Edukira joan

Agenda | 2008-10-07

DEIALDIAK

Marmitako jana

BERRIATUA, Laka Erdi sagardotegian - 2008-09-29tik 2008-10-18era, 14:00etan

Urriaren 18rako marmitako jana antolatu du Anaitasuna Elkarteak. 24 euroren truke, txorizoa sagardo erara, marmitakoa, saihetsa patata frijitu eta letxugagaz, postrea, kafea eta edaria egongo dira aukeran. Autobusa 13:30ean aterako da plazatik, eta izena emateko udaletxera joan beharko da hilaren 13rako. Berriatua, Markina-Xemein, Ziortza-Bolibar eta Etxebarrikoak batera joango dira. Antolatzailea: Anaitasuna Erretiratu eta Pentsiodunen Elkartea

DEIALDIAK

PODOLOGO ZERBITZUA

MARKINA-XEMEIN - 2008-10-01tik 2008-10-17era

Urriaren 17an, Podologo Zerbitzua izango dute Beti Jai elkarteko kideek.

IKASTAROA

Saltsa ikastaroa

ONDARROA, Egidazu Kaia 1ean - 2008-10-04tik 2008-10-31era, 18:00etatik 19:30era

Eguaztenetan, 18:00etatik 19:30era bitartean, martxan dago Kaia Dantza Eskolak antolatuta, saltsa ikastaroko talde berria. Izena emateko deitu 653 71 88 02 telefono zenbakira. Antolatzailea: Kaia Dantza Eskola

KULTURA

I. Literatura Lehiaketako sari banaketa

MENDEXA, Mendexako elizan - 2008-10-07tik 2008-10-12era, 11:00etan

Mendexako kontu zaharrei buruz antolatu den I. Literatura Lehiaketako sari banaketa egingo da domekan, urriaren 12an, 11:00etan, Mendexako elizan. Bertan, parte hartu duten hiru narrazio laburrak irakurriko dira. Antolatzailea: Kuku-Habixa kultur elkartea

IKASTAROA

Euskal dantzen ikastaroa

MENDEXA, Mendexako frontoian - 2008-10-07tik 2008-10-26era, Domeka eguerdietan

Urriaren 26an hasiko da ume zein nagusientzako euskal dantzen ikastaroa Mendexan. 12:00etan izango dira umeen entseguak eta 12:30ean nagusienak. Izena emateko bertara joatea nahikoa da. Ez da derrigorra mendexarra izatea ikastaroan parte hartzeko. Antolatzailea: Kuku-Habixa kultur elkartea

© 11barri S.L. - Xemein etorbidea 19, 48270 - MARKINA-XEMEIN - Tel.: 946168202
Faxa: 946168219 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

11barri S.L.