Edukira joan

Lea-Artibai eta Mutriku

Lea-Artibai eta Mutriku
2009ko urtarrilak 7, Eguaztena

Harpidetu zaitez!

Agenda | 2008-10-30

IKASTAROA

Saltsa ikastaroa

ONDARROA, Egidazu Kaia 1ean - 2008-10-04tik 2008-10-31era, 18:00etatik 19:30era

Eguaztenetan, 18:00etatik 19:30era bitartean, martxan dago Kaia Dantza Eskolak antolatuta, saltsa ikastaroko talde berria. Izena emateko deitu 653 71 88 02 telefono zenbakira. Antolatzailea: Kaia Dantza Eskola

JAIA

URREZKO ETA ZILARREZKO EZTEGUEN JAIA

MARKINA-XEMEIN, Xemaingo parrokian - 2008-10-08tik 2008-11-09era, 11:00etan

Azaroaren 16an aurten ezkontzako 50. eta 25. urtea betetzen daben senar-emazteentzat urteurren ospakizuna egongo da. Parte hartu nahi dutenek azaroaren 9rako eman behar dituzte izenak, telefono hauetako batetara deituta: 94-616 82 43; 94-616 63 68 edo 94-616 60 35.

Antolatzailea: ZILARREZKO ETA URREZKO EZTEGUEN BATZORDEA

IKASTAROA

Tai txi ikastaroa

MARKINA-XEMEIN, Beti Jai Elkartean - 2008-10-08tik 2008-10-30era

Datorren urteko maiatzaren 25era arte Beti jai jubilateun elkarteko interesdun guztiek Tai Txi eman ahal izango dute astelehenero 16:30etik 18:00etara. Prezioa 10 eurokoa izango da, eta izena Beti jai elkartean bertan eman behar da.

DEIALDIAK

Okelar Bertso Paper Lehiaketa

MUTRIKU - 2008-10-15tik 2008-11-20era

Okelar Bertso Paper lehiaketan parte hartzeko epea azaroan 20an bukatzen da. Antolatzailea: Mutriku Bertso Eskola

LEHIAKETA

VII. argazki lehiaketa mundiala: gazteak munduan

LEKEITIO - 2008-10-15tik 2008-10-31era

Lekeitioko gazte bulegoak, gazteak munduan zazpigarren argazki lehiaketa antolatu du. Parte hartu nahi duenak argazkiak urriaren 31a baino lehen gazte bulegora eroan beharko ditu paper formatuan. Argibide gehiago nahi izanez gero, deitu 94-624 3591 telefonora,  gazte-bulegoa@lekeitio.com posta elektronikora idatzi edo jo bulegora. 

Antolatzailea: Lekeitioko gazte bulegoa

DEIALDIAK

Gazte Batzarra

MARKINA-XEMEIN, Gaztetxea - 2008-10-21tik 2008-10-31era, 22:00etan

Urriaren 31an, 22:00etan, Gaztetxean, Gazte Batzarra egongo da, gaztetxearen funtzionamendua zehazteko. Antolatzailea: Markinako Gazte Asanblada

IKASTAROA

GPS ikastaroa

MUTRIKU, Luardo Etxea - 2008-10-22tik 2008-11-07era

Azaroaren 11n, 13an eta 15ean GPSaren erabilerak mendi orientazioan erabiltzeko ikastaroa emango dute Gipuzkoako Goimendi Eskola teknikariek. Klse teorikoak Luardo Etxean izango dira eta praktikoak Pagoetako naturgunean. Izena azaroaren 7a orduko eman behar da. Burumendiko bazkideek lehentasuna dute. Izena emateko edo zalantzak argitzeko deitu 646217784 telefono zenbakira. Antolatzailea: Burumendi Mendi Elkartea

HITZALDIA

MUTRIKU, Donostian - 2008-10-24tik 2008-11-05era, 18:00ak

Azaroaren 5ean, 18:00etatik aurrera, Donostiako Koldo Mitxelena kulturgunean Gorka Aulestia ondarrutarrak Jose Antonio Arkotxa 'Atxukale'-ri buruzko hitzaldia eskainiko du.

IKASTAROA

Oinarrizko sukaldaritza ikastaroa

LEKEITIO, Lekeition - 2008-10-24tik 2008-11-05era, 10:30-13:30

Oinarrizko Sukaldaritza ikastaroa zapatuetan izango da 10:30-13:30. Piroritatea 30 urtetik beherakoak dute. Izena emateko 10€ ordaindu behar dira Lekeitioko Gazte bulegoan AZAROAK 5 lehen. Informazio gehiago: 946243591 edo gazte-bulegoa@lekeitio.com. Antolatzailea: Lekeitioko gazte bulegoa

ANTZERKIA

Ezker-Eskuma antzerkia

MARKINA-XEMEIN, Uhagon kulturgunean - 2008-10-26tik 2008-11-02era, 19:30ean

Azaroaren 2an, 19:30ean, Glu-glu produkzioak taldearen Ezker-Eskuma antzerkia egongo da Uhagon kulturgunean. Sarrera 8 eurokoa izango da, 4 eurokoa bazkideentzako, eta sarrera kopuru mugatua egongo da. Erreserbak 94-616 63 03 telefonoan egin behar dira.

ERAKUSKETA

LEA-ARTIBAI, Eskolapean - 2008-10-26tik 2008-10-31era, 18:00etatik 20:00era

Lekeitioko XVI. mikologia jardunaldien barrenean eskolapean 18:00etatik 20:00era bitartean perretxiko desberdinen erakusketa izango da. Antolatzailea: Aittitta Txiki Kultur Taldea

IRTEERAK

MUTRIKU, Mutriku - 2008-10-30tik 2008-11-29era

Astigarribiako San Andres elizaren kontsagrazioaren 900. urteurrena dela eta, zapatuero bisita gidatuak egingo ditu turismo bulegoak, 13:15ean. Informazio gehiagorako edo izena emateko: 943603378.

HITZALDIA

LEA-ARTIBAI, Mutriku - 2008-10-30

Gaur, hilak 30, 19:00etan Zabiel kultur Etxean Radiestesiari buruzko hitzaldia egongo da.

TAILERRA

MUTRIKU, Mutriku - 2008-10-30tik 2008-11-25era

Egun bateko dantza garaikide tailerra antolatu du turismo buleagoak azaroaren 29an. Izena azaroaren 25a orduko eman beharko da. Horretarako turismo bulegora jo edota 943603378 telefono zenbakira deitu daiteke.

JAIA

Gaba Beltza

LEA-ARTIBAI, Mutriku - 2008-10-30tik 2008-10-31era

Gaba beltza. Urriaren 31n: 19:30ean Ibilaldi beldurgarria lehen hezkuntzako umeentzat Txantxangorri aisialdi taldearen eskutik;
23:00etan. Kemen Lertxundiren kontzertu akustikoa Zabiel Kultur Etxean; 19:30ean Kopla triki poteoa; 21:00etan bertso afaria. Azaroaren 1ean: 17:30ean Kalejira beldurgarria Txantxangorri aisiladi taldearen eskutik; 19:30ean 'Malditas' ikuskizuna Organik taldearen eskutik Goiko Plazan; 20:00etan gaztain erre jana eta sagardoa Beheko Plazan; 20:30ean Axuri Beltza dantza, Gure Ametsa dantza taldeak antolatuta. Talaixako mamua eta laguntzaileak dantzariekin batera aterako dira; 22:30ean kontzertua: Sarkor eta Keike taldeekin; 23:00ean dantzaldia Akerbeltz taldearekin, Beheko Plazan; 00:00etan Ordu Beltza. Tranpangora Elkarteko tabernetan trago bakoitzeko txupito beltza eskainiko dute. Azaroaren 2a: 19:00etan beldurrezko zine emanaldia.

DEIALDIAK

MUTRIKU, Mutriku - 2008-10-30tik 2008-11-23era

Azaroaren 23an, 12:00etatik 14:00etara lehendakariaren kontsultaren aldeko firma bilekta egingo du herriko Eusko Alkartasunak.

© 11barri S.L. - Xemein etorbidea 19, 48270 - MARKINA-XEMEIN - Tel.: 946168202
Faxa: 946168219 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

11barri S.L.