
Bizkaiko Bertsolari Txapelketa
LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKU, BECen - 2008-11-12tik 2008-12-20era
Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finala BECen izango da, abenduaren 20an. Sarrerak saltzen daude:
www.botasarean.biz-en, www.bertsozale.com-en, finalaurreko saioetan, BBKren kutxazainetan eta
94-431 03 10 telefono zenbakian.
Antolatzailea: Bizkaiko Bertsolari Txapelketa
Bizkaiko Bertsolari Txapelketa
LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKU, BECen - 2008-11-12tik 2008-12-20era
Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finala BECen izango da, abenduaren 20an. Sarrerak saltzen daude:
www.botasarean.biz-en, www.bertsozale.com-en, finalaurreko saioetan, BBKren kutxazainetan eta
94-431 03 10 telefono zenbakian.
Antolatzailea: Bizkaiko Bertsolari Txapelketa
DEIALDIAK
Euskal preso eta iheslarien aldeko afaria, Txarri boda
MARKINA-XEMEIN, Lea Artibai Ikastetxeko jantokian - 2008-11-20tik 2008-11-29era, 21:30ean
Azaroaren 29an, 21:30ean, Euskal Preso eta iheslarien aldeko afaria, Txarri Boda egongo da Lea Artibai Ikastetxeko jantokian. Tikeak 20euroren truke saltzen dagoz Txokoan eta Buztarrin.
HITZALDIA
LEA-ARTIBAI - 2008-11-21tik 2008-12-02era
Astigarribiako San Andres elizaren kontsagrazioaren 900. urteurrenaren inguruko hitzaldi zikloa. Abenduaren 2an, 19:00etan, Zabielen, Ibai Portu eta Alain Ulaziak 'Arno, piztiak eta bandiduak' argitaratu berri duten liburuaren gaineko hitzaldia emango dute.
ZINEMA
MARKINA-XEMEIN, Uhagonen - 2008-11-24tik 2008-11-29era, 19:00etan
Azaroaren 29an, 19:00etan, Uhagonen, KIMUAK 2008 katalogorako aukeratutako 5 laburmetrai proiektatuko dira.
- ASÄMARA 9´ Jon Garaño - Raul Lopez.
- AUTORRETRATO 14´ Javi Alonso - Raul Lopez.
- BERBAOC 5´ Arteleku animazio tailerra.
- ON THE LINE 12´ Jon Garaño.
- TRAS LOS VISILLOS 16´ G. Muro - R. Lopez.
Proiekzioen ondoren, Jon Garaño eta Raul Lopez laburmetraien egileekin solasaldia egingo da Juanjo Elordi markinarrrak gidatuta. Euren lanak aurkeztu eta jendearen galderak erantzungo dituzte.
DEIALDIAK
LEKEITIO - 2008-11-25tik 2008-12-09era
Aurten ere gabonetako argazki zaharren erakusketa antolatu du Aittitta Txiki kultur elkarteak. Horretarako, abenduak 9a orduko 36ko gerrako materiala ezberdina jasoko da Lekeitioko Kultur Etxean idazkaritzan. Egunero, goizez zein arrantsaldez, Nahia edo Agurtzanegatik galdetu eta Argazkiak, edozein eratako dokumentuak, arropak, fusilen bat, zein bideoak hartuko dira. Ezinbestekoa da izena, abizena, telefonoa, helbidea eta utzitakoaren zerrenda bat entregatzea.
DEIALDIAK
Bilgune Feministaren Hezkidetza gidaren aurkezpena
AULESTI, Aulestiko liburutegian - 2008-11-26tik 2008-11-28era, 20:30ean
Barikuan, 20:30ean, liburutegian, Bilgune Feministaren Hezkidetza gidaren aurkezpena egingo da. Antolatzailea: Zemendia
ANTZERKIA
MUTRIKU, Astigarribian - 2008-11-27tik 2008-11-29era, 22:30
Antzerkiaz Blai ekimenaren barruan, hilaren 29an, 22:30ean, Astigarribiako San Andres elizan, Goizeko Izarra Antzerki Taldeak 'Astigarribia: izena eta izana' antzezlana eskainiko du.
ZINEMA
MUTRIKU, Zabiel Kultur Etxean - 2008-11-27tik 2008-11-28era, 22:30
Hilaren 28an, 22:30ean, Zabiel Kultur Etxean, 'Te doy mis ojos' pelikula ikusteko aukera egongo da. Emanaldia Emakumearenganako Indarkeriaren Kontrako Eguneko ekimenen barruan dago. Antolatzailea: Zine Forum Taldea eta Berdintasun Zerbitzua
IRTEERAK
MUTRIKU - 2008-11-27tik 2008-11-29era
Hilaren 29an, 10:00etan Gaztetxe aurrean Gazte Asanbladak antolatutko harrobirainoko martxa aterako da. 'Proiektu txikitzaileen aurkako kanpainaren' barruko ekimena da. Ibilaladian proiektu ezberdinei buruzko informazioa, harrobian Pasaiako portuari buruzko hitzaldia eta bazkal ondoren, mahaingurua egingo dute harrobian bertan.
IRTEERAK
DONE JAKUE BIDETIK ASTIGARRIBIARA
MUTRIKU - 2008-11-27tik 2008-11-29era
Hilaren 29an, 09:00etan, Debako tren geltoki paretik Done Jakue bideari jarraituz Astigarribiaraino doan ibilaldia aterako da. Bertara helduta, San Andres eliza eta auzoaren historia ezagutzeko aukera egongo da. Hilaren 30ean, berriz, San Andres Eguna izanik, 12:00etan meza nagusia egongo da Astigarribian. Turismo bulegoak autobus zerbitzua jarri du joan-etorrietarako. Informazio gehiago: 943603378. Antolatzailea: Mutrikuko Turismo bulegoa
Urteurrena
BERRIATUA, Zeharbideko aretoan - 2008-11-28, 22:30ean
Barikuan,azaroak 28, 22:30ean, Tabuak saltsa berdean emanaldia Mikel Markez eta Pako Aristigaz. Zeharbideko aretoan.
Antolatzailea: Berriatuko Udala
JAIA
BERRIATUA, Bideo Gelan - 2008-11-28, 19:30ean
Barikuan, hilak 28, 19:30ean, Bideo Gelan, Urepel aldizkariaren 20. zenbakia aurkeztuko dute eta agur esan. Ekimenagaz aldizkariari lagundu diotenei eskerrak eman nahi dizkiote. Antolatzailea: Urepel aldizkaria Kultur Elkartea
BERBALDIA
ONDARROA, Kofradia Zaharrean - 2008-11-28, 20:00etan
Barikuan, azaroak 28, 20:00etan hasita, K2era egindako azken espedizioaren esperientzia kontatuko du Kofradia Zaharrean, Alberto Zerainek. Antolatzailea: Aurrera Mendi Taldea
| Ast | Ast | Ast | Ost | Ost | Lar | Iga |
|---|---|---|---|---|---|---|
| 1 | 2 | |||||
| 3 | 4 | 5 | 6 | 7 | 8 | 9 |
| 10 | 11 | 12 | 13 | 14 | 15 | 16 |
| 17 | 18 | 19 | 20 | 21 | 22 | 23 |
| 24 | 25 | 26 | 27 | 28 | 29 | 30 |
© 11barri S.L. - Xemein etorbidea 19, 48270 - MARKINA-XEMEIN - Tel.: 946168202
Faxa: 946168219 - E-posta: info@11barri.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
11barri S.L.