Edukira joan

Agenda | 2008-05-28

ERAKUSKETA

Euskaraz BAI erakusketa

MARKINA-XEMEIN, Uhagonen - 2008-05-20tik 2008-06-01era, 17:00etatik 20:00etara

Kontseiluaren eta Lea-Artibai Euskarari elkartearen 10. urteurrena dela eta, maiatzaren 26tik ekainaren 1era Euskaraz bai erakusketa egongo da ikusgai Uhagon kulturgunean. Erakusketaren aurkezpen ekitaldia maiatzaren 26an, 19:00etan egingo dute Uhagonen. Antolatzailea: Kontseilua eta Lea-ArtiBAI EUSKARARI

ERAKUSKETA

Motorren erakusketa

ETXEBARRIA, Ansotegi Hotelean - 2008-05-21tik 2008-06-01era

Ansotegi kulturegarriz ekimenaren baitan, ekainaren lehenengo egunara arte, motorren erakusketa egongo da ikusgai Etxebarriko Ansotegi Hotelean. Motor klasikoak eta lehiaketetakoak osotuko dute erakusketa.


Antolatzailea: Ansotegi Hotela

IKUSENTZUNEZKOA

Kun 7.077m proiekzioa

MARKINA-XEMEIN, Uhagon kulturgunean - 2008-05-23tik 2008-05-30era, 22:00etan

Maiatzaren 30ean 22:00etan, Uhagonen, Leire Muxikak beste hamar lagunekin batera India iparraldeko Kun mendian eta inguruetan izandako esperientzia kontatuko du.

IRTEERAK

1952 eta 1953. urteetan jaiotakoen kinto-bazkaritrako irteera

MUTRIKU - 2008-05-23tik 2008-06-10era

Arabar Errixoara joango dira 1952 eta 1953an jaiotakoak kinto-bazkaria egitera. Aurrez Biasteriara joango dira eta herdeda de Ugarte bodegak bisitatu. Hori dela eta izena ekainaren 12a orduko eman behar da Sagrarionean. Irteera eskainaren 21ean izango da. 

JAIALDIA

Erromeria

MUTRIKU, Mutriku - 2008-05-23tik 2008-05-31era

Hilaren 31an Gure Ametsa Dantza Taldeak egun guztiko erromeria antolatu du euskal dantzen ikastaroan parte hartu duten ikasleekin. Goizean kalejira egingo dutre herriko txoko ezberdinetan dantzak eskainiz; onodren, elkarrkein bazkladuko dute eta arratsaldean erromeria irekia egongo da Beheko Plazan Antolatzailea: Gure Ametsa Dantza Taldea

PALA TXAPELKETA

IV. Pala Txapelketa

ONDARROA, Kamiņazpin - 2008-05-23tik 2008-05-31era

Maiatzaren 31a orduko eman behar da izena Amarratzan Kamipazpiko Jaietako IV. Pala Txapelketan jokatzeko.  Txapelketa 16 urtetik gorakoentzat da. Antolatzailea: Kamiņazpi Jai Batzordea

ERAKUSKETA

EUSKARAZ BAI Erekusketa

MARKINA-XEMEIN, Uhagon kulturgunean - 2008-05-26tik 2008-06-01era, 17:00etatik 20:00etara

Kontseiluaren eta Lea ArtiBAI Euskarari elkarteen 10. urteurrena dela eta, urte horietako ibilbidea jasotzen duen erakusketa egongo da ikusgai maiatzaren 26tik ekainaren 1era arte. Ordutegia: 17:00etatik 20:00etara. Antolatzailea: Kontseilua eta Lea ArtiBAI Euskarari

ODOL EMATEA

Odol ematea

LEKEITIO - 2008-05-27tik 2008-06-27era

Ekainaren 27an, barikua, odola emateko aukera egongo da anbulategian 17:00etatik 20:00etara.

DEIALDIAK

Herri batzarra

MENDEXA - 2008-05-27tik 2008-06-01era

Mendexako ezker abertzaleak herri batzarra deitu du ekainaren 1erako, domeka: Udaletxean egingo dute, 11:30ean. Besteak beste, Udal Gestorak herrian egin nahi dituen 98 etxeez berba egingo dute. 

ANTZERKIA

Ikusi Makusi

LEKEITIO - 2008-05-27tik 2008-05-30era

Talatik Portalerainoren barruan Ikusi Makusi ekimena egingo dute barikuan, hilaren 30ean. XXY pelikula emango dute Mingorri tabernan.

TXAPELKETA

Plazatik Gaztetxeraren finala

MUTRIKU, Mutrikuko Gaztetxean - 2008-05-28tik 2008-05-30era

Hilaren 31an Plazatik gaztetxera ekiemnaren finala jokatuko da Mutrikuko Gaztetxean. Antolatzailea: Mutrikuko Bertso Eskola eta Elgoibar, Deba, Soraluze eta Mutrikuko Gaztetxeak

IRTEERAK

Asturiasera irteera

LEKEITIO - 2008-05-28tik 2008-05-31era

Lekeitioko Jubilatuen Elkarteak Asturiasera bidaia antolatu du ekainaren 18tik 20ra, 128 euroren truke. Joan nahi dutenez aste honetan zehar deitu beharko dute jubilatuen etxera: 94- 624 36 04 telefono zenbakira.

© 11barri S.L. - Xemein etorbidea 19, 48270 - MARKINA-XEMEIN - Tel.: 946168202
Faxa: 946168219 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

11barri S.L.