
JAIA
URREZKO ETA ZILARREZKO EZTEGUEN JAIA
MARKINA-XEMEIN, Xemaingo parrokian - 2008-10-08tik 2008-11-09era, 11:00etan
Azaroaren 16an aurten ezkontzako 50. eta 25. urtea betetzen daben senar-emazteentzat urteurren ospakizuna egongo da. Parte hartu nahi dutenek azaroaren 9rako eman behar dituzte izenak, telefono hauetako batetara deituta: 94-616 82 43; 94-616 63 68 edo 94-616 60 35.
Antolatzailea: ZILARREZKO ETA URREZKO EZTEGUEN BATZORDEA
DEIALDIAK
MUTRIKU - 2008-10-15tik 2008-11-20era
Okelar Bertso Paper lehiaketan parte hartzeko epea azaroan 20an bukatzen da. Antolatzailea: Mutriku Bertso Eskola
ERAKUSKETA
Saturrarango kartzelaren inguruko jardunaldiak
ONDARROA, Kofradia Zaharrean - 2008-11-03tik 2008-11-09era, 18:00etik 21:00etara
Saturraran, andrazkoen eta umeen kartzela (1938-1944) erakusketa zabalik dago azaroaren 9ra arte, aste barruan, 18:00etatik 21:00etara eta asteburuetan eta jai egunetan, 12:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 21:00etara, Kofradia Zaharrean.
Antolatzailea: OHZ eta Mutrikuko Taldea
JAIA
LEKEITIO - 2008-11-08tik 2008-11-08era
10:30ean: Arrakala irrati zuzenean Limoneroan. 11:30ean: Pregoia eskolapean. Aurtengo pregoilaria: Aitor Abaroa. 12:00etan: Hamaiketakoa Limoneroan. 12:30ean: Kalejira, erakusleiho sarituaria saria emoteko, Lekitto Musika Bandarekin, Artelanekin, Aittitta Txikiko hankapaluekin eta buruhandiekin. 13:30ean: Trikitilariak kalez-kale. 17:00etan: Kultur Etxeko Azkue aretoan umeentzako Ipuin kontaketa. 19:30ean: kalejira herriko plazetan geldiuneekin. Arranegi Zabalatik atera eta Txatxo Kaia, Independentzia plaza eta Eskolapean bukatuko dute. Ostean, erromeria eskolapean eta tinbalak kalez-kale.
OMENALDIA
Saturrarango kartzelaren inguruko jardunaldiak
MUTRIKU, Mutrikuko hilerrian eta Saturraranen - 2008-11-08tik 2008-11-08era, 11:OOetatik aurrera
Azaroaren 8an, Mutrikuko Txurruka plazan 11:00etan batuta, 11:30ean, Mutrikuko hilerrian, Saturrarango espetxean hildako emakumeei eta umeei omenaldia: Mutrikuko eta Ondarroako dantzarien eta bertsolarien saioa; oroigarria bistaratuko da. 13:00etan, Saturrarango aparkalekuan, omenaldia eta oroigarria bistaratzea: presoei lagundutako familien izenak irakurriko dira. Gero, bertsolarien eta dantzarien agurra eta lore eskaintza plakaren aurrean, herritarren abestiekin. Ondoren, salda beroa eta pintxoak. Goizean autobus zerbitzu berezia egongo da Mutrikura joateko Ondarroaik: 10:45ean, Itsasaurreko geltokian.
Antolatzailea: OHZ eta Mutrikuko Taldea
DEIALDIAK
ONDARROA, Kofradian - 2008-11-08tik 2008-11-08era, 17:00etan
Azaroaren 8an, 17:00etan, Kalare Deuna Kofradian, Ondarroako ezker abertzalea gaur izenburupean, herri batzarra egongo da. Ildo politikoa eta aurrera begirakoak izango dira aztergai. Antolatzailea: Ondarroako ezker abertzalea
DEIALDIAK
ONDARROA, Kofradian - 2008-11-08tik 2008-11-08era, 17:00etan
Azaroaren 8an, 17:00etan, Kalare Deuna Kofradian, Ondarroako ezker abertzalea gaur izenburupean, herri batzarra egongo da. Ildo politikoa eta aurrera begirakoak izango dira aztergai. Antolatzailea: Ondarroako ezker abertzalea
IBILALDIAK
MARKINA-XEMEIN, Larruskain - 2008-11-08tik 2008-11-08era, 09:00etan
Azaroaren 8an, Larruskaingo bigarren ibilaldia eta Perretxiko Eguna ospatuko dira Larruskainen. Ibilaldia 09:00etan hasiko da. Bi ibilbide egongo dira aukeran: Hamabost kilometroko luzea eta zortzi kilometroko motza. Ibilbidea, Larruskain, Aker, Plazakorta, Kostola, Kanteramotz, Aldozka, Arnoate, Sakoneta, Kanterape, Atzoinzabal eta Amulategin zehar izango da. Bestalde, Perretxiko erakusketa 10:30ean zabalduko dute.
| Ast | Ast | Ast | Ost | Ost | Lar | Iga |
|---|---|---|---|---|---|---|
| 1 | 2 | |||||
| 3 | 4 | 5 | 6 | 7 | 8 | 9 |
| 10 | 11 | 12 | 13 | 14 | 15 | 16 |
| 17 | 18 | 19 | 20 | 21 | 22 | 23 |
| 24 | 25 | 26 | 27 | 28 | 29 | 30 |
© 11barri S.L. - Xemein etorbidea 19, 48270 - MARKINA-XEMEIN - Tel.: 946168202
Faxa: 946168219 - E-posta: info@11barri.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
11barri S.L.