Edukira joan

Agenda | 2008-11-26

IRTEERAK

MUTRIKU, Mutriku - 2008-10-30tik 2008-11-29era

Astigarribiako San Andres elizaren kontsagrazioaren 900. urteurrena dela eta, zapatuero bisita gidatuak egingo ditu turismo bulegoak, 13:15ean. Informazio gehiagorako edo izena emateko: 943603378.

Bizkaiko Bertsolari Txapelketa

Finala

LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKU, BECen - 2008-11-12tik 2008-12-20era

Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finala BECen izango da, abenduaren 20an. Sarrerak saltzen daude: 
www.botasarean.biz-en, www.bertsozale.com-en, finalaurreko saioetan, BBKren kutxazainetan eta
94-431 03 10 telefono zenbakian.

Antolatzailea: Bizkaiko Bertsolari Txapelketa

Bizkaiko Bertsolari Txapelketa

Finala

LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKU, BECen - 2008-11-12tik 2008-12-20era

Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finala BECen izango da, abenduaren 20an. Sarrerak saltzen daude: 
www.botasarean.biz-en, www.bertsozale.com-en, finalaurreko saioetan, BBKren kutxazainetan eta
94-431 03 10 telefono zenbakian.

Antolatzailea: Bizkaiko Bertsolari Txapelketa

IKASTAROA

MARKINA-XEMEIN - 2008-11-17tik 2008-11-27era

Sustatzaileei zuzenduriko oinarrizko trebakuntza ikastaroa. 

Azaro fundazioak, enpresa ideia duten sustatzaileentzako dohaineko ikastaroa eskaintzen du.

Bideragarritasun planean garatu beharreko alderdiak ezagutzea du helburu, norberaren bideragarritasun planaren zirriborroa eginez.

Ikastaroa azaroaren 17tik 27ra bitartean izango da 15:00etatik 18:00era bitartean.

Apuntatzeko azken eguna azaroaren 14a, barikua izango da. Informazio gehiago nahi izanez gero deitu 94-616 91 72 zenbakira edo idatzi posta elektroniko bat ymariezkurrena@leartik.com

Antolatzailea: Azaro fundazioa

DEIALDIAK

Euskal preso eta iheslarien aldeko afaria, Txarri boda

MARKINA-XEMEIN, Lea Artibai Ikastetxeko jantokian - 2008-11-20tik 2008-11-29era, 21:30ean

Azaroaren 29an, 21:30ean, Euskal Preso eta iheslarien aldeko afaria, Txarri Boda egongo da Lea Artibai Ikastetxeko jantokian. Tikeak 20euroren truke saltzen dagoz Txokoan eta Buztarrin.

HITZALDIA

HITZALDI ZIKLOA

LEA-ARTIBAI - 2008-11-21tik 2008-12-02era

Astigarribiako San Andres elizaren kontsagrazioaren 900. urteurrenaren inguruko hitzaldi zikloa. Abenduaren 2an, 19:00etan, Zabielen, Ibai Portu eta Alain Ulaziak 'Arno, piztiak eta bandiduak' argitaratu berri duten liburuaren gaineko hitzaldia emango dute.

ZINEMA

Laburmetraiak

MARKINA-XEMEIN, Uhagonen - 2008-11-24tik 2008-11-29era, 19:00etan

Azaroaren 29an, 19:00etan, Uhagonen, KIMUAK 2008 katalogorako aukeratutako 5 laburmetrai proiektatuko dira.
-  ASÄMARA 9´ Jon Garaño - Raul Lopez.
-  AUTORRETRATO 14´ Javi Alonso - Raul Lopez.
-  BERBAOC 5´ Arteleku animazio tailerra.
-  ON THE LINE 12´ Jon Garaño.
-  TRAS LOS VISILLOS 16´ G. Muro - R. Lopez.
Proiekzioen ondoren, Jon Garaño eta Raul Lopez laburmetraien egileekin solasaldia egingo da Juanjo Elordi markinarrrak gidatuta. Euren lanak aurkeztu eta jendearen galderak erantzungo dituzte.

DEIALDIAK

Argazki zaharren erakusketa

LEKEITIO - 2008-11-25tik 2008-12-09era

Aurten ere gabonetako argazki zaharren erakusketa antolatu du Aittitta Txiki kultur elkarteak.

Horretarako, abenduak 9a orduko 36ko gerrako materiala ezberdina jasoko da Lekeitioko Kultur Etxean idazkaritzan. 

Egunero, goizez zein arrantsaldez, Nahia edo Agurtzanegatik galdetu eta Argazkiak, edozein eratako dokumentuak, arropak, fusilen bat, zein bideoak hartuko dira.

Ezinbestekoa da izena, abizena, telefonoa, helbidea eta utzitakoaren zerrenda bat entregatzea.

Antolatzailea: Aittitta Txiki kultur elkartea

ZINEMA

Pelikula emanaldia

LEKEITIO, Kultur etxean - 2008-11-26, 18:00etan

AZAROAK 26, LEKEITIO

18:00etan, kultur etxean, 'Betizu eta Xangaduko misterioa' umeentzako peliikula

Antolatzailea: Gazte Bulegoa

DEIALDIAK

Bilgune Feministaren Hezkidetza gidaren aurkezpena

AULESTI, Aulestiko liburutegian - 2008-11-26tik 2008-11-28era, 20:30ean

Barikuan, 20:30ean, liburutegian, Bilgune Feministaren Hezkidetza gidaren aurkezpena egingo da. Antolatzailea: Zemendia

© 11barri S.L. - Xemein etorbidea 19, 48270 - MARKINA-XEMEIN - Tel.: 946168202
Faxa: 946168219 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

11barri S.L.