Edukira joan

Agenda | 2008-05-21

MUSIKA KONTZERTUA

Audience eta Yakuzi kontzertuan

MARKINA-XEMEIN - 2008-05-14tik 2008-05-24era

Maiatzaren 24an, 22:30ean uhagonen, Audience eta Yakuzi taldeen kontzertua egongo da.

ERAKUSKETA

Pintura erakusketa

ONDARROA - 2008-05-16tik 2008-05-25era

Maiatzaren 16tik 25era, Udal Erakusketa Aretoan, Antxon Uskola Urruzunoren pintura erakusketa egongo da ikusgai. Astegunetan 19:00etatik 21:00etara eta asteburuetan, 12:00etatik 14:00etara eta 19:00etatik 21:00etara.

LEHIAKETA

Atletismoko olinpiadak

LEKEITIO, Lekeition - 2008-05-16tik 2008-05-23era, 16:30- 20:00 arte


Olinpiadak Eskola eta Ikastolaren artean izan ziren eta lehia handia eta sanoa nabaritu zen.

Ondo pasatu genuen eta hurrengo urterarte itxaron behar dugu berriro disfrutatzeko. Ea laster pasatzen den.
Antolatzailea: Tximista Atletismo Taldea

JAIALDIA

Euskal Erromeria

LEKEITIO - 2008-05-19tik 2008-05-24era

Maiatzaren 24an Euskal Erromeria egingo dute lekeition. Goizean kalejira egingo dute trikitilari eta txistulariekin. Arratsaldean, 18:30ean erromeria Eskolapean Trikizio taldearekin. 20:00etan Bizkaiko Dultzaineroak eta ostean Trikiziorekin erromeria.

ZINE EMANALDIA

Pelikularen aurkezpena

ONDARROA - 2008-05-19tik 2008-05-23era

Maiatzaren 23an, 20:00etan, Bideonera zine aretoan, Aitzol Aramaio ondarrutarraren Un poco de chocolate pelikularen aurkezpena egingo da. Zuzendaria eta aktoreak egongo dira aurkezpen ekitaldian.

Informazio gehiagorako: www.unpocodechocolate.com

ERAKUSKETA

Euskaraz BAI erakusketa

MARKINA-XEMEIN, Uhagonen - 2008-05-20tik 2008-06-01era, 17:00etatik 20:00etara

Kontseiluaren eta Lea-Artibai Euskarari elkartearen 10. urteurrena dela eta, maiatzaren 26tik ekainaren 1era Euskaraz bai erakusketa egongo da ikusgai Uhagon kulturgunean. Erakusketaren aurkezpen ekitaldia maiatzaren 26an, 19:00etan egingo dute Uhagonen. Antolatzailea: Kontseilua eta Lea-ArtiBAI EUSKARARI

IRTEERAK

Mendi irteera

AULESTI, Aulestin - 2008-05-21tik 2008-05-25era, 09:00etan

Maiatzaren 24an, zapatua, Aulestiko Gazte Asanbladak antolatuta mendi irteera egingo da. Hitzordua goizeko 09:00etan dago jarrita, Gaztetxearen aurrean. Txangoko ibilbidea ondokoa izango da: Motrollo-Munitibar-Aulesti. Antolatzailea: Aulestiko Gazte Asanblada

ANTZERKIA

antzerkia

AULESTI, Udal areto nagusian - 2008-05-21tik 2008-05-24era, 17:30ean

Maiatzaren 23an, barikua, Trolebu eta Kultura elkarteak antolatuta, Toni La Sal aktorearen 'Birusak erasoan!!'antzezlana egongo da Udal areto nagusian, 17:30ean. Doako ikuskizuna. Antolatzailea: Trolebu eta Kultura Elkartea

DEIALDIAK

Lea Ibarreko Udaleku Irekietan izena emateko epea

LEA-ARTIBAI, Lea Ibarra osatzen duten herrietan - 2008-05-21tik 2008-05-23era, -

Maiatzaren 23an Lea Ibarreko Udaleku Irekietan izena emateko epea amaitzen da. Aurten 1996 eta 2005 urte bitartean jaio direnek izena eman ahalko dute. Matrikulazio orriak eskoletan edo udaletxeetan aurkeztu beharko dira aipatu eguna baino lehen. Antolatzailea: Lea Ibarreko Udal Mankomunazgoa

DEIALDIAK

Udako Ludoteka

MARKINA-XEMEIN, Liburutegian edo Ongizanen - 2008-05-21tik 2008-05-26era

Aurten ere, udako ludoteka antolatuko du Udalak 3 eta 12 urte bitarteko umeentzat. Ekainaren 30ean hasi eta uztaila osoa iraungo du ekimenak. Izen-ematea liburutegian egin daiteke astelehenetik barikura 15:00etatik 19:00etara edo Ongizanen, martitzen, eguazten eta eguenetan 10:00etatik 12:00etara. Azken eguna maiatzaren 26a izango da. Antolatzailea: Udala

ERAKUSKETA

Motorren erakusketa

ETXEBARRIA, Ansotegi Hotelean - 2008-05-21tik 2008-06-01era

Ansotegi kulturegarriz ekimenaren baitan, ekainaren lehenengo egunara arte, motorren erakusketa egongo da ikusgai Etxebarriko Ansotegi Hotelean. Motor klasikoak eta lehiaketetakoak osotuko dute erakusketa.


Antolatzailea: Ansotegi Hotela

© 11barri S.L. - Xemein etorbidea 19, 48270 - MARKINA-XEMEIN - Tel.: 946168202
Faxa: 946168219 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

11barri S.L.