Edukira joan

Lea-Artibai eta Mutriku

Lea-Artibai eta Mutriku
2008ko irailak 8, Astelehena

Harpidetu zaitez!

Agenda | 2008-07-16

DEIALDIAK

PODOLOGO ZERBITZUA

MARKINA-XEMEIN - 2008-07-01tik 2008-07-18era

Uztailaren 18an, Podologo Zerbitzua izango dute Beti Jai elkarteko kideek.

LUDOTEKA

ONDARROA - 2008-07-01tik 2008-07-25era

Uztailaren 1etaik 25era, 10:00etatik 13:30era, Plazagainen ludoteka egongo da, 4 urtetik 9 urtera bitarteko neska-mutilentzat. izena ekainaren 12ra arte eman behar da, Zubi Zahar Herri Ikastolara joanda edota bertako telefono zenbakira deituta: 94-683 14 16.

DEIALDIAK

MUTRIKU - 2008-07-11tik 2008-07-16era

Debabarreneko jubilatuak Arraten bilduko dira hilaren 17an. 11:00etatik aurrera egun guztirako egitaraua prestatu dute. Bidaia doan da. Irteera: 09:30ean Goiko Plazatik.

JAIA

Karmen Jaietako Bertso Saioa

MARKINA-XEMEIN, Uhagon kulturgunean - 2008-07-16, 19:00etan

Uztailaren 16an, 19:00etan, Uhagon kulturgunean Karmen jaietako Bertso saioa egongo da. Bertsolariak: Maialen Lujanbio, Unai Iturriaga, Joseba Artza, Aitor Sarriegi. Gai Jartzailea: Olaia Aginaga





JAIA

KARMEN JAIAK 2008

MARKINA-XEMEIN - 2008-07-16

Uztailaren 16an, Karmen Eguna. 09:30ean, Txistularien kalejira; 10:30ean, Markina-Xemeingo Bnadaren kalejira; 11:00etan, Meza nagusia Karmengo elizan Udalbatzak parte hartuta eta Xemein Abesbatzak abestuta Martin Alberdik organoan lagunduta: Eslavaren Meza: Kyrie, Gloria, Sanctus eta Agnus Dei.Jaunartzean, Kedrov-en Pater Noster; 12:00etan aurreskua; 12:30ean, Markina-Xemeingo Bandaren kontzertua; 13:30ean, Markina-Xemeingo Musika Eskolaren kalejira; 18:00etan Zesta-punta partidak frontoian; 18:00etan, herri kirolak Zelaian; 19:00etan, Bertso Saioa Uhagonen; 22:30ean, Berbena Goiko Portalean, Rua Mayor taldeagaz; 23:00etan, Su Artifizialak.

DEIALDIAK

Zozketa

MUNITIBAR, Munitibar - 2008-07-16tik 2008-07-25era

Munitibarko Guraso Elkartearen zozketan zenbaki sarituak ondokoa izan da: 3.435. Ordezkoa 6.558 da. Saria eskuratzeko, sarituak hamabost eguneko epea izango du txartel saritua aurkezteko. Antolatzailea: Munitibarko Guraso Elkartea

© 11barri S.L. - Xemein etorbidea 19, 48270 - MARKINA-XEMEIN - Tel.: 946168202
Faxa: 946168219 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

11barri S.L.