Edukira joan

Agenda | 2008-05-24

MUSIKA KONTZERTUA

Audience eta Yakuzi kontzertuan

MARKINA-XEMEIN - 2008-05-14tik 2008-05-24era

Maiatzaren 24an, 22:30ean uhagonen, Audience eta Yakuzi taldeen kontzertua egongo da.

ERAKUSKETA

Pintura erakusketa

ONDARROA - 2008-05-16tik 2008-05-25era

Maiatzaren 16tik 25era, Udal Erakusketa Aretoan, Antxon Uskola Urruzunoren pintura erakusketa egongo da ikusgai. Astegunetan 19:00etatik 21:00etara eta asteburuetan, 12:00etatik 14:00etara eta 19:00etatik 21:00etara.

JAIALDIA

Euskal Erromeria

LEKEITIO - 2008-05-19tik 2008-05-24era

Maiatzaren 24an Euskal Erromeria egingo dute lekeition. Goizean kalejira egingo dute trikitilari eta txistulariekin. Arratsaldean, 18:30ean erromeria Eskolapean Trikizio taldearekin. 20:00etan Bizkaiko Dultzaineroak eta ostean Trikiziorekin erromeria.

ERAKUSKETA

Euskaraz BAI erakusketa

MARKINA-XEMEIN, Uhagonen - 2008-05-20tik 2008-06-01era, 17:00etatik 20:00etara

Kontseiluaren eta Lea-Artibai Euskarari elkartearen 10. urteurrena dela eta, maiatzaren 26tik ekainaren 1era Euskaraz bai erakusketa egongo da ikusgai Uhagon kulturgunean. Erakusketaren aurkezpen ekitaldia maiatzaren 26an, 19:00etan egingo dute Uhagonen. Antolatzailea: Kontseilua eta Lea-ArtiBAI EUSKARARI

IRTEERAK

Mendi irteera

AULESTI, Aulestin - 2008-05-21tik 2008-05-25era, 09:00etan

Maiatzaren 24an, zapatua, Aulestiko Gazte Asanbladak antolatuta mendi irteera egingo da. Hitzordua goizeko 09:00etan dago jarrita, Gaztetxearen aurrean. Txangoko ibilbidea ondokoa izango da: Motrollo-Munitibar-Aulesti. Antolatzailea: Aulestiko Gazte Asanblada

ANTZERKIA

antzerkia

AULESTI, Udal areto nagusian - 2008-05-21tik 2008-05-24era, 17:30ean

Maiatzaren 23an, barikua, Trolebu eta Kultura elkarteak antolatuta, Toni La Sal aktorearen 'Birusak erasoan!!'antzezlana egongo da Udal areto nagusian, 17:30ean. Doako ikuskizuna. Antolatzailea: Trolebu eta Kultura Elkartea

DEIALDIAK

Udako Ludoteka

MARKINA-XEMEIN, Liburutegian edo Ongizanen - 2008-05-21tik 2008-05-26era

Aurten ere, udako ludoteka antolatuko du Udalak 3 eta 12 urte bitarteko umeentzat. Ekainaren 30ean hasi eta uztaila osoa iraungo du ekimenak. Izen-ematea liburutegian egin daiteke astelehenetik barikura 15:00etatik 19:00etara edo Ongizanen, martitzen, eguazten eta eguenetan 10:00etatik 12:00etara. Azken eguna maiatzaren 26a izango da. Antolatzailea: Udala

ERAKUSKETA

Motorren erakusketa

ETXEBARRIA, Ansotegi Hotelean - 2008-05-21tik 2008-06-01era

Ansotegi kulturegarriz ekimenaren baitan, ekainaren lehenengo egunara arte, motorren erakusketa egongo da ikusgai Etxebarriko Ansotegi Hotelean. Motor klasikoak eta lehiaketetakoak osotuko dute erakusketa.


Antolatzailea: Ansotegi Hotela

IKUSENTZUNEZKOA

Kun 7.077m proiekzioa

MARKINA-XEMEIN, Uhagon kulturgunean - 2008-05-23tik 2008-05-30era, 22:00etan

Maiatzaren 30ean 22:00etan, Uhagonen, Leire Muxikak beste hamar lagunekin batera India iparraldeko Kun mendian eta inguruetan izandako esperientzia kontatuko du.

IRTEERAK

1952 eta 1953. urteetan jaiotakoen kinto-bazkaritrako irteera

MUTRIKU - 2008-05-23tik 2008-06-10era

Arabar Errixoara joango dira 1952 eta 1953an jaiotakoak kinto-bazkaria egitera. Aurrez Biasteriara joango dira eta herdeda de Ugarte bodegak bisitatu. Hori dela eta izena ekainaren 12a orduko eman behar da Sagrarionean. Irteera eskainaren 21ean izango da. 

JAIALDIA

Erromeria

MUTRIKU, Mutriku - 2008-05-23tik 2008-05-31era

Hilaren 31an Gure Ametsa Dantza Taldeak egun guztiko erromeria antolatu du euskal dantzen ikastaroan parte hartu duten ikasleekin. Goizean kalejira egingo dutre herriko txoko ezberdinetan dantzak eskainiz; onodren, elkarrkein bazkladuko dute eta arratsaldean erromeria irekia egongo da Beheko Plazan Antolatzailea: Gure Ametsa Dantza Taldea

ODOL EMATEA

ONDARROA, Portuko sarreran - 2008-05-23tik 2008-05-26era, 17:00etatik 20:30era

Maiatzaren 26an, astelehean, 17:00etatik 20:30era, portuko sarreran egongo da odola emateko autobusa. Antolatzailea: Bizkaiko Odol Emaileen Elkartea

AISIALDIA

Tailerra

ONDARROA, Txirrimorraskiko lokalean - 2008-05-23tik 2008-05-24era, 16.00etan

Maiatzaren 24an, zapatua, 16:00etan, Txirrimorraskiko lokalean (Udaletxe zaharrean) eskulan tailerra egongo da. Antolatzailea: Txirrimorraski ODLT

AISIALDIA

Izena ematea

ONDARROA - 2008-05-23tik 2008-05-24era

Maiatzaren 23an eta 24an, Txirrimorraskiko lokalean, 17:30etik 19:00etara eman beharko dute izena ekainaren 7an piraguetan ibiltzera joan nahi dutenek.

PALA TXAPELKETA

IV. Pala Txapelketa

ONDARROA, Kamiņazpin - 2008-05-23tik 2008-05-31era

Maiatzaren 31a orduko eman behar da izena Amarratzan Kamipazpiko Jaietako IV. Pala Txapelketan jokatzeko.  Txapelketa 16 urtetik gorakoentzat da. Antolatzailea: Kamiņazpi Jai Batzordea

JAIA

Kresala Eguna

ONDARROA, Ondarroan - 2008-05-23tik 2008-05-24era, Egun osoan

Maiatzaren 24an, zapatua, Kresala Eguna ospatuko da. 12:30.Ikurriñaren igoera eta kalejira, Musika Banda, dantzari, pandero eta trikitiagaz Artabidetik Alde Zaharrera. 13:30. Errapel Garalderi eta Jose Mari Etxabururi omenaldia Alde Zaharrean.19:30.Kresala Musika Banda eta Markinako Musika Bandaren kontzertua, Alamedan. Antolatzailea: Kresala Kultur Elkartea

MUSIKA KONTZERTUA

Ziortzako Kontzertuak

MARKINA-XEMEIN - 2008-05-24

Maiatzaren 24an, Ziortzako Kontzertuen egitarauaren barruan, Orkestra Sinfonieta Ricercarek joko du Xemeingo Andra Mari Parrokian 18:00etan.
Egitaraua:
Lehen zatia:
Henry Purcell (1659-1695).
Maitagarrien Erregina erdi operako hiru dantza.
Hornpipe; Rondeau; Jig.
Thomas Augustine Arne (1710-1778). The Dances in Comus. Moderate Gigue Tempo; Largo; Presto.
Arcangelo Corelli (1653-1713). Concierto Grosso nº8 Op.6. Vivace, Grave; Allegro; Adagio, Allegro, Adagio; Vivace; Allegro, Pastoral.

Bigarren zatia:
Wolfgang Amadeus Mozart (1756-1791). Pequeña serenata nocturna KV525.
Allegro; Romance, Andante;
Menuetto, Allegretto; Rondo, Allegro.
Johann Strauss (1825-1899) eta Josef Strauss (1827-1870). Pizzicato Polka.


KULTURA

Judo Txapelketa

MARKINA-XEMEIN, Frontoian - 2008-05-24, 16:30ean

Markina-Xemeingo eskolarteko lehenengo judo txapelketa lehiatuko da maiatzaren 24an frontoi nagusian. Arrasate, Deba, Legazpi, Markina-Xemein, Ondarroa eta Zumarragako taldeek parte hartuko dute 16:30ean hasita.


Antolatzailea: Eskolarteko Guraso Elkartea

© 11barri S.L. - Xemein etorbidea 19, 48270 - MARKINA-XEMEIN - Tel.: 946168202
Faxa: 946168219 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

11barri S.L.