Edukira joan

Lea-Artibai eta Mutriku

Lea-Artibai eta Mutriku
2008ko irailak 8, Astelehena

Harpidetu zaitez!

Agenda | 2008-07-24

LUDOTEKA

ONDARROA - 2008-07-01tik 2008-07-25era

Uztailaren 1etaik 25era, 10:00etatik 13:30era, Plazagainen ludoteka egongo da, 4 urtetik 9 urtera bitarteko neska-mutilentzat. izena ekainaren 12ra arte eman behar da, Zubi Zahar Herri Ikastolara joanda edota bertako telefono zenbakira deituta: 94-683 14 16.

DEIALDIAK

Zozketa

MUNITIBAR, Munitibar - 2008-07-16tik 2008-07-25era

Munitibarko Guraso Elkartearen zozketan zenbaki sarituak ondokoa izan da: 3.435. Ordezkoa 6.558 da. Saria eskuratzeko, sarituak hamabost eguneko epea izango du txartel saritua aurkezteko. Antolatzailea: Munitibarko Guraso Elkartea

JAIA

Herriko jaiak

ETXEBARRIA, Etxebarrian - 2008-07-22tik 2008-07-27era, -

Etzi, eguena
]12:00. Txupinazoa, pregoiarekin.
]Ondoren. Kalejira buruhandiekin.
]12:30. Gorriti bere abereekin.
]16:00. Umeen parkea.
]13:00. Rock kontzertua (Gazte Asanbladak antolatuta).

Uztailak 25, barikua
]10:30. Txupinazoa.
]Ondoren. Txistulariekin kalejira.
]11:00. Meza Nagusia
]12:30. Gaztedi dantza taldea.
]17:00. Pelota partidak.
]23:00. Kontzertua Luhartz taldeagaz.

Uztailak 26, zapatua
]11:00. Meza Nagusia.
]12:00. Triki poteoa.
]14:30. Paellada frontoian.
]17:00. Playback-ak, jokoak eta pottokak.
]19:30. Kalejira Txatunga Bembe taldeagaz.
]23:00. Kontzertua Akerbeltz taldeagaz.
]Goizaldean. Kantzontzilo eta kulero lasterketa. Ondoren pottokak egongo dira.

Uztailak 27, domeka
]11:00. Meza Nagusia.
]12:30. Herri kirolak.
]13:30. Nagusien Elkartekoen omenaldia.
]14:00. Esteibarrek alaituta, jubilatuen bazkaria frontoian.
]17:00. Kale antzerkia: Cucumismelo.

Antolatzailea: -

JAIA

Herriko Jaiak

ISPASTER, Ispasterren - 2008-07-22tik 2008-07-27era, -

Etzi, eguena
17:00. Pala Txapelketako finalak.
19:00. Txupinazoa, pregoia eta Txanton Pipirriren igoera.
Ondoren. Danborrada herrikoia.
Ondoren. Sagardotegi Ibiltaria.
23:30. Erromeria alaia Haitzama taldearen eskutik.

Uztailak 25, barikua
11:45. Elexaldetik Santiagoko baselizara kalejira.
12:00. Meza Nagusia Santiagoko baselizan.
Ondoren. Nagusientzako ardo zuria eta pastak doan.
13:00. Txakur hezituen erakustaldia.
17:00. Zezta-puntako finalak.
18:00. Umeentzako jolasak.
18:00. Mus Txapelketa.
19:00. En La Lona antzerki taldearen antzezlana.
22:00. Estampas de America taldearen kontzertua.
Ondoren. Erromeria Laiotz taldearen eskutik.

Uztailak 26, zapatua
11:00. Plater tiroketa, Basokoetxe poligonoan.
12:00. Meza Nagusia Mikel Deuna elizan.
13:00. Nazioarteko folklorea: Turkiako Gehem taldea.
]18:00. XIX. Kross Lasterketa Popularra.
]23:00. Rock jaialdia: Born to Loose, RadioDead Ones, Des-Kontrol eta Sarkor.

Uztailak 27, domeka
11:30. Meza Nagusia.
12:30. Esku pilotako partidak.
14:30. Herri Bazkaria.
Ondoren. Bazkalostea tinbaleroak alaituko dute.
21:00. Mozorro desfilea.
23:30. Erromeria Lisker taldeagaz.
00:00. Txanton Pipirriren jaitsiera eta jaien amaiera.

Antolatzailea: Ispasterko Udala

AISIALDIA

Eskulan tailerra

LEKEITIO, San Juanen - 2008-07-24tik 2008-07-24era, 20.00etan

Gazte altza Lekitto! Gaztiok herritxarrontzat dan herri eredu baten alde geure aisialdia antolatzen. Antolatzailea: lekittoko gazte asanbladia

KONTZERTUA

KONTZERTUE

ETXEBARRIA, PLAZA BARRIN - 2008-07-24tik 2008-07-24era, 22:30

ETXEBARRIKO GAZTE ASANBLADA eta
ETX KULTUR ELKARTEAREN ESKUTIK,
uztailaren 24an Plaza Barrin

social combat
sutura
despervicio

eta ondoren erromeria
trikiziorekin
Antolatzailea: etx kultur elkartea eta etxebarriko gazte asanblada

ZINE EMANALDIA

Zinema

LEKEITIO - 2008-07-24

UZTAILAK 24
LEKEITIO
18:30ean, Ikusgarri zineman, 'X files: creer es la clave' filma. 18 urtetik gorakoentzat.

HITZALDIA

Esaiteko mendi martxaren aurkezpena

MARKINA-XEMEIN, Uhagon kulturgunean - 2008-07-24, 20:00etan

Uztailaren 24an, 20:00etan, Uhagon kulturgunean, ESAITeko mendi martxaren aurkezpen bideoa eta berbaldia egongo dira Oier Mendizabalen (pilotaria eskuz binakako txapelduna), Alain Gandiagaren (Eibar futbol taldeko prestatzaile fisikoa) eta Asier Ibaibarriagaren (ESAITeko ordezkari eta mendi martxako kide) eskutik.

© 11barri S.L. - Xemein etorbidea 19, 48270 - MARKINA-XEMEIN - Tel.: 946168202
Faxa: 946168219 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

11barri S.L.