Edukira joan

Lea-Artibai eta Mutriku

Lea-Artibai eta Mutriku
2009ko urtarrilak 7, Eguaztena

Harpidetu zaitez!

Agenda | 2008-09-22

DEIALDIAK

Matrikulatzeko epea zabalik

LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKU - 2008-09-15tik 2008-09-30era

AEK-ko ikastegietan matrikulazio epea zabalik dago: Markina-Xemeinen 10:00etatik 12:00etara eta 18:00etatik 20:00etara. Urbitarte 11, 1-A. Tel:94-616 75 97. Lekeition, 10:00etatik 13:00etara, Atea 7, behea. Tel: 94-684 28 69. Ondrroan, 11:00etatik 13:00etara, Artabide 13, 5-A (Guzur Etxea). Tel:94-613 40 21.

ZINEMA

Donostiako Nazioarteko Zinamaldia

MARKINA-XEMEIN - 2008-09-22tik 2008-09-23era, 16:45ean

Donostiako Nazioarteko Zinamaldiko Klausura ekitaldira joateko autobusa egongo da. Irteera 16:45ean izango da Markina-Xemeingo autobus geltokitik. Prezioa: 25€ (bazkideak 20€). Apuntatu: Uhagonen, bulegoan edo kafetegian, irailaren 23ra orduko. Tel.: 946166303


Antolatzailea: Uhagon kulturgunea

IKASTAROA

Sabel dantza, dantza orientalen ikastaroa

MARKINA-XEMEIN - 2008-09-22tik 2008-09-30era

Urriaren 10etik ekainera arteko barikuetan, 19:00etatik 20:30era, sabel dantza, dantza orientalen ikastaroa emango da Uhagon kulturgunean. Izena irailaren 30erako eman bahar da Izena emon irailaren 30erako Uhagonen, 946166303 telefonora deituta, edo kulturgunea@uhagon.com helbidean. Prezioa 28 euro. Irakaslea Yasmina Balenciaga izango da.

ZOZKETA

Zozketa

ZIORTZA-BOLIBAR - 2008-09-22

Aranbaltz Kultur Taldeak egindako zozketako zenbaki sarituak ondokoak dira: lehenengoa 557 (ordezkoa 667) eta bigarrena 398 (ordezkoa 741). Sarituek hilabeteko epea dute ondoko telefonora deitu eta saria jasotzeko: 94-616 41 27. 

IKASTAROA

Saloi dantzen ikastaroa

MARKINA-XEMEIN - 2008-09-22tik 2008-09-30era

Urriaren 6tik ekainera arteko astelehenetan, saloi dantzen (salsa, merenge...) ikastaroa emango da Uhagon kulturgunean. Izena irailaren 30erako eman behar da Uhagonen, 946166303 telefonora deituta, edo kulturgunea@uhagon.com helbidean. Prezioa 40euro (bazkideak 34 euro). Irakaslea Marisa Merino izango da. Orduak:Hasiberriak 15:00etatik 16:30era eta 19:00etatik 20:30era; jarraipena 20:30etik 22:00etara.

IKASTAROA

Sevillanak ikastaroa

MARKINA-XEMEIN - 2008-09-22tik 2008-09-30era

Urriaren 6tik ekainera arteko astelehenetan sevillana ikastaroa emango da Uhagon kulturgunean. Izena irailaren 30erako eman bahar da Uhagonen, 946166303 telefonora deituta, edo kulturgunea@uhagon.com helbidean. Prezioa 26 euro (bazkideak 22 euro). Irakaslea Marisa Merino izango da. Orduak:18:00etatik 19:00etara.

IKASTAROA

Taichi ikastaroa

MARKINA-XEMEIN, Uhagon kulturgunean - 2008-09-22tik 2008-09-30era, 10:00etatik 11:00etara eta 20:15etik 21:15era

Urriaren 7tik ekainera arte, martitzen eta eguenetan, taichi ikastaroa emango da Uhagon kulturgunean. Ordutegia:10:00etatik 11:00etara eta 20:15etik 21:15era. Izena irailaren 30erako eman bahar da Uhagonen, 946166303 telefonora deituta, edo kulturgunea@uhagon.com helbidean. Prezioa 30 euro (bazkideak 24 euro). Irakaslea Agurtzane Lopez izango da. 

IKASTAROA

Gimnasia Luzaketak ikastaroa

MARKINA-XEMEIN, Uhagon kulturgunean - 2008-09-22tik 2008-09-30era, 11:00etatik 12:00etara

Urriaren 7tik ekainera arte, martitzen eta eguenetan, gimnasia luzaketak ikastaroa emango da Uhagon kulturgunean. Ordutegia:11:00etatik 12:00etara. Izena irailaren 30erako eman bahar da Uhagonen, 946166303 telefonora deituta, edo kulturgunea@uhagon.com helbidean. Prezioa 30 euro (bazkideak 24 euro). Irakaslea Agurtzane Lopez izango da. 

© 11barri S.L. - Xemein etorbidea 19, 48270 - MARKINA-XEMEIN - Tel.: 946168202
Faxa: 946168219 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

11barri S.L.