
DEIALDIAK
MUTRIKU - 2008-10-15tik 2008-11-20era
Okelar Bertso Paper lehiaketan parte hartzeko epea azaroan 20an bukatzen da. Antolatzailea: Mutriku Bertso Eskola
ERAKUSKETA
LEKEITIO, Kultur etxeko Eskolape erakusketa gelan - 2008-11-11tik 2008-11-23era
Ertibil Bizkaia, arte gaztea, arte garaikideari buruzko erakusketa azaroaren 23a arte Kultur etxeko Eskolape erakusketa gelan. Aste bitartean 18:00etatik 20:00era irekita egongo da eta asteburu eta jai egunetan 12:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 20:00era.
HITZALDIA
LEA-ARTIBAI - 2008-11-12tik 2008-11-20era
Astigarribiako San Andres elizaren kontsagrazioaren 900. urteurrenaren inguruko hitzaldi zikloa. Hilaren 20ean, 19:00etan, Zabielen, Ana Isabel Ugalde Gorostizak 'Santiago Bideak' hitzaldia eskainiko du. Eta abenduaren 2an Ibai Portu eta Alain Ulaziak 'Arno, piztiak eta bandiduak' argitaratu berri duten liburuaren gaineko hitzaldia emango dute, ordu eta leku berean.
Bizkaiko Bertsolari Txapelketa
LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKU, BECen - 2008-11-12tik 2008-12-20era
Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finala BECen izango da, abenduaren 20an. Sarrerak saltzen daude:
www.botasarean.biz-en, www.bertsozale.com-en, finalaurreko saioetan, BBKren kutxazainetan eta
94-431 03 10 telefono zenbakian.
Antolatzailea: Bizkaiko Bertsolari Txapelketa
Bizkaiko Bertsolari Txapelketa
LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKU, BECen - 2008-11-12tik 2008-12-20era
Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finala BECen izango da, abenduaren 20an. Sarrerak saltzen daude:
www.botasarean.biz-en, www.bertsozale.com-en, finalaurreko saioetan, BBKren kutxazainetan eta
94-431 03 10 telefono zenbakian.
Antolatzailea: Bizkaiko Bertsolari Txapelketa
IRTEERAK
Desanexioaren urteurreneko II. Mendi Martxa
ZIORTZA-BOLIBAR, Ziortza-Bolibarren - 2008-11-14tik 2008-11-24era, -
Hilaren 24an herriko desanexioaren urteurrena ospatzeko mendi martxan izena emateko epea amaituko da. Mendi martxa hilaren 30ean egingo da. Interesatuek ondko telefono zenbakira dietu beharko dute: 94-616 41 27 edo 630 38 77 11. Nagusiek 8 euro ordaindu beharko dute eta gazteek, 5. Izena ematerakoan, kamisetaren neurria esan beharko zaie antolatzaileei. Mendi martxak bi ibilbide edukiko ditu: luzea (bost ordukoa) eta laburra (bi ordukoa). Antolatzailea: Aranbaltz Kultur Elkartea
IKASTAROA
MARKINA-XEMEIN - 2008-11-17tik 2008-11-27era
Sustatzaileei zuzenduriko oinarrizko trebakuntza ikastaroa. Azaro fundazioak, enpresa ideia duten sustatzaileentzako dohaineko ikastaroa eskaintzen du. Bideragarritasun planean garatu beharreko alderdiak ezagutzea du helburu, norberaren bideragarritasun planaren zirriborroa eginez. Ikastaroa azaroaren 17tik 27ra bitartean izango da 15:00etatik 18:00era bitartean. Apuntatzeko azken eguna azaroaren 14a, barikua izango da. Informazio gehiago nahi izanez gero deitu 94-616 91 72 zenbakira edo idatzi posta elektroniko bat ymariezkurrena@leartik.com
| Ast | Ast | Ast | Ost | Ost | Lar | Iga |
|---|---|---|---|---|---|---|
| 1 | 2 | |||||
| 3 | 4 | 5 | 6 | 7 | 8 | 9 |
| 10 | 11 | 12 | 13 | 14 | 15 | 16 |
| 17 | 18 | 19 | 20 | 21 | 22 | 23 |
| 24 | 25 | 26 | 27 | 28 | 29 | 30 |
© 11barri S.L. - Xemein etorbidea 19, 48270 - MARKINA-XEMEIN - Tel.: 946168202
Faxa: 946168219 - E-posta: info@11barri.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
11barri S.L.