
IKASTAROA
ONDARROA, Egidazu Kaia 1ean - 2008-10-04tik 2008-10-31era, 18:00etatik 19:30era
Eguaztenetan, 18:00etatik 19:30era bitartean, martxan dago Kaia Dantza Eskolak antolatuta, saltsa ikastaroko talde berria. Izena emateko deitu 653 71 88 02 telefono zenbakira. Antolatzailea: Kaia Dantza Eskola
IKASTAROA
MENDEXA, Mendexako frontoian - 2008-10-07tik 2008-10-26era, Domeka eguerdietan
Urriaren 26an hasiko da ume zein nagusientzako euskal dantzen ikastaroa Mendexan. 12:00etan izango dira umeen entseguak eta 12:30ean nagusienak. Izena emateko bertara joatea nahikoa da. Ez da derrigorra mendexarra izatea ikastaroan parte hartzeko. Antolatzailea: Kuku-Habixa kultur elkartea
JAIA
URREZKO ETA ZILARREZKO EZTEGUEN JAIA
MARKINA-XEMEIN, Xemaingo parrokian - 2008-10-08tik 2008-11-09era, 11:00etan
Azaroaren 16an aurten ezkontzako 50. eta 25. urtea betetzen daben senar-emazteentzat urteurren ospakizuna egongo da. Parte hartu nahi dutenek azaroaren 9rako eman behar dituzte izenak, telefono hauetako batetara deituta: 94-616 82 43; 94-616 63 68 edo 94-616 60 35.
Antolatzailea: ZILARREZKO ETA URREZKO EZTEGUEN BATZORDEA
IKASTAROA
MARKINA-XEMEIN, Beti Jai Elkartean - 2008-10-08tik 2008-10-30era
Datorren urteko maiatzaren 25era arte Beti jai jubilateun elkarteko interesdun guztiek Tai Txi eman ahal izango dute astelehenero 16:30etik 18:00etara. Prezioa 10 eurokoa izango da, eta izena Beti jai elkartean bertan eman behar da.
DEIALDIAK
MUTRIKU - 2008-10-15tik 2008-11-20era
Okelar Bertso Paper lehiaketan parte hartzeko epea azaroan 20an bukatzen da. Antolatzailea: Mutriku Bertso Eskola
LEHIAKETA
VII. argazki lehiaketa mundiala: gazteak munduan
LEKEITIO - 2008-10-15tik 2008-10-31era
Lekeitioko gazte bulegoak, gazteak munduan zazpigarren argazki lehiaketa antolatu du. Parte hartu nahi duenak argazkiak urriaren 31a baino lehen gazte bulegora eroan beharko ditu paper formatuan. Argibide gehiago nahi izanez gero, deitu 94-624 3591 telefonora, gazte-bulegoa@lekeitio.com posta elektronikora idatzi edo jo bulegora.
IBILALDIAK
MARKINA-XEMEIN - 2008-10-21tik 2008-10-29era, 09:00etan
Urriaren 26an Dorletako Santutagira joateko irteera antolatu du Markinako Txirrindulari Taldeak. Bertara bizikletaz joango da, eta hantxe eguna pasatuta, buelta autoz egingo dute. Irteera 09:00etan izango da Zelaitik. Izena Manu-nean eman behar da. Antolatzailea: Markina-Xemeingo Txirrindulari Taldea
DEIALDIAK
MARKINA-XEMEIN, Gaztetxean - 2008-10-21tik 2008-10-24era, 22:00etan
Urriaren 24an, 22:00etan, Gaztetxean, Gazte Batzarra egongo da, gaztetxearen funtzionamendua zehazteko. Antolatzailea: Markinako Gazte Asanblada
DEIALDIAK
MARKINA-XEMEIN, Gaztetxea - 2008-10-21tik 2008-10-31era, 22:00etan
Urriaren 31an, 22:00etan, Gaztetxean, Gazte Batzarra egongo da, gaztetxearen funtzionamendua zehazteko. Antolatzailea: Markinako Gazte Asanblada
IKASTAROA
MUTRIKU, Luardo Etxea - 2008-10-22tik 2008-11-07era
Azaroaren 11n, 13an eta 15ean GPSaren erabilerak mendi orientazioan erabiltzeko ikastaroa emango dute Gipuzkoako Goimendi Eskola teknikariek. Klse teorikoak Luardo Etxean izango dira eta praktikoak Pagoetako naturgunean. Izena azaroaren 7a orduko eman behar da. Burumendiko bazkideek lehentasuna dute. Izena emateko edo zalantzak argitzeko deitu 646217784 telefono zenbakira. Antolatzailea: Burumendi Mendi Elkartea
| Ast | Ast | Ast | Ost | Ost | Lar | Iga |
|---|---|---|---|---|---|---|
| 1 | 2 | 3 | 4 | 5 | ||
| 6 | 7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 |
| 13 | 14 | 15 | 16 | 17 | 18 | 19 |
| 20 | 21 | 22 | 23 | 24 | 25 | 26 |
| 27 | 28 | 29 | 30 | 31 | ||
© 11barri S.L. - Xemein etorbidea 19, 48270 - MARKINA-XEMEIN - Tel.: 946168202
Faxa: 946168219 - E-posta: info@11barri.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
11barri S.L.