Edukira joan

Lea-Artibai eta Mutriku

Lea-Artibai eta Mutriku
2009ko urtarrilak 7, Eguaztena

Harpidetu zaitez!

Agenda | 2008-05-25

ERAKUSKETA

Pintura erakusketa

ONDARROA - 2008-05-16tik 2008-05-25era

Maiatzaren 16tik 25era, Udal Erakusketa Aretoan, Antxon Uskola Urruzunoren pintura erakusketa egongo da ikusgai. Astegunetan 19:00etatik 21:00etara eta asteburuetan, 12:00etatik 14:00etara eta 19:00etatik 21:00etara.

ERAKUSKETA

Euskaraz BAI erakusketa

MARKINA-XEMEIN, Uhagonen - 2008-05-20tik 2008-06-01era, 17:00etatik 20:00etara

Kontseiluaren eta Lea-Artibai Euskarari elkartearen 10. urteurrena dela eta, maiatzaren 26tik ekainaren 1era Euskaraz bai erakusketa egongo da ikusgai Uhagon kulturgunean. Erakusketaren aurkezpen ekitaldia maiatzaren 26an, 19:00etan egingo dute Uhagonen. Antolatzailea: Kontseilua eta Lea-ArtiBAI EUSKARARI

IRTEERAK

Mendi irteera

AULESTI, Aulestin - 2008-05-21tik 2008-05-25era, 09:00etan

Maiatzaren 24an, zapatua, Aulestiko Gazte Asanbladak antolatuta mendi irteera egingo da. Hitzordua goizeko 09:00etan dago jarrita, Gaztetxearen aurrean. Txangoko ibilbidea ondokoa izango da: Motrollo-Munitibar-Aulesti. Antolatzailea: Aulestiko Gazte Asanblada

DEIALDIAK

Udako Ludoteka

MARKINA-XEMEIN, Liburutegian edo Ongizanen - 2008-05-21tik 2008-05-26era

Aurten ere, udako ludoteka antolatuko du Udalak 3 eta 12 urte bitarteko umeentzat. Ekainaren 30ean hasi eta uztaila osoa iraungo du ekimenak. Izen-ematea liburutegian egin daiteke astelehenetik barikura 15:00etatik 19:00etara edo Ongizanen, martitzen, eguazten eta eguenetan 10:00etatik 12:00etara. Azken eguna maiatzaren 26a izango da. Antolatzailea: Udala

ERAKUSKETA

Motorren erakusketa

ETXEBARRIA, Ansotegi Hotelean - 2008-05-21tik 2008-06-01era

Ansotegi kulturegarriz ekimenaren baitan, ekainaren lehenengo egunara arte, motorren erakusketa egongo da ikusgai Etxebarriko Ansotegi Hotelean. Motor klasikoak eta lehiaketetakoak osotuko dute erakusketa.


Antolatzailea: Ansotegi Hotela

IKUSENTZUNEZKOA

Kun 7.077m proiekzioa

MARKINA-XEMEIN, Uhagon kulturgunean - 2008-05-23tik 2008-05-30era, 22:00etan

Maiatzaren 30ean 22:00etan, Uhagonen, Leire Muxikak beste hamar lagunekin batera India iparraldeko Kun mendian eta inguruetan izandako esperientzia kontatuko du.

IRTEERAK

1952 eta 1953. urteetan jaiotakoen kinto-bazkaritrako irteera

MUTRIKU - 2008-05-23tik 2008-06-10era

Arabar Errixoara joango dira 1952 eta 1953an jaiotakoak kinto-bazkaria egitera. Aurrez Biasteriara joango dira eta herdeda de Ugarte bodegak bisitatu. Hori dela eta izena ekainaren 12a orduko eman behar da Sagrarionean. Irteera eskainaren 21ean izango da. 

JAIALDIA

Erromeria

MUTRIKU, Mutriku - 2008-05-23tik 2008-05-31era

Hilaren 31an Gure Ametsa Dantza Taldeak egun guztiko erromeria antolatu du euskal dantzen ikastaroan parte hartu duten ikasleekin. Goizean kalejira egingo dutre herriko txoko ezberdinetan dantzak eskainiz; onodren, elkarrkein bazkladuko dute eta arratsaldean erromeria irekia egongo da Beheko Plazan Antolatzailea: Gure Ametsa Dantza Taldea

ODOL EMATEA

ONDARROA, Portuko sarreran - 2008-05-23tik 2008-05-26era, 17:00etatik 20:30era

Maiatzaren 26an, astelehean, 17:00etatik 20:30era, portuko sarreran egongo da odola emateko autobusa. Antolatzailea: Bizkaiko Odol Emaileen Elkartea

PALA TXAPELKETA

IV. Pala Txapelketa

ONDARROA, Kamiņazpin - 2008-05-23tik 2008-05-31era

Maiatzaren 31a orduko eman behar da izena Amarratzan Kamipazpiko Jaietako IV. Pala Txapelketan jokatzeko.  Txapelketa 16 urtetik gorakoentzat da. Antolatzailea: Kamiņazpi Jai Batzordea

MUSIKA KONTZERTUA

Ziortzako Kontzertuak

MARKINA-XEMEIN, Xemeingo Andra Mari parrokian - 2008-05-25, 18:00etan

Maiatzaren 25an, Ziortzako Kontzertuen egitarauaren barruan, Pilsengo Orkestra Filarmonikoak joko du Xemeingo Andra Mari Parrokian 18:00etan.
Egitaraua.
Lehen zatia:
G. Rossini (1792-1868). Argelgo italiarra (obertura).
F. Mendelssohn (1809-1847). Biolin eta orkestra kontzertua Mi minorren, Op. 64.
Allegro molto appassionato; Andante; Allegro non troppo; Allegro molto vivace.
Stepan Prazak. (biolina).

Bigarren zatia:
W. A. Mozart (1756-1791).
Sinfonia nº40 sol minorren KV550. Molto allegro; Andante; Minuetto, Allegretto; Allegro assai.

Antolatzailea: Bizkaiko Foru Aldundia

© 11barri S.L. - Xemein etorbidea 19, 48270 - MARKINA-XEMEIN - Tel.: 946168202
Faxa: 946168219 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

11barri S.L.