Edukira joan

Agenda | 2008-07-18

DEIALDIAK

PODOLOGO ZERBITZUA

MARKINA-XEMEIN - 2008-07-01tik 2008-07-18era

Uztailaren 18an, Podologo Zerbitzua izango dute Beti Jai elkarteko kideek.

LUDOTEKA

ONDARROA - 2008-07-01tik 2008-07-25era

Uztailaren 1etaik 25era, 10:00etatik 13:30era, Plazagainen ludoteka egongo da, 4 urtetik 9 urtera bitarteko neska-mutilentzat. izena ekainaren 12ra arte eman behar da, Zubi Zahar Herri Ikastolara joanda edota bertako telefono zenbakira deituta: 94-683 14 16.

DEIALDIAK

Zozketa

MUNITIBAR, Munitibar - 2008-07-16tik 2008-07-25era

Munitibarko Guraso Elkartearen zozketan zenbaki sarituak ondokoa izan da: 3.435. Ordezkoa 6.558 da. Saria eskuratzeko, sarituak hamabost eguneko epea izango du txartel saritua aurkezteko. Antolatzailea: Munitibarko Guraso Elkartea

KALE IKUSKIZUNA

Malabreikers

MARKINA-XEMEIN, ARKUPE AURREAN - 2008-07-18, 20:00etan

Uztailaren 18an, 20:00etan Arkupe aurrean, malabreikers kale ikuskizuna egongo da. Zirkoa, antzerkia, akrobaziak eta umorea batzen dituen kale ikuskizun dibertigarria ume eta nagusientzat.





JAIA

KARMEN JAIAK 2008

MARKINA-XEMEIN - 2008-07-18

Uztailaren 18an, 10:30ean, Karmen Jaietako zesta-punta partidak. Txikien eta benjaminen finalak; 18:00etan, Karmen Jaietako zesta-punta partidak. Gazte-Senior eta kadete-txiki mailako finalak; 20:00etan, Malabreikers, akrobazia, musika eta break dance ikuskizuna Arkupe aurrean.

AZOKA

22. Liburu eta Disko Azoka

ONDARROA - 2008-07-18

Uztailaren 18tik 27ra bitartean, Ondarroako 22. Liburu eta Disko Azoka egongo da, Alamedan. Aste barruan, 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 21:00etara, eta zapatu-domeka eta jaiegunetan, ordu erdi gehiago.

HITZALDIA

Hitzaldia

LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKU, Lekeitioko kultur etxean, Azkue Aretoan - 2008-07-18tik 2008-07-21era, 19etan

Gazteok Cocacolari boikota!zergatik boikota cocacolari?hitzaldi honetan kanpinia honen nondik norakoak emango dira. Antolatzailea: Kamaradak Gazte Sare Internazionalista

© 11barri S.L. - Xemein etorbidea 19, 48270 - MARKINA-XEMEIN - Tel.: 946168202
Faxa: 946168219 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

11barri S.L.