
JAIA
URREZKO ETA ZILARREZKO EZTEGUEN JAIA
MARKINA-XEMEIN, Xemaingo parrokian - 2008-10-08tik 2008-11-09era, 11:00etan
Azaroaren 16an aurten ezkontzako 50. eta 25. urtea betetzen daben senar-emazteentzat urteurren ospakizuna egongo da. Parte hartu nahi dutenek azaroaren 9rako eman behar dituzte izenak, telefono hauetako batetara deituta: 94-616 82 43; 94-616 63 68 edo 94-616 60 35.
Antolatzailea: ZILARREZKO ETA URREZKO EZTEGUEN BATZORDEA
DEIALDIAK
MUTRIKU - 2008-10-15tik 2008-11-20era
Okelar Bertso Paper lehiaketan parte hartzeko epea azaroan 20an bukatzen da. Antolatzailea: Mutriku Bertso Eskola
IKASTAROA
MUTRIKU, Luardo Etxea - 2008-10-22tik 2008-11-07era
Azaroaren 11n, 13an eta 15ean GPSaren erabilerak mendi orientazioan erabiltzeko ikastaroa emango dute Gipuzkoako Goimendi Eskola teknikariek. Klse teorikoak Luardo Etxean izango dira eta praktikoak Pagoetako naturgunean. Izena azaroaren 7a orduko eman behar da. Burumendiko bazkideek lehentasuna dute. Izena emateko edo zalantzak argitzeko deitu 646217784 telefono zenbakira. Antolatzailea: Burumendi Mendi Elkartea
IKASTAROA
Oinarrizko sukaldaritza ikastaroa
LEKEITIO, Lekeition - 2008-10-24tik 2008-11-05era, 10:30-13:30
Oinarrizko Sukaldaritza ikastaroa zapatuetan izango da 10:30-13:30. Piroritatea 30 urtetik beherakoak dute. Izena emateko 10€ ordaindu behar dira Lekeitioko Gazte bulegoan AZAROAK 5 lehen. Informazio gehiago: 946243591 edo gazte-bulegoa@lekeitio.com. Antolatzailea: Lekeitioko gazte bulegoa
ANTZERKIA
MARKINA-XEMEIN, Uhagon kulturgunean - 2008-10-26tik 2008-11-02era, 19:30ean
Azaroaren 2an, 19:30ean, Glu-glu produkzioak taldearen Ezker-Eskuma antzerkia egongo da Uhagon kulturgunean. Sarrera 8 eurokoa izango da, 4 eurokoa bazkideentzako, eta sarrera kopuru mugatua egongo da. Erreserbak 94-616 63 03 telefonoan egin behar dira.
DEIALDIAK
Ogellara mendi martxan eta Beldur Gaua
LEKEITIO - 2008-11-01tik 2008-11-01era, 11:00
Goizeko 11:00etan Ogellara mendi martxa. Bertan bazkandu eta ondoren, buelta. Iluntzean, 20:00etan Beldur Gaua Santa Rita Konbentuan eta bertan afalduko dute. Antolatzailea: Lekeitioko Gazte Asanblada. Antolatzailea: Lekeitioko Gazte Asanblada
JAIA
LEA-ARTIBAI, Mutriku - 2008-11-01tik 2008-11-02era
Gaba Beltza. Azaroaren 1ean: 17:30ean Kalejira beldurgarria Txantxangorri aisiladi taldearen eskutik; 19:30ean 'Malditas' ikuskizuna Organik taldearen eskutik Goiko Plazan; 20:00etan gaztain erre jana eta sagardoa Beheko Plazan; 20:30ean Axuri Beltza dantza, Gure Ametsa dantza taldeak antolatuta. Talaixako mamua eta laguntzaileak dantzariekin batera aterako dira; 22:30ean kontzertua: Sarkor eta Keike taldeekin; 23:00ean dantzaldia Akerbeltz taldearekin, Beheko Plazan; 00:00etan Ordu Beltza. Tranpangora Elkarteko tabernetan trago bakoitzeko txupito beltza eskainiko dute. Azaroaren 2a: 19:00etan beldurrezko zine emanaldia.
| Ast | Ast | Ast | Ost | Ost | Lar | Iga |
|---|---|---|---|---|---|---|
| 1 | 2 | |||||
| 3 | 4 | 5 | 6 | 7 | 8 | 9 |
| 10 | 11 | 12 | 13 | 14 | 15 | 16 |
| 17 | 18 | 19 | 20 | 21 | 22 | 23 |
| 24 | 25 | 26 | 27 | 28 | 29 | 30 |
© 11barri S.L. - Xemein etorbidea 19, 48270 - MARKINA-XEMEIN - Tel.: 946168202
Faxa: 946168219 - E-posta: info@11barri.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
11barri S.L.