Edukira joan

Agenda | 2008-10-19

IKASTAROA

Saltsa ikastaroa

ONDARROA, Egidazu Kaia 1ean - 2008-10-04tik 2008-10-31era, 18:00etatik 19:30era

Eguaztenetan, 18:00etatik 19:30era bitartean, martxan dago Kaia Dantza Eskolak antolatuta, saltsa ikastaroko talde berria. Izena emateko deitu 653 71 88 02 telefono zenbakira. Antolatzailea: Kaia Dantza Eskola

IKASTAROA

Euskal dantzen ikastaroa

MENDEXA, Mendexako frontoian - 2008-10-07tik 2008-10-26era, Domeka eguerdietan

Urriaren 26an hasiko da ume zein nagusientzako euskal dantzen ikastaroa Mendexan. 12:00etan izango dira umeen entseguak eta 12:30ean nagusienak. Izena emateko bertara joatea nahikoa da. Ez da derrigorra mendexarra izatea ikastaroan parte hartzeko. Antolatzailea: Kuku-Habixa kultur elkartea

JAIA

URREZKO ETA ZILARREZKO EZTEGUEN JAIA

MARKINA-XEMEIN, Xemaingo parrokian - 2008-10-08tik 2008-11-09era, 11:00etan

Azaroaren 16an aurten ezkontzako 50. eta 25. urtea betetzen daben senar-emazteentzat urteurren ospakizuna egongo da. Parte hartu nahi dutenek azaroaren 9rako eman behar dituzte izenak, telefono hauetako batetara deituta: 94-616 82 43; 94-616 63 68 edo 94-616 60 35.

Antolatzailea: ZILARREZKO ETA URREZKO EZTEGUEN BATZORDEA

IKASTAROA

Tai txi ikastaroa

MARKINA-XEMEIN, Beti Jai Elkartean - 2008-10-08tik 2008-10-30era

Datorren urteko maiatzaren 25era arte Beti jai jubilateun elkarteko interesdun guztiek Tai Txi eman ahal izango dute astelehenero 16:30etik 18:00etara. Prezioa 10 eurokoa izango da, eta izena Beti jai elkartean bertan eman behar da.

DEIALDIAK

Andaluziara bidaia

LEKEITIO, Lekeitio - 2008-10-09tik 2008-10-21era, --

Lekeitioko Jubilatu Elkarteak Azaroaren 6 eta 12 artean Cadiz, Sevilla eta inguruak bisitatzeko bidai zirkuitoa antolatu du. Apuntatzeko azken eguna Urriaren 21a izango da eta nahi duenak 94- 624 36 04 telefonora deitu edo elkartera urreratu. Bidaiak 385 euroko kostua du. Antolatzailea: Lekeitioko Jubilatu Elkartea

IKASTAROA

Dantza Garaikide ikastaro trinkoa

MARKINA-XEMEIN, Uhagon kulturgunea - 2008-10-10tik 2008-10-19era, 15:00-20:00

Abarka antzerki taldeak antolatuta Dantza Garaikide ikastaro trinkoa egongo da urriaren 18an eta 19an. Irakaslea Dakumene konpainiako Gustavo Gorosito izango da. Prezioa 20 eurokoa da eta izena 645009046 telefonoan eman behar da. Antolatzailea: Abarka antzerki taldea

DEIALDIAK

Okelar Bertso Paper Lehiaketa

MUTRIKU - 2008-10-15tik 2008-11-20era

Okelar Bertso Paper lehiaketan parte hartzeko epea azaroan 20an bukatzen da. Antolatzailea: Mutriku Bertso Eskola

ZINEMA

MUTRIKU, Zabiel Kultur Etxean - 2008-10-15tik 2008-10-19era, 19:00

Hilaren 16 eta 19an, 19:00etan, Zabiel Kultur Etxean,Zinema eta kooperazio zikloaren barruan, hainbat herrialdeetako dokumental eta filma laburrak eskainiko ditu Kultura Batzordeak Mugarik Gabe gobernuz kanpoko erakundearen eskutik.

LEHIAKETA

VII. argazki lehiaketa mundiala: gazteak munduan

LEKEITIO - 2008-10-15tik 2008-10-31era

Lekeitioko gazte bulegoak, gazteak munduan zazpigarren argazki lehiaketa antolatu du. Parte hartu nahi duenak argazkiak urriaren 31a baino lehen gazte bulegora eroan beharko ditu paper formatuan. Argibide gehiago nahi izanez gero, deitu 94-624 3591 telefonora,  gazte-bulegoa@lekeitio.com posta elektronikora idatzi edo jo bulegora. 

Antolatzailea: Lekeitioko gazte bulegoa

ANTZERKIA

Dakumene konpainiaren dantza-antzerkia

MARKINA-XEMEIN, Uhagon kulturgunean - 2008-10-19, 20:00

Urriaren 19an, 20:00etan, Dakumene konpainiaren ...Donde golpean la puerta y uno sabe que es el lechero... dantza-antzerki ikuskizuna egongo da Uhagon kulturgunean. Ikuskizuna, Argentinako diktadura militarrari buruzko hausnarketa da.

DEIALDIAK

Lekitto bixirik I. herri krossa

LEKEITIO, Plazan - 2008-10-19, 12:00etan

6 kiometroko ibilbidea izango da Lekeition zehar, helmuga talan. Ume eta gaztetxoentzako ere ibilbide laburra izango da.

Ibilaldia bukatzean, 13:30ean, trikitalariak iznago dira eta argazki erakusketaz gain, jan ednaerako aukera ere egongo da. 

Ostean, zesta apustua.

Antolatzailea: Saihesbide Honekin Ados ez dagoen plataforma

IRTEERAK

BERRIATUA, Berriatua - 2008-10-19, 11:00

BERRIATUA
URRIAK 19
Errege bideko ondarea ezagutzeko irteera. 11:00etan, Errenterian. Parte hartzeko telefonoa: 946-13 70 30.

IRTEERAK

GIZABURUAGA, Gizaburuaga - 2008-10-19, 11:00

GIZABURUAGA
URRIAK 19
Lea errekaren inguruko ondarea ezagutzeko irteera. Parte hartzeko telefonoa: 946-20 36 11.

IRTEERAK

ONDARROA, Ondarroa - 2008-10-19, 22:00

ONDARROA
URRIAK 19
Portuko enpakadoreen beharra ezagutzeko bisita gidatua, 22:00etan, portuan.

LEHIAKETA

Ekoargazki Lehiaketa

MARKINA-XEMEIN - 2008-10-19

Ekozainek antolatuta, Ekoargazki rallya egongo da urriaren 19an. Aurtengo gaia Markinako paisaiak izango da eta kamera analogiko zein digitalak erabili ahalko dira. Izen emotea 09:00etan izango da Arkupe aurrean. Antolatzailea: Ekozain

LEHIAKETA

Briska txapelketa

ETXEBARRIA, Frontoian - 2008-10-19, 16:00etan

Urriaren 19an, 16:00etan, Briska Txapelketa jokatuko da Etxebarriko frontoian. Izena emoterakoan 5 euro ordaindu behar dira. Antolatzailea: Etxebarriko Gazte Asanblada

TXAPELKETA

Ardi txakur txapelketa

ZIORTZA-BOLIBAR, Muniozgurenen - 2008-10-19, 12:00etan

Urriaren 19an, 12:00ETAN, Muniozgurengo Lehenengo Ardi Txakur Txapelketa lehiatuko da. Sei txakur izango dira lehian. Bizkaitarrak: Orozkoko Enrike Mendiguren, Abadiñoko Kepa Ardantza, eta Laukizko Iñaki Ostolazaga. Gipuzkoarrak: Elgoibarko Juan Jose Arrizabalaga, Arrasateko Jesus Mari Plazaola, eta Mutrikuko Jabier Zubiaurre.

ZINEMA

LEA-ARTIBAI, Ikusgarri - 2008-10-19, 17:30ean

Viaje al centro de la tierra. Adin guztientzako

ZINEMA

LEA-ARTIBAI, Ikusgarri - 2008-10-19

19:30ean eta 22:00etan Vicky Cristina Barcelona. 13 urtetik gorakoentzat.

© 11barri S.L. - Xemein etorbidea 19, 48270 - MARKINA-XEMEIN - Tel.: 946168202
Faxa: 946168219 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

11barri S.L.