Edukira joan

Lea-Artibai eta Mutriku

Lea-Artibai eta Mutriku
2009ko urtarrilak 7, Eguaztena

Harpidetu zaitez!

Agenda | 2008-10-27

IKASTAROA

Saltsa ikastaroa

ONDARROA, Egidazu Kaia 1ean - 2008-10-04tik 2008-10-31era, 18:00etatik 19:30era

Eguaztenetan, 18:00etatik 19:30era bitartean, martxan dago Kaia Dantza Eskolak antolatuta, saltsa ikastaroko talde berria. Izena emateko deitu 653 71 88 02 telefono zenbakira. Antolatzailea: Kaia Dantza Eskola

JAIA

URREZKO ETA ZILARREZKO EZTEGUEN JAIA

MARKINA-XEMEIN, Xemaingo parrokian - 2008-10-08tik 2008-11-09era, 11:00etan

Azaroaren 16an aurten ezkontzako 50. eta 25. urtea betetzen daben senar-emazteentzat urteurren ospakizuna egongo da. Parte hartu nahi dutenek azaroaren 9rako eman behar dituzte izenak, telefono hauetako batetara deituta: 94-616 82 43; 94-616 63 68 edo 94-616 60 35.

Antolatzailea: ZILARREZKO ETA URREZKO EZTEGUEN BATZORDEA

IKASTAROA

Tai txi ikastaroa

MARKINA-XEMEIN, Beti Jai Elkartean - 2008-10-08tik 2008-10-30era

Datorren urteko maiatzaren 25era arte Beti jai jubilateun elkarteko interesdun guztiek Tai Txi eman ahal izango dute astelehenero 16:30etik 18:00etara. Prezioa 10 eurokoa izango da, eta izena Beti jai elkartean bertan eman behar da.

DEIALDIAK

Okelar Bertso Paper Lehiaketa

MUTRIKU - 2008-10-15tik 2008-11-20era

Okelar Bertso Paper lehiaketan parte hartzeko epea azaroan 20an bukatzen da. Antolatzailea: Mutriku Bertso Eskola

LEHIAKETA

VII. argazki lehiaketa mundiala: gazteak munduan

LEKEITIO - 2008-10-15tik 2008-10-31era

Lekeitioko gazte bulegoak, gazteak munduan zazpigarren argazki lehiaketa antolatu du. Parte hartu nahi duenak argazkiak urriaren 31a baino lehen gazte bulegora eroan beharko ditu paper formatuan. Argibide gehiago nahi izanez gero, deitu 94-624 3591 telefonora,  gazte-bulegoa@lekeitio.com posta elektronikora idatzi edo jo bulegora. 

Antolatzailea: Lekeitioko gazte bulegoa

IBILALDIAK

Dorletako Santutegira irteera

MARKINA-XEMEIN - 2008-10-21tik 2008-10-29era, 09:00etan

Urriaren 26an Dorletako Santutagira joateko irteera antolatu du Markinako Txirrindulari Taldeak. Bertara bizikletaz joango da, eta hantxe eguna pasatuta, buelta autoz egingo dute. Irteera 09:00etan izango da Zelaitik. Izena Manu-nean eman behar da. Antolatzailea: Markina-Xemeingo Txirrindulari Taldea

DEIALDIAK

Gazte Batzarra

MARKINA-XEMEIN, Gaztetxea - 2008-10-21tik 2008-10-31era, 22:00etan

Urriaren 31an, 22:00etan, Gaztetxean, Gazte Batzarra egongo da, gaztetxearen funtzionamendua zehazteko. Antolatzailea: Markinako Gazte Asanblada

IKASTAROA

GPS ikastaroa

MUTRIKU, Luardo Etxea - 2008-10-22tik 2008-11-07era

Azaroaren 11n, 13an eta 15ean GPSaren erabilerak mendi orientazioan erabiltzeko ikastaroa emango dute Gipuzkoako Goimendi Eskola teknikariek. Klse teorikoak Luardo Etxean izango dira eta praktikoak Pagoetako naturgunean. Izena azaroaren 7a orduko eman behar da. Burumendiko bazkideek lehentasuna dute. Izena emateko edo zalantzak argitzeko deitu 646217784 telefono zenbakira. Antolatzailea: Burumendi Mendi Elkartea

HITZALDIA

MUTRIKU, Donostian - 2008-10-24tik 2008-11-05era, 18:00ak

Azaroaren 5ean, 18:00etatik aurrera, Donostiako Koldo Mitxelena kulturgunean Gorka Aulestia ondarrutarrak Jose Antonio Arkotxa 'Atxukale'-ri buruzko hitzaldia eskainiko du.

IKASTAROA

Oinarrizko sukaldaritza ikastaroa

LEKEITIO, Lekeition - 2008-10-24tik 2008-11-05era, 10:30-13:30

Oinarrizko Sukaldaritza ikastaroa zapatuetan izango da 10:30-13:30. Piroritatea 30 urtetik beherakoak dute. Izena emateko 10€ ordaindu behar dira Lekeitioko Gazte bulegoan AZAROAK 5 lehen. Informazio gehiago: 946243591 edo gazte-bulegoa@lekeitio.com. Antolatzailea: Lekeitioko gazte bulegoa

ZINE EMANALDIA

Umeentzako pelikulak

LEKEITIO, Lekeitioko Kultur Etxean - 2008-10-24tik 2008-10-29era, 18:00

PELIKULA EMANALDIAK Lekeitioko Kultur Etxean eguaztenetan udabarrira arte. Urriaren 29an hasiko gara BARBIE:Maitagarrien Lurraldea filmarekin. Informazio gehiago: Lekeitioko gazte bulegoan 94 624 3591 edo gazte-buelgoa@lekeitio.com Antolatzailea: Lekeitioko gazte bulegoa

ANTZERKIA

Ezker-Eskuma antzerkia

MARKINA-XEMEIN, Uhagon kulturgunean - 2008-10-26tik 2008-11-02era, 19:30ean

Azaroaren 2an, 19:30ean, Glu-glu produkzioak taldearen Ezker-Eskuma antzerkia egongo da Uhagon kulturgunean. Sarrera 8 eurokoa izango da, 4 eurokoa bazkideentzako, eta sarrera kopuru mugatua egongo da. Erreserbak 94-616 63 03 telefonoan egin behar dira.

ERAKUSKETA

LEA-ARTIBAI, Eskolapean - 2008-10-26tik 2008-10-31era, 18:00etatik 20:00era

Lekeitioko XVI. mikologia jardunaldien barrenean eskolapean 18:00etatik 20:00era bitartean perretxiko desberdinen erakusketa izango da. Antolatzailea: Aittitta Txiki Kultur Taldea

ZINEMA

LEKEITIO, Ikusgarri - 2008-10-27

20:30ean High School Musical 3: fin de curso. Adin guztientzat gomendatua. 

IKASTAROA

Txalaparta ikastaroa

ONDARROA, Arta Bide 23 - 2008-10-27tik 2008-10-29era, 17:30etik 19:00etara

Urriaren 31tik Gabonetara arte, txalaparta ikastaroa antolatu du Kresala Kultur Elkarteak. Urriaren 27 eta urriaren 29 dira izena emateko egunak, 17:30etik 19:00etara, Arta Bide 23ko egitzan edo 94-613 41 14 telefono zenbakian. Antolatzailea: Kresala Kultur Elkartea

© 11barri S.L. - Xemein etorbidea 19, 48270 - MARKINA-XEMEIN - Tel.: 946168202
Faxa: 946168219 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

11barri S.L.