Edukira joan

Agenda | 2008-12-16

Bizkaiko Bertsolari Txapelketa

Finala

LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKU, BECen - 2008-11-12tik 2008-12-20era

Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finala BECen izango da, abenduaren 20an. Sarrerak saltzen daude: 
www.botasarean.biz-en, www.bertsozale.com-en, finalaurreko saioetan, BBKren kutxazainetan eta
94-431 03 10 telefono zenbakian.

Antolatzailea: Bizkaiko Bertsolari Txapelketa

Bizkaiko Bertsolari Txapelketa

Finala

LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKU, BECen - 2008-11-12tik 2008-12-20era

Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finala BECen izango da, abenduaren 20an. Sarrerak saltzen daude: 
www.botasarean.biz-en, www.bertsozale.com-en, finalaurreko saioetan, BBKren kutxazainetan eta
94-431 03 10 telefono zenbakian.

Antolatzailea: Bizkaiko Bertsolari Txapelketa

DEIALDIAK

Euskal dantza ikastaroa

MUTRIKU, Mutriku - 2008-12-11tik 2008-12-20era

Urtarriletik aurrera euskal dantza ikastaroa hasiko da. Izena eman nahi duten guztiek San Tomas Egunaren aurretik ondoko lekuetara jo behark dute: Birjinita, Bare.Bare, Subeltz, Zubiaram edota Potero. Antolatzailea: Gure Ametsa Dantza Taldea

AISIALDIA

Gabonetako haur parkea

MUTRIKU, Mutriku - 2008-12-11tik 2008-12-30era

Abenduaren 26tik 30era bitartean, Miruaitz frontoian haurrentzako Gabonetako parkea egongo da. Orduegia 11:00etatik 13:00etara eta 16:30etik 19:30era. Antolatzailea: Bertan Dendari Elkartea

BERBALDIA

"Bularreko minbiziaren diagnostiko goiztiarra" hitzaldia

AULESTI, Udal Aretoan - 2008-12-11tik 2008-12-16era, 17:30ean

ACAMBI Bularreko Minbiziaren Bizkaiko Elkarteak antolatuta eta Urzabal Guraso Elkarteak lagunduta, hilaren 16an, "Bularreko minbiziaren diagnostiko goiztiarra" hitzaldia egingo da Udal Aretoan. Hizlaria Nahia Aia izango da, Gurutzetako Ospitaleko Ginekologoa. Hitzaldia doakoa izango da. Antolatzailea: ACAMBI Bularreko Minbiziaren Bizkaiko Elkartea

IRTEERAK

Lea ibilbidetik irteera eta bazkaria

AMOROTO, Amoroto - 2008-12-11tik 2008-12-21era, 09:30 eta 10:30

Amorotoko Kultur Taldeak antolatuta, hilaren 27an egingo den txangoan parte hartzeko izena emateko epea zabalik dago. Txangoak bi ibilbide edukiko ditu, luzea eta laburra. Irteeratxoa egin eta gero, herritarrak Epermendik bazkalduko dute. Horretarako, herriko tabernan izena ematerakoan, nagusiek 12 euro eta txikiek 8 euro ordaindu beharko dituzte. Izena emateko epea hilaren 21ean amaituko da. Antolatzailea: Amorotoko Kultur Taldea

DEIALDIAK

Denda solidarioa

MARKINA-XEMEIN, Karmengo Komentuko erakusketaretoan - 2008-12-11tik 2008-12-31era

Mundu Zabal gobernuz kanpoko erakundeak denda solidarioa edukiko du zabalik abendu osoan. Erropa, zapata, oherako arreo, apaingarri eta Comercio Justoren txokolate, kafe eta mermeladak dituzte. Ordutegia: astelehenetik zapatura 10:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 20:00etara. Domeka eta jaiegunetan itxita. Dendan lortzen dena Ekuatore Gineako Mitemeleteko CIPA hegaztien kooperatibari laguntzera bideratuko da. Antolatzailea: Mundu Zabal

IRTEERAK

Irteera Kulturala Loiolara

MARKINA-XEMEIN, Loiolara - 2008-12-11tik 2008-12-17era, 10:00etan

Beti Jai Elkarteak antolatuta abenduaren 17an irteera kulturala egingo da Loiolara. Irteera 10:00etan izango da, 11:00etan Azpeitiako Trenen Museoa ikusi eta Loiolako Santutegia bisitatuko da. 14:30ean bazkaria egingo dute Kiruri jatetxean. Irteeran parte hartzeko izen emotea abenduaren 12an egin behar da 16:00etatik 19:00etara. Ordainketa 25 euro. Antolatzailea: Beti Jai Elkartea

DEIALDIAK

Hil diran Beti Jaiko bazkideen aldeko meza

MARKINA-XEMEIN, Karmengo Elizan - 2008-12-11tik 2008-12-21era, 12:30ean

Abenduak 21ean, 12:30ean, hil diran Beti Jai Elkarteko bazkideen aldeko meza egongo da Karmengo Elizan. Antolatzailea: Beti Jai Elkartea

ERAKUSKETA

LEKEITIO - 2008-12-11tik 2008-12-20era

Abenduaren 20a arte udal erakusketa gelan Lekeitioko herri aldizkaritzari buruzko erakusketa antolatu dute. Berton, besteak beste, Sustraia, Kostra edo Zer esanaren aleak ikus daitezke eta eskola aldizkaritzak ere txoko propioa edukiko du. Antolatzailea: Dzanga Geurera Kultur Elkartea

IKASTAROA

Internet ikastaroa

LEKEITIO - 2008-12-16tik 2008-12-18era

Abenduaren 16tik 18ra interneteko ikastaroa egiteko aukera izango dute Lekeitioko Jubilatu Elkarteko bazkideek. Klaseak 17:00etik 19:00era bitartean izango dira. Nahi duen guztiak, elkartera hurbildu eta apuntatu besterik ez du. Antolatzailea: Lekeitioko Jubilatu Elkartea

BERBALDIA

LEKEITIO, R.M. Azkue ikastola - 2008-12-16, 18:00etan

Kirolaren etorkizuna Lekeition hitzaldia 18:00etan ikastola. Sarrera Aitor Txopiteak egingo du eta Getxoko Udal teknikaria eta Fortuna Kirol elkarteko arduraduna hizlari ariko dira. Antolatzailea: Dzanga Geurera Kultur Elkartea

© 11barri S.L. - Xemein etorbidea 19, 48270 - MARKINA-XEMEIN - Tel.: 946168202
Faxa: 946168219 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

11barri S.L.