Edukira joan

Lea-Artibai eta Mutriku

Lea-Artibai eta Mutriku
2008ko irailak 8, Astelehena

Harpidetu zaitez!

Agenda | 2008-07-06

DEIALDIAK

Hankapaloen kalejira erraldoia

LEKEITIO - 2008-06-24tik 2008-07-10era

Uztailaren 24an Aittitta Txiki taldeak 25 urte betetzen dituela eta, hankapaloen kalejira erraldoia egingo dute. Parte hartu nahi dutenek Lekeitioko kultur etxeko bulego orokorrean egongo den zerrendan eman behar dute izena. Horretarako azken eguna uzatilaren 10a da.

DEIALDIAK

Herri bazkaria

MARKINA-XEMEIN - 2008-06-24tik 2008-07-14era

Karmen jaietako herri bazkarian parte hartu nahi duenak Udaletxean, 94-616 74 54 telefonoan edo Uhagonen, 608 049 042 telefonoan eman behar du izena uztailaren 14ª orduko.

ZINEMA

Txatarreria Keaton

MARKINA-XEMEIN, Uhagon kulturgunean - 2008-06-30tik 2008-07-11era, 22:30ean

Uztailaren 11n, 22:30ean Uhagon kulturgunean zine mutua eta zuzeneko musika uztartuko dira Txatarreria Keaton ikuskizunean. Buster keatonen hiru laburmetrairi zuzeneko musika jarriko diote Bingen Mendizabal (Zazpi sokako biolina), Alex Ruiz de Azua (Perkusioa), Nika Bitchiashvilik (biolina), eta Arturo Blascok (gitarra). Laburmetraiak: Rostro palido (1921), El herrero (1922) eta El polo norte (1922).

DEIALDIAK

PODOLOGO ZERBITZUA

MARKINA-XEMEIN - 2008-07-01tik 2008-07-18era

Uztailaren 18an, Podologo Zerbitzua izango dute Beti Jai elkarteko kideek.

LUDOTEKA

ONDARROA - 2008-07-01tik 2008-07-25era

Uztailaren 1etaik 25era, 10:00etatik 13:30era, Plazagainen ludoteka egongo da, 4 urtetik 9 urtera bitarteko neska-mutilentzat. izena ekainaren 12ra arte eman behar da, Zubi Zahar Herri Ikastolara joanda edota bertako telefono zenbakira deituta: 94-683 14 16.

IRTEERAK

Frantziako Tourrera irteera

LEA-ARTIBAI - 2008-07-03tik 2008-07-06era

Amets Txurruka Lagun Artiek irteera antolatu du uztailaren 13an Frantziako Tourrera. Autobusa egongo da. Irteera 06:00etan izango da Arkupetik, eta buelta 23:00etan. Irteerak 20 euroko prezioa dauka. Izen emotea Etxebarriko Olaia tabernan edo Markina-Xemeingo Kai kafetegian egin daiteke. Azken eguna uztailaren 6a izango da. Toulouse eta Bagneres de Bigorre arteko etapa ikusiko da.

JAIA

San Martin Jaiak

MARKINA-XEMEIN, San Martin Auzoan - 2008-07-03tik 2008-07-06era

Uztailaren 6an San Martin Jaiak ospatuko dira Markina-Xemeingo San Martin auzoan. Egitaraua: 11:00etan herri meza; ostean, aurreskua; 12:00etan Etxebarriko Kantariak; 13:00etan Zerutxu dantza taldea eta emakumeen aurreskua; 14:00etan XX. Paella Txapelketa; 16:00etan umeen jolasak eta txokolatada; 17:00etan XXIII. Mus Txapelketa eta XX. Brsika Txapleketa; 19:00etan zozketa. Antolatzailea: San Martin Auzoa

DEIALDIAK

Therese...Eskultura erakusketara bisita gidatua

MARKINA-XEMEIN - 2008-07-06

Jose Pablo Arriagak Lekeitioko Garraitz irlan jarri duen THERESE... eskultura erakusketara bisita gidatua. Afrikako bidaia oinarri duen erakusketa azalduko du egileak berak 12:30etik aurrera.





© 11barri S.L. - Xemein etorbidea 19, 48270 - MARKINA-XEMEIN - Tel.: 946168202
Faxa: 946168219 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

11barri S.L.