Taldeak antolatuta, hilaren 27an egingo den txangoan parte hartzeko izena emateko epea zabalik dago. Txangoak bi ibilbide edukiko ditu, luzea eta laburra. Irteeratxoa egin eta gero, herritarrak Epermendik bazkalduko dute. Horretarako, herriko tabernan izena ematerakoan, nagusiek 12 euro eta txikiek 8 euro ordaindu beharko dituzte. Izena emateko epea hilaren 21ean amaituko da. Antolatzailea: Amorotoko Kultur Taldea
DEIALDIAK
MARKINA-XEMEIN, Karmengo Komentuko erakusketaretoan - 2008-12-11tik 2008-12-31era
Mundu Zabal gobernuz kanpoko erakundeak denda solidarioa edukiko du zabalik abendu osoan. Erropa, zapata, oherako arreo, apaingarri eta Comercio Justoren txokolate, kafe eta mermeladak dituzte. Ordutegia: astelehenetik zapatura 10:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 20:00etara. Domeka eta jaiegunetan itxita. Dendan lortzen dena Ekuatore Gineako Mitemeleteko CIPA hegaztien kooperatibari laguntzera bideratuko da. Antolatzailea: Mundu Zabal
IRTEERAK
MARKINA-XEMEIN, Loiolara - 2008-12-11tik 2008-12-17era, 10:00etan
Beti Jai Elkarteak antolatuta abenduaren 17an irteera kulturala egingo da Loiolara. Irteera 10:00etan izango da, 11:00etan Azpeitiako Trenen Museoa ikusi eta Loiolako Santutegia bisitatuko da. 14:30ean bazkaria egingo dute Kiruri jatetxean. Irteeran parte hartzeko izen emotea abenduaren 12an egin behar da 16:00etatik 19:00etara. Ordainketa 25 euro. Antolatzailea: Beti Jai Elkartea
DEIALDIAK
Hil diran Beti Jaiko bazkideen aldeko meza
MARKINA-XEMEIN, Karmengo Elizan - 2008-12-11tik 2008-12-21era, 12:30ean
Abenduak 21ean, 12:30ean, hil diran Beti Jai Elkarteko bazkideen aldeko meza egongo da Karmengo Elizan. Antolatzailea: Beti Jai Elkartea
ERAKUSKETA
LEKEITIO - 2008-12-11tik 2008-12-20era
Abenduaren 20a arte udal erakusketa gelan Lekeitioko herri aldizkaritzari buruzko erakusketa antolatu dute. Berton, besteak beste, Sustraia, Kostra edo Zer esanaren aleak ikus daitezke eta eskola aldizkaritzak ere txoko propioa edukiko du. Antolatzailea: Dzanga Geurera Kultur Elkartea
IKASTAROA
LEKEITIO - 2008-12-16tik 2008-12-18era
Abenduaren 16tik 18ra interneteko ikastaroa egiteko aukera izango dute Lekeitioko Jubilatu Elkarteko bazkideek. Klaseak 17:00etik 19:00era bitartean izango dira. Nahi duen guztiak, elkartera hurbildu eta apuntatu besterik ez du. Antolatzailea: Lekeitioko Jubilatu Elkartea
ZINEMA
LEA-ARTIBAI, Kultur etxean - 2008-12-17, 18:00
ABENDUAK 17, LEKEITIO 18:00etan, kultur etxean, 'Hirukiak 6: Marko Polo eta Txanogorritxu' umeentzako peliikula
DEIALDIAK
Kriolarientzako diru laguntzak
MUTRIKU - 2008-12-17tik 2008-12-31era
Udal Kirol Batzordeak eskaintzen dituen diru laguntzak jaso nahi dituzten kirolariek hilaren 31 orduko udaletxera eraman beharko dituzte eskaera orriak.
| Ast | Ast | Ast | Ost | Ost | Lar | Iga |
|---|---|---|---|---|---|---|
| 1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | 7 |
| 8 | 9 | 10 | 11 | 12 | 13 | 14 |
| 15 | 16 | 17 | 18 | 19 | 20 | 21 |
| 22 | 23 | 24 | 25 | 26 | 27 | 28 |
| 29 | 30 | 31 | ||||
© 11barri S.L. - Xemein etorbidea 19, 48270 - MARKINA-XEMEIN - Tel.: 946168202
Faxa: 946168219 - E-posta: info@11barri.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
11barri S.L.