Edukira joan

Agenda | 2008-06-30

DEIALDIAK

Hankapaloen kalejira erraldoia

LEKEITIO - 2008-06-24tik 2008-07-10era

Uztailaren 24an Aittitta Txiki taldeak 25 urte betetzen dituela eta, hankapaloen kalejira erraldoia egingo dute. Parte hartu nahi dutenek Lekeitioko kultur etxeko bulego orokorrean egongo den zerrendan eman behar dute izena. Horretarako azken eguna uzatilaren 10a da.

IKASTAROA

Sabel dantza ikastaroa

ONDARROA, Ondarroa - 2008-06-24tik 2008-07-04era

ONDARROA
Uztailaren 4ra arte
Sabel dantza ikastaroa antolatu du Gazte Bulegoak, eta uztailaren 4ra arte eman daiteke izena, bulegoan bertan edo gaztebulegoa@ondarroakoudala.net helbide elektronikora idatzita.
Antolatzailea: Gazte Bulegoa

DEIALDIAK

Herri bazkaria

MARKINA-XEMEIN - 2008-06-24tik 2008-07-14era

Karmen jaietako herri bazkarian parte hartu nahi duenak Udaletxean, 94-616 74 54 telefonoan edo Uhagonen, 608 049 042 telefonoan eman behar du izena uztailaren 14ª orduko.

DEIALDIAK

Tourreko kiniela

MARKINA-XEMEIN - 2008-06-24tik 2008-07-04era

Markina-Xemeingo txirrindulari taldeak Tourreko kiniela antolatu du. Izena emoteko taldeko partaideei esanda. Izen emotea 15 euro.



DEIALDIAK

Erropa eta zapata batzea

MARKINA-XEMEIN, Elizetxeko geletan - 2008-06-24tik 2008-07-02era, 18:00etatik 20:00etara

Karitasek antolatuta uztailaren 1ean eta 2an erropa eta zapata batzea egingo da. Erropak elizetxeko geletara eroan behar dira 18:00etatik 20:00etara. Antolatzailea: Karitas

ZINEMA

Txatarreria Keaton

MARKINA-XEMEIN, Uhagon kulturgunean - 2008-06-30tik 2008-07-11era, 22:30ean

Uztailaren 11n, 22:30ean Uhagon kulturgunean zine mutua eta zuzeneko musika uztartuko dira Txatarreria Keaton ikuskizunean. Buster keatonen hiru laburmetrairi zuzeneko musika jarriko diote Bingen Mendizabal (Zazpi sokako biolina), Alex Ruiz de Azua (Perkusioa), Nika Bitchiashvilik (biolina), eta Arturo Blascok (gitarra). Laburmetraiak: Rostro palido (1921), El herrero (1922) eta El polo norte (1922).

© 11barri S.L. - Xemein etorbidea 19, 48270 - MARKINA-XEMEIN - Tel.: 946168202
Faxa: 946168219 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

11barri S.L.