Edukira joan

Lea-Artibai eta Mutriku

Lea-Artibai eta Mutriku
2009ko urtarrilak 7, Eguaztena

Harpidetu zaitez!

Agenda | 2008-11-20

DEIALDIAK

Okelar Bertso Paper Lehiaketa

MUTRIKU - 2008-10-15tik 2008-11-20era

Okelar Bertso Paper lehiaketan parte hartzeko epea azaroan 20an bukatzen da. Antolatzailea: Mutriku Bertso Eskola

IRTEERAK

MUTRIKU, Mutriku - 2008-10-30tik 2008-11-29era

Astigarribiako San Andres elizaren kontsagrazioaren 900. urteurrena dela eta, zapatuero bisita gidatuak egingo ditu turismo bulegoak, 13:15ean. Informazio gehiagorako edo izena emateko: 943603378.

TAILERRA

MUTRIKU, Mutriku - 2008-10-30tik 2008-11-25era

Egun bateko dantza garaikide tailerra antolatu du turismo buleagoak azaroaren 29an. Izena azaroaren 25a orduko eman beharko da. Horretarako turismo bulegora jo edota 943603378 telefono zenbakira deitu daiteke.

DEIALDIAK

MUTRIKU, Mutriku - 2008-10-30tik 2008-11-23era

Azaroaren 23an, 12:00etatik 14:00etara lehendakariaren kontsultaren aldeko firma bilekta egingo du herriko Eusko Alkartasunak.

ERAKUSKETA

LEKEITIO, Kultur etxeko Eskolape erakusketa gelan - 2008-11-11tik 2008-11-23era

Ertibil Bizkaia, arte gaztea, arte garaikideari buruzko erakusketa azaroaren 23a arte Kultur etxeko Eskolape erakusketa gelan. Aste bitartean 18:00etatik 20:00era irekita egongo da eta asteburu eta jai egunetan 12:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 20:00era.

HITZALDIA

HITZALDI ZIKLOA

LEA-ARTIBAI - 2008-11-12tik 2008-11-20era

Astigarribiako San Andres elizaren kontsagrazioaren 900. urteurrenaren inguruko hitzaldi zikloa. Hilaren 20ean, 19:00etan, Zabielen, Ana Isabel Ugalde Gorostizak 'Santiago Bideak' hitzaldia eskainiko du. Eta abenduaren 2an Ibai Portu eta Alain Ulaziak 'Arno, piztiak eta bandiduak' argitaratu berri duten liburuaren gaineko hitzaldia emango dute, ordu eta leku berean.

Bizkaiko Bertsolari Txapelketa

Finala

LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKU, BECen - 2008-11-12tik 2008-12-20era

Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finala BECen izango da, abenduaren 20an. Sarrerak saltzen daude: 
www.botasarean.biz-en, www.bertsozale.com-en, finalaurreko saioetan, BBKren kutxazainetan eta
94-431 03 10 telefono zenbakian.

Antolatzailea: Bizkaiko Bertsolari Txapelketa

Bizkaiko Bertsolari Txapelketa

Finala

LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKU, BECen - 2008-11-12tik 2008-12-20era

Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finala BECen izango da, abenduaren 20an. Sarrerak saltzen daude: 
www.botasarean.biz-en, www.bertsozale.com-en, finalaurreko saioetan, BBKren kutxazainetan eta
94-431 03 10 telefono zenbakian.

Antolatzailea: Bizkaiko Bertsolari Txapelketa

IRTEERAK

Desanexioaren urteurreneko II. Mendi Martxa

ZIORTZA-BOLIBAR, Ziortza-Bolibarren - 2008-11-14tik 2008-11-24era, -

Hilaren 24an herriko desanexioaren urteurrena ospatzeko mendi martxan izena emateko epea amaituko da. Mendi martxa hilaren 30ean egingo da. Interesatuek ondko telefono zenbakira dietu beharko dute: 94-616 41 27 edo 630 38 77 11. Nagusiek 8 euro ordaindu beharko dute eta gazteek, 5. Izena ematerakoan, kamisetaren neurria esan beharko zaie antolatzaileei. Mendi martxak bi ibilbide edukiko ditu: luzea (bost ordukoa) eta laburra (bi ordukoa). Antolatzailea: Aranbaltz Kultur Elkartea

IKASTAROA

MARKINA-XEMEIN - 2008-11-17tik 2008-11-27era

Sustatzaileei zuzenduriko oinarrizko trebakuntza ikastaroa. 

Azaro fundazioak, enpresa ideia duten sustatzaileentzako dohaineko ikastaroa eskaintzen du.

Bideragarritasun planean garatu beharreko alderdiak ezagutzea du helburu, norberaren bideragarritasun planaren zirriborroa eginez.

Ikastaroa azaroaren 17tik 27ra bitartean izango da 15:00etatik 18:00era bitartean.

Apuntatzeko azken eguna azaroaren 14a, barikua izango da. Informazio gehiago nahi izanez gero deitu 94-616 91 72 zenbakira edo idatzi posta elektroniko bat ymariezkurrena@leartik.com

Antolatzailea: Azaro fundazioa

DEIALDIAK

Euskal preso eta iheslarien aldeko afaria, Txarri boda

MARKINA-XEMEIN, Lea Artibai Ikastetxeko jantokian - 2008-11-20tik 2008-11-29era, 21:30ean

Azaroaren 29an, 21:30ean, Euskal Preso eta iheslarien aldeko afaria, Txarri Boda egongo da Lea Artibai Ikastetxeko jantokian. Tikeak 20euroren truke saltzen dagoz Txokoan eta Buztarrin.

MUSIKA KONTZERTUA

SANTA ZEZILIA EGUNEKO KONTZERTUA

MARKINA-XEMEIN, Kontzekupean - 2008-11-20tik 2008-11-22era, 19:00

Azaroaren 22an, 19:00etan, Kontzekupean, Bandaren saioa eta Xemein Abesbatza eta Xemein Gazte Ahots Abesbatzen kontzertua egongo da. Xemein Gazte Ahots Abesbatzak abestuko dituen kantak: "Zu zaitut alboan", "Nesiponono", "Bautista Basterretxe" eta "Kamalondo". Xemein Abesbatzak kantatuko dituenak: "Kamalondo", umeekin batera, "Chalaneru", "Alma llanera", "Oh Happy day" eta "La casa del señor cura".


DEIALDIAK

Artibai FT-Athletic-Real Sociedad hirukoa

MARKINA-XEMEIN, Barroeta Futbol Zelaian - 2008-11-20tik 2008-11-22era, 16:30ean

Azaroaren 22an, 16:30ean, ARTIBAI FT taldearen 25.urteurrenaren aitzakian, Artibai FT - Athletic - Real Sociedad arteko hiruko partida jokatuko da Barroetan. Antolatzailea: Artibai FT

© 11barri S.L. - Xemein etorbidea 19, 48270 - MARKINA-XEMEIN - Tel.: 946168202
Faxa: 946168219 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

11barri S.L.