
MUSIKA KONTZERTUA
Audience eta Yakuzi kontzertuan
MARKINA-XEMEIN - 2008-05-14tik 2008-05-24era
Maiatzaren 24an, 22:30ean uhagonen, Audience eta Yakuzi taldeen kontzertua egongo da.
ERAKUSKETA
ONDARROA - 2008-05-16tik 2008-05-25era
Maiatzaren 16tik 25era, Udal Erakusketa Aretoan, Antxon Uskola Urruzunoren pintura erakusketa egongo da ikusgai. Astegunetan 19:00etatik 21:00etara eta asteburuetan, 12:00etatik 14:00etara eta 19:00etatik 21:00etara.
LEHIAKETA
LEKEITIO, Lekeition - 2008-05-16tik 2008-05-23era, 16:30- 20:00 arte
Olinpiadak Eskola eta Ikastolaren artean izan ziren eta lehia handia eta sanoa nabaritu zen.
Ondo pasatu genuen eta hurrengo urterarte itxaron behar dugu berriro disfrutatzeko. Ea laster pasatzen den.
Antolatzailea: Tximista Atletismo Taldea
JAIALDIA
LEKEITIO - 2008-05-19tik 2008-05-24era
Maiatzaren 24an Euskal Erromeria egingo dute lekeition. Goizean kalejira egingo dute trikitilari eta txistulariekin. Arratsaldean, 18:30ean erromeria Eskolapean Trikizio taldearekin. 20:00etan Bizkaiko Dultzaineroak eta ostean Trikiziorekin erromeria.
ZINE EMANALDIA
ONDARROA - 2008-05-19tik 2008-05-23era
Maiatzaren 23an, 20:00etan, Bideonera zine aretoan, Aitzol Aramaio ondarrutarraren Un poco de chocolate pelikularen aurkezpena egingo da. Zuzendaria eta aktoreak egongo dira aurkezpen ekitaldian.
Informazio gehiagorako: www.unpocodechocolate.com
ERAKUSKETA
MARKINA-XEMEIN, Uhagonen - 2008-05-20tik 2008-06-01era, 17:00etatik 20:00etara
Kontseiluaren eta Lea-Artibai Euskarari elkartearen 10. urteurrena dela eta, maiatzaren 26tik ekainaren 1era Euskaraz bai erakusketa egongo da ikusgai Uhagon kulturgunean. Erakusketaren aurkezpen ekitaldia maiatzaren 26an, 19:00etan egingo dute Uhagonen. Antolatzailea: Kontseilua eta Lea-ArtiBAI EUSKARARI
IRTEERAK
AULESTI, Aulestin - 2008-05-21tik 2008-05-25era, 09:00etan
Maiatzaren 24an, zapatua, Aulestiko Gazte Asanbladak antolatuta mendi irteera egingo da. Hitzordua goizeko 09:00etan dago jarrita, Gaztetxearen aurrean. Txangoko ibilbidea ondokoa izango da: Motrollo-Munitibar-Aulesti. Antolatzailea: Aulestiko Gazte Asanblada
ANTZERKIA
AULESTI, Udal areto nagusian - 2008-05-21tik 2008-05-24era, 17:30ean
Maiatzaren 23an, barikua, Trolebu eta Kultura elkarteak antolatuta, Toni La Sal aktorearen 'Birusak erasoan!!'antzezlana egongo da Udal areto nagusian, 17:30ean. Doako ikuskizuna. Antolatzailea: Trolebu eta Kultura Elkartea
DEIALDIAK
Lea Ibarreko Udaleku Irekietan izena emateko epea
LEA-ARTIBAI, Lea Ibarra osatzen duten herrietan - 2008-05-21tik 2008-05-23era, -
Maiatzaren 23an Lea Ibarreko Udaleku Irekietan izena emateko epea amaitzen da. Aurten 1996 eta 2005 urte bitartean jaio direnek izena eman ahalko dute. Matrikulazio orriak eskoletan edo udaletxeetan aurkeztu beharko dira aipatu eguna baino lehen. Antolatzailea: Lea Ibarreko Udal Mankomunazgoa
DEIALDIAK
MARKINA-XEMEIN, Liburutegian edo Ongizanen - 2008-05-21tik 2008-05-26era
Aurten ere, udako ludoteka antolatuko du Udalak 3 eta 12 urte bitarteko umeentzat. Ekainaren 30ean hasi eta uztaila osoa iraungo du ekimenak. Izen-ematea liburutegian egin daiteke astelehenetik barikura 15:00etatik 19:00etara edo Ongizanen, martitzen, eguazten eta eguenetan 10:00etatik 12:00etara. Azken eguna maiatzaren 26a izango da. Antolatzailea: Udala
ERAKUSKETA
ETXEBARRIA, Ansotegi Hotelean - 2008-05-21tik 2008-06-01era
Ansotegi kulturegarriz ekimenaren baitan, ekainaren lehenengo egunara arte, motorren erakusketa egongo da ikusgai Etxebarriko Ansotegi Hotelean. Motor klasikoak eta lehiaketetakoak osotuko dute erakusketa.
Antolatzailea: Ansotegi Hotela
DEIALDIAK
MARKINA-XEMEIN - 2008-05-23
Gaur Podologo Zerbitzua izango dute Beti Jai elkarteko kideek.
IKUSENTZUNEZKOA
MARKINA-XEMEIN, Uhagon kulturgunean - 2008-05-23tik 2008-05-30era, 22:00etan
Maiatzaren 30ean 22:00etan, Uhagonen, Leire Muxikak beste hamar lagunekin batera India iparraldeko Kun mendian eta inguruetan izandako esperientzia kontatuko du.
IRTEERAK
1952 eta 1953. urteetan jaiotakoen kinto-bazkaritrako irteera
MUTRIKU - 2008-05-23tik 2008-06-10era
Arabar Errixoara joango dira 1952 eta 1953an jaiotakoak kinto-bazkaria egitera. Aurrez Biasteriara joango dira eta herdeda de Ugarte bodegak bisitatu. Hori dela eta izena ekainaren 12a orduko eman behar da Sagrarionean. Irteera eskainaren 21ean izango da.
MUSIKA KONTZERTUA
MARKINA-XEMEIN, Kalerik kale - 2008-05-23, 19:30ean
Maiatzaren 23an txikiteo musikala egingo du Xemein Abesbatzak. Betiko abestiak kantatuko dituzte kalez kale 19:30ean hasita. Antolatzailea: Xemein Abesbatza
JAIALDIA
MUTRIKU, Mutriku - 2008-05-23tik 2008-05-31era
Hilaren 31an Gure Ametsa Dantza Taldeak egun guztiko erromeria antolatu du euskal dantzen ikastaroan parte hartu duten ikasleekin. Goizean kalejira egingo dutre herriko txoko ezberdinetan dantzak eskainiz; onodren, elkarrkein bazkladuko dute eta arratsaldean erromeria irekia egongo da Beheko Plazan Antolatzailea: Gure Ametsa Dantza Taldea
AISIALDIA
ONDARROA, Txirrimorraskiko lokalean - 2008-05-23tik 2008-05-24era, 16.00etan
Maiatzaren 24an, zapatua, 16:00etan, Txirrimorraskiko lokalean (Udaletxe zaharrean) eskulan tailerra egongo da. Antolatzailea: Txirrimorraski ODLT
AISIALDIA
ONDARROA - 2008-05-23tik 2008-05-24era
Maiatzaren 23an eta 24an, Txirrimorraskiko lokalean, 17:30etik 19:00etara eman beharko dute izena ekainaren 7an piraguetan ibiltzera joan nahi dutenek.
PALA TXAPELKETA
ONDARROA, Kamiņazpin - 2008-05-23tik 2008-05-31era
Maiatzaren 31a orduko eman behar da izena Amarratzan Kamipazpiko Jaietako IV. Pala Txapelketan jokatzeko. Txapelketa 16 urtetik gorakoentzat da. Antolatzailea: Kamiņazpi Jai Batzordea
KONTZERTUA
ONDARROA, Katetxen - 2008-05-23, 23:00etan
Maiatzaren 23an,23:00etatik aurrera, Katetxen, kontzertu elektronikoa egongo da. Rara, Elektro, Indie, Pop eta Proiekzioak, zuzen-zuzenean, Madrildik, eta Anorexia Mental eta Zarata post-punk experimentala Bilbotik. Antolatzailea: Katetxek antolatuta
JAIA
ONDARROA, Ondarroan - 2008-05-23tik 2008-05-24era, Egun osoan
Maiatzaren 24an, zapatua, Kresala Eguna ospatuko da. 12:30.Ikurriñaren igoera eta kalejira, Musika Banda, dantzari, pandero eta trikitiagaz Artabidetik Alde Zaharrera. 13:30. Errapel Garalderi eta Jose Mari Etxabururi omenaldia Alde Zaharrean.19:30.Kresala Musika Banda eta Markinako Musika Bandaren kontzertua, Alamedan. Antolatzailea: Kresala Kultur Elkartea
| Ast | Ast | Ast | Ost | Ost | Lar | Iga |
|---|---|---|---|---|---|---|
| 1 | 2 | 3 | 4 | |||
| 5 | 6 | 7 | 8 | 9 | 10 | 11 |
| 12 | 13 | 14 | 15 | 16 | 17 | 18 |
| 19 | 20 | 21 | 22 | 23 | 24 | 25 |
| 26 | 27 | 28 | 29 | 30 | 31 | |
© 11barri S.L. - Xemein etorbidea 19, 48270 - MARKINA-XEMEIN - Tel.: 946168202
Faxa: 946168219 - E-posta: publilea@11barri.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
11barri S.L.