
Bizkaiko Bertsolari Txapelketa
LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKU, BECen - 2008-11-12tik 2008-12-20era
Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finala BECen izango da, abenduaren 20an. Sarrerak saltzen daude:
www.botasarean.biz-en, www.bertsozale.com-en, finalaurreko saioetan, BBKren kutxazainetan eta
94-431 03 10 telefono zenbakian.
Antolatzailea: Bizkaiko Bertsolari Txapelketa
Bizkaiko Bertsolari Txapelketa
LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKU, BECen - 2008-11-12tik 2008-12-20era
Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finala BECen izango da, abenduaren 20an. Sarrerak saltzen daude:
www.botasarean.biz-en, www.bertsozale.com-en, finalaurreko saioetan, BBKren kutxazainetan eta
94-431 03 10 telefono zenbakian.
Antolatzailea: Bizkaiko Bertsolari Txapelketa
DEIALDIAK
Euskal preso eta iheslarien aldeko afaria, Txarri boda
MARKINA-XEMEIN, Lea Artibai Ikastetxeko jantokian - 2008-11-20tik 2008-11-29era, 21:30ean
Azaroaren 29an, 21:30ean, Euskal Preso eta iheslarien aldeko afaria, Txarri Boda egongo da Lea Artibai Ikastetxeko jantokian. Tikeak 20euroren truke saltzen dagoz Txokoan eta Buztarrin.
HITZALDIA
LEA-ARTIBAI - 2008-11-21tik 2008-12-02era
Astigarribiako San Andres elizaren kontsagrazioaren 900. urteurrenaren inguruko hitzaldi zikloa. Abenduaren 2an, 19:00etan, Zabielen, Ibai Portu eta Alain Ulaziak 'Arno, piztiak eta bandiduak' argitaratu berri duten liburuaren gaineko hitzaldia emango dute.
ZINEMA
MARKINA-XEMEIN, Uhagonen - 2008-11-24tik 2008-11-29era, 19:00etan
Azaroaren 29an, 19:00etan, Uhagonen, KIMUAK 2008 katalogorako aukeratutako 5 laburmetrai proiektatuko dira.
- ASÄMARA 9´ Jon Garaño - Raul Lopez.
- AUTORRETRATO 14´ Javi Alonso - Raul Lopez.
- BERBAOC 5´ Arteleku animazio tailerra.
- ON THE LINE 12´ Jon Garaño.
- TRAS LOS VISILLOS 16´ G. Muro - R. Lopez.
Proiekzioen ondoren, Jon Garaño eta Raul Lopez laburmetraien egileekin solasaldia egingo da Juanjo Elordi markinarrrak gidatuta. Euren lanak aurkeztu eta jendearen galderak erantzungo dituzte.
DEIALDIAK
LEKEITIO - 2008-11-25tik 2008-12-09era
Aurten ere gabonetako argazki zaharren erakusketa antolatu du Aittitta Txiki kultur elkarteak. Horretarako, abenduak 9a orduko 36ko gerrako materiala ezberdina jasoko da Lekeitioko Kultur Etxean idazkaritzan. Egunero, goizez zein arrantsaldez, Nahia edo Agurtzanegatik galdetu eta Argazkiak, edozein eratako dokumentuak, arropak, fusilen bat, zein bideoak hartuko dira. Ezinbestekoa da izena, abizena, telefonoa, helbidea eta utzitakoaren zerrenda bat entregatzea.
ANTZERKIA
MUTRIKU, Astigarribian - 2008-11-27tik 2008-11-29era, 22:30
Antzerkiaz Blai ekimenaren barruan, hilaren 29an, 22:30ean, Astigarribiako San Andres elizan, Goizeko Izarra Antzerki Taldeak 'Astigarribia: izena eta izana' antzezlana eskainiko du.
IRTEERAK
MUTRIKU - 2008-11-27tik 2008-11-29era
Hilaren 29an, 10:00etan Gaztetxe aurrean Gazte Asanbladak antolatutko harrobirainoko martxa aterako da. 'Proiektu txikitzaileen aurkako kanpainaren' barruko ekimena da. Ibilaladian proiektu ezberdinei buruzko informazioa, harrobian Pasaiako portuari buruzko hitzaldia eta bazkal ondoren, mahaingurua egingo dute harrobian bertan.
IRTEERAK
DONE JAKUE BIDETIK ASTIGARRIBIARA
MUTRIKU - 2008-11-27tik 2008-11-29era
Hilaren 29an, 09:00etan, Debako tren geltoki paretik Done Jakue bideari jarraituz Astigarribiaraino doan ibilaldia aterako da. Bertara helduta, San Andres eliza eta auzoaren historia ezagutzeko aukera egongo da. Hilaren 30ean, berriz, San Andres Eguna izanik, 12:00etan meza nagusia egongo da Astigarribian. Turismo bulegoak autobus zerbitzua jarri du joan-etorrietarako. Informazio gehiago: 943603378. Antolatzailea: Mutrikuko Turismo bulegoa
AFARIA
LEKEITIO, Ekaitz elkartean - 2008-11-29tik 2008-11-29era, 21.30etan
"Poto" Bertso Eskoliak, azaroak 29rako Bertso Afaria antolatu dau Ekaitz elkartean.
BERTSOLARIAK:
XABIER SILVEIRA eta FREDI PAYA.
Gazte altza Lekitto!
Sarreria: 5€ izango da eta Zulua eta Galarrenan dagoz salgai. Sarrerak azaroak 26rarte egongo dira. Antolatzailea: "Poto" Bertso Eskolia
DEIALDIAK
LEKEITIO - 2008-11-29, 16:30ean
Adinaren arabera ibilaldi eta sari desberdinak egongo dira. Izena ematea azaroaren 27a baino lehen, 5 euro. Informazio gehiago nahi izanez gero, 630 680 187 edo 615 763 318 telefono zenbakietara deitu edo garraitz@euskalnet.net posta elektronikora idatzi.
TXAPELKETA
ONDARROA, Zaldupe kiroldegian - 2008-11-29, 15:30etik aurrera
Zapatuan, azaroak, 29, Boulder Txapelketa egongo da jokoan Zaldupe kiroldegian. Parte-hartzaileek 15:00etatik 15:30era eman beharko dute izena boulderrean. 15:30etik 18:30etara izango da sailkapen fasea eta 18:30etik 21:00etara finalak. Matrikula: 5 euro. Antolatzailea: Aurrera Mendi Taldea
IRTEERAK
ONDARROA, Ondarroan - 2008-11-29, 08:30ean eta 10:30ean
Domekan, azaroak 29, Finalista Eguna ospatuko du Aurrera Mendi Taldeak VIII. Mendi Asteari amaiera emanaz. 08:30ean aterako dira Alamedatik, Ondarroa-Ondarroa ibilbide luzea egin nahi dutenak. Ibilbide motza egin nahi dutenek, ostera, 10:30ean daukate hitzordua eginda, Berriatuko plazan. Ohikoa denez, Madalenan hamaiketakoa egingo dute guztiek eta argazki erraldoia atera. Antolatzailea: Aurera Mendi Taldea
JAIA
SAN ANDRES EGUNA ASTIGARRIBIAN
MUTRIKU - 2008-11-29tik 2008-11-30era
Hilaren 30ean, San Andres Eguna izanik, 12:00etan meza nagusia egongo da Astigarribian. Turismo bulegoak autobus zerbitzua jarri du joan-etorrietarako. Informazio gehiago: 943603378.
| Ast | Ast | Ast | Ost | Ost | Lar | Iga |
|---|---|---|---|---|---|---|
| 1 | 2 | |||||
| 3 | 4 | 5 | 6 | 7 | 8 | 9 |
| 10 | 11 | 12 | 13 | 14 | 15 | 16 |
| 17 | 18 | 19 | 20 | 21 | 22 | 23 |
| 24 | 25 | 26 | 27 | 28 | 29 | 30 |
© 11barri S.L. - Xemein etorbidea 19, 48270 - MARKINA-XEMEIN - Tel.: 946168202
Faxa: 946168219 - E-posta: info@11barri.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
11barri S.L.