
DEIALDIAK
BERRIATUA, Laka Erdi sagardotegian - 2008-09-29tik 2008-10-18era, 14:00etan
Urriaren 18rako marmitako jana antolatu du Anaitasuna Elkarteak. 24 euroren truke, txorizoa sagardo erara, marmitakoa, saihetsa patata frijitu eta letxugagaz, postrea, kafea eta edaria egongo dira aukeran. Autobusa 13:30ean aterako da plazatik, eta izena emateko udaletxera joan beharko da hilaren 13rako. Berriatua, Markina-Xemein, Ziortza-Bolibar eta Etxebarrikoak batera joango dira. Antolatzailea: Anaitasuna Erretiratu eta Pentsiodunen Elkartea
DEIALDIAK
MARKINA-XEMEIN - 2008-10-01tik 2008-10-17era
Urriaren 17an, Podologo Zerbitzua izango dute Beti Jai elkarteko kideek.
IKASTAROA
ONDARROA, Egidazu Kaia 1ean - 2008-10-04tik 2008-10-31era, 18:00etatik 19:30era
Eguaztenetan, 18:00etatik 19:30era bitartean, martxan dago Kaia Dantza Eskolak antolatuta, saltsa ikastaroko talde berria. Izena emateko deitu 653 71 88 02 telefono zenbakira. Antolatzailea: Kaia Dantza Eskola
KULTURA
I. Literatura Lehiaketako sari banaketa
MENDEXA, Mendexako elizan - 2008-10-07tik 2008-10-12era, 11:00etan
Mendexako kontu zaharrei buruz antolatu den I. Literatura Lehiaketako sari banaketa egingo da domekan, urriaren 12an, 11:00etan, Mendexako elizan. Bertan, parte hartu duten hiru narrazio laburrak irakurriko dira. Antolatzailea: Kuku-Habixa kultur elkartea
IKASTAROA
MENDEXA, Mendexako frontoian - 2008-10-07tik 2008-10-26era, Domeka eguerdietan
Urriaren 26an hasiko da ume zein nagusientzako euskal dantzen ikastaroa Mendexan. 12:00etan izango dira umeen entseguak eta 12:30ean nagusienak. Izena emateko bertara joatea nahikoa da. Ez da derrigorra mendexarra izatea ikastaroan parte hartzeko. Antolatzailea: Kuku-Habixa kultur elkartea
IRTEERAK
Ermitarik ermita III. Mendi martxa
AULESTI, Aulestin - 2008-10-08tik 2008-10-15era, 08:00-10:00
III. Mendi martxan izena emateko epea hilaren 15ean amaitzen da. Interesatuek udaletxera deitu beharko dute izena eman eta kontu korronteko zenbakia eskatzeko. Telefonoa:94-627 90 06. Antolatzailea: Aulestiko Udala
TXAPELKETA
23. Zaldi-mando proben txapelketa
ISPASTER, Ispasterren - 2008-10-08tik 2008-10-13era, 18:00
Hilaren 10ean, 11n, 12an eta 13an 23. Zaldi-mando proben txapelketa egingo da Ispasterren. Egunero lau zaldi egongo dira eta guztira, hamaseik parte hartuko dute. Barikuan, zapatuan eta astelehenean, saioak 21:00etan egingo dira Ispasterko probalekuan; domekan 18:00etan egingo da. Antolatzailea: Ispasterko Udala
JAIA
URREZKO ETA ZILARREZKO EZTEGUEN JAIA
MARKINA-XEMEIN, Xemaingo parrokian - 2008-10-08tik 2008-11-09era, 11:00etan
Azaroaren 16an aurten ezkontzako 50. eta 25. urtea betetzen daben senar-emazteentzat urteurren ospakizuna egongo da. Parte hartu nahi dutenek azaroaren 9rako eman behar dituzte izenak, telefono hauetako batetara deituta: 94-616 82 43; 94-616 63 68 edo 94-616 60 35.
Antolatzailea: ZILARREZKO ETA URREZKO EZTEGUEN BATZORDEA
IKASTAROA
MARKINA-XEMEIN, Beti Jai Elkartean - 2008-10-08tik 2008-10-30era
Datorren urteko maiatzaren 25era arte Beti jai jubilateun elkarteko interesdun guztiek Tai Txi eman ahal izango dute astelehenero 16:30etik 18:00etara. Prezioa 10 eurokoa izango da, eta izena Beti jai elkartean bertan eman behar da.
JAIA
MARKINA-XEMEIN, Laka Erdin - 2008-10-08tik 2008-10-13era
Beti Jai Elkarteak antolatuta, bazkaria egingo da urriaren 18an Laka Erdin. Bazkarian parte hartu nahi dutenek urriaren 13an eman behar dute izena Beti Jai Elkartean 16:00etatik 19:00etara. Bazkariaren prezioa 24 eurokoa da. Autobusa egongo da Laka Erdira joateko 13:30ean Arkupetik irtenda.
MOBILIZAZIOAK
MARKINA-XEMEIN - 2008-10-08tik 2008-10-11era, 12:30
Urriaren 11n, 12:30ean, Salbuespen egoerari stop. Euskal Herriak autodeterminazioa lelopean manifestazioa egingo da Karmengo plazatik hasita. Antolatzailea: Markina-Xemeingo ezker abertzalea
HITZALDIA
ETXEBARRIA, UDALETXEAN - 2008-10-09tik 2008-10-09era, 19:30
Antolatzailea: .
DEIALDIAK
LEKEITIO, Lekeitio - 2008-10-09tik 2008-10-21era, --
Lekeitioko Jubilatu Elkarteak Azaroaren 6 eta 12 artean Cadiz, Sevilla eta inguruak bisitatzeko bidai zirkuitoa antolatu du. Apuntatzeko azken eguna Urriaren 21a izango da eta nahi duenak 94- 624 36 04 telefonora deitu edo elkartera urreratu. Bidaiak 385 euroko kostua du. Antolatzailea: Lekeitioko Jubilatu Elkartea
DEIALDIAK
MARKINA-XEMEIN - 2008-10-09tik 2008-10-18era
Urriaren 18an Elkartasun Eguna ospatuko da. Egun guztiko egitaraua izango du: 13:00etan Elkartasun Ekitaldia; ondoren, triki poteoa; 14:30ean Bazkari Herrikoia eta bertsolariak; ondoren, Hego Haize taldeagaz poteoa; 22:00etan Kontzertuak frontoi txikian Enkapunktxados, Stupenda Jones eta Joxpa taldeekin. Bazkarirako tikeak Txokoan edo Buztarrin eroasi behar dira urriaren 15erako.
| Ast | Ast | Ast | Ost | Ost | Lar | Iga |
|---|---|---|---|---|---|---|
| 1 | 2 | 3 | 4 | 5 | ||
| 6 | 7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 |
| 13 | 14 | 15 | 16 | 17 | 18 | 19 |
| 20 | 21 | 22 | 23 | 24 | 25 | 26 |
| 27 | 28 | 29 | 30 | 31 | ||
© 11barri S.L. - Xemein etorbidea 19, 48270 - MARKINA-XEMEIN - Tel.: 946168202
Faxa: 946168219 - E-posta: info@11barri.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
11barri S.L.