Edukira joan

Lea-Artibai eta Mutriku

Lea-Artibai eta Mutriku
2009ko urtarrilak 7, Eguaztena

Harpidetu zaitez!

Agenda | 2008-10-18

DEIALDIAK

Marmitako jana

BERRIATUA, Laka Erdi sagardotegian - 2008-09-29tik 2008-10-18era, 14:00etan

Urriaren 18rako marmitako jana antolatu du Anaitasuna Elkarteak. 24 euroren truke, txorizoa sagardo erara, marmitakoa, saihetsa patata frijitu eta letxugagaz, postrea, kafea eta edaria egongo dira aukeran. Autobusa 13:30ean aterako da plazatik, eta izena emateko udaletxera joan beharko da hilaren 13rako. Berriatua, Markina-Xemein, Ziortza-Bolibar eta Etxebarrikoak batera joango dira. Antolatzailea: Anaitasuna Erretiratu eta Pentsiodunen Elkartea

IKASTAROA

Saltsa ikastaroa

ONDARROA, Egidazu Kaia 1ean - 2008-10-04tik 2008-10-31era, 18:00etatik 19:30era

Eguaztenetan, 18:00etatik 19:30era bitartean, martxan dago Kaia Dantza Eskolak antolatuta, saltsa ikastaroko talde berria. Izena emateko deitu 653 71 88 02 telefono zenbakira. Antolatzailea: Kaia Dantza Eskola

IKASTAROA

Euskal dantzen ikastaroa

MENDEXA, Mendexako frontoian - 2008-10-07tik 2008-10-26era, Domeka eguerdietan

Urriaren 26an hasiko da ume zein nagusientzako euskal dantzen ikastaroa Mendexan. 12:00etan izango dira umeen entseguak eta 12:30ean nagusienak. Izena emateko bertara joatea nahikoa da. Ez da derrigorra mendexarra izatea ikastaroan parte hartzeko. Antolatzailea: Kuku-Habixa kultur elkartea

JAIA

URREZKO ETA ZILARREZKO EZTEGUEN JAIA

MARKINA-XEMEIN, Xemaingo parrokian - 2008-10-08tik 2008-11-09era, 11:00etan

Azaroaren 16an aurten ezkontzako 50. eta 25. urtea betetzen daben senar-emazteentzat urteurren ospakizuna egongo da. Parte hartu nahi dutenek azaroaren 9rako eman behar dituzte izenak, telefono hauetako batetara deituta: 94-616 82 43; 94-616 63 68 edo 94-616 60 35.

Antolatzailea: ZILARREZKO ETA URREZKO EZTEGUEN BATZORDEA

IKASTAROA

Tai txi ikastaroa

MARKINA-XEMEIN, Beti Jai Elkartean - 2008-10-08tik 2008-10-30era

Datorren urteko maiatzaren 25era arte Beti jai jubilateun elkarteko interesdun guztiek Tai Txi eman ahal izango dute astelehenero 16:30etik 18:00etara. Prezioa 10 eurokoa izango da, eta izena Beti jai elkartean bertan eman behar da.

DEIALDIAK

Andaluziara bidaia

LEKEITIO, Lekeitio - 2008-10-09tik 2008-10-21era, --

Lekeitioko Jubilatu Elkarteak Azaroaren 6 eta 12 artean Cadiz, Sevilla eta inguruak bisitatzeko bidai zirkuitoa antolatu du. Apuntatzeko azken eguna Urriaren 21a izango da eta nahi duenak 94- 624 36 04 telefonora deitu edo elkartera urreratu. Bidaiak 385 euroko kostua du. Antolatzailea: Lekeitioko Jubilatu Elkartea

DEIALDIAK

Elkartasun Eguna

MARKINA-XEMEIN - 2008-10-09tik 2008-10-18era

Urriaren 18an Elkartasun Eguna ospatuko da. Egun guztiko egitaraua izango du: 13:00etan Elkartasun Ekitaldia; ondoren, triki poteoa; 14:30ean Bazkari Herrikoia eta bertsolariak; ondoren, Hego Haize taldeagaz poteoa; 22:00etan Kontzertuak frontoi txikian Enkapunktxados, Stupenda Jones eta Joxpa taldeekin. Bazkarirako tikeak Txokoan edo Buztarrin eroasi behar dira urriaren 15erako.

IKASTAROA

Dantza Garaikide ikastaro trinkoa

MARKINA-XEMEIN, Uhagon kulturgunea - 2008-10-10tik 2008-10-19era, 15:00-20:00

Abarka antzerki taldeak antolatuta Dantza Garaikide ikastaro trinkoa egongo da urriaren 18an eta 19an. Irakaslea Dakumene konpainiako Gustavo Gorosito izango da. Prezioa 20 eurokoa da eta izena 645009046 telefonoan eman behar da. Antolatzailea: Abarka antzerki taldea

DEIALDIAK

Okelar Bertso Paper Lehiaketa

MUTRIKU - 2008-10-15tik 2008-11-20era

Okelar Bertso Paper lehiaketan parte hartzeko epea azaroan 20an bukatzen da. Antolatzailea: Mutriku Bertso Eskola

ZINEMA

MUTRIKU, Zabiel Kultur Etxean - 2008-10-15tik 2008-10-19era, 19:00

Hilaren 16 eta 19an, 19:00etan, Zabiel Kultur Etxean,Zinema eta kooperazio zikloaren barruan, hainbat herrialdeetako dokumental eta filma laburrak eskainiko ditu Kultura Batzordeak Mugarik Gabe gobernuz kanpoko erakundearen eskutik.

LEHIAKETA

VII. argazki lehiaketa mundiala: gazteak munduan

LEKEITIO - 2008-10-15tik 2008-10-31era

Lekeitioko gazte bulegoak, gazteak munduan zazpigarren argazki lehiaketa antolatu du. Parte hartu nahi duenak argazkiak urriaren 31a baino lehen gazte bulegora eroan beharko ditu paper formatuan. Argibide gehiago nahi izanez gero, deitu 94-624 3591 telefonora,  gazte-bulegoa@lekeitio.com posta elektronikora idatzi edo jo bulegora. 

Antolatzailea: Lekeitioko gazte bulegoa

JAIA

Teresa Donearen Jaiak

MARKINA-XEMEIN, Atxondoa auzoan - 2008-10-16tik 2008-10-18era

Urriak 18an Teresa Donearen jaiak ospatuko dira Atxondoa auzoan. Goizean, XIV. Margo Lehiaketa egongo da 6tik 14 urtera bitarteko umeentzat; 17:00etan umeentzako jaialdia, buruhandiak, txokolatada eta II. Dardoen txapelketa; 18:00etan Juantxuren erromeria eta 20:00etan margolanen sari banaketa. Antolatzailea: Auzotarrak

DEIALDIAK

Marmitako eguna Lekeition

LEKEITIO - 2008-10-18

13:00etan meza konpainiako San Jose Elizan

14:30ean bazkaria Lekeitioko frontoian

Bazkariaren ostean briska txapelketa egongo da.

Antolatzailea: Lekeitioko jubilatu elkartea

ZINEMA

LEKEITIO, Ikusgarri - 2008-10-18, 19:30ean

Viaje al centro de la tierra filma. Adin guztientzako gomendatua

ZINEMA

LEA-ARTIBAI, Ikusgarri - 2008-10-18, 22:00etan

Vicky Cristina Barcelona filma. 13 urtetik gora.

© 11barri S.L. - Xemein etorbidea 19, 48270 - MARKINA-XEMEIN - Tel.: 946168202
Faxa: 946168219 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

11barri S.L.