Edukira joan

Lea-Artibai eta Mutriku

Lea-Artibai eta Mutriku
2008ko irailak 8, Astelehena

Harpidetu zaitez!

Agenda | 2008-04-26

IKASTAROA

Txalaparta Ikastaroa

LEKEITIO - 2008-04-10tik 2008-04-26era

Aittitta Txiki elkarteak, Gazte Bulegoagaz elkarlanean, Txalaparta ikastaroa antolatu du 16 urtetik gorakoentzat. Hilaren 26an, zapatuan, hasiko dute 16:00etan, Kultur Etxean. Bi taldetan banatuko dituzte joaten direnak: txalaparta joten dakitenak batetik, eta ez dakitenak bestetik. Biak ordutegi berean, baina gela ezberdinetan. Izena eman nahi dutenek Kultur Etxera jo behar dute.

IKASTAROA

Dantza Ikastaroa

ETXEBARRIA, Udaletxean - 2008-04-12tik 2008-04-26era, 16:00

Martxoan hasitako Dantza Ikastaroarekin jarraituko dugu Apirileko 12, 19 eta 26 zapatuetan. Aurretik zerbait edo gehiago ikasi badugu ere, edonor edozein unetan sartu daiteke dantza ikastaroan. Beraz, gogoa baino ez duzu behar! zapatura arte. Antolatzailea: ETX KULTUR ELKARTEA

ZINEMA

Umeentzako zinea

MARKINA-XEMEIN, Kultur Aretoan - 2008-04-16tik 2008-04-27era, 17:00etan

Apirilaren 27an, domeka, 17:00etan, Shreck 3 pelikula emango du Guraso Elkarteak Kultur Aretoan. Antolatzailea: Guraso Elkartea

ANTZERKIA

Emakumeak Izarapean

MARKINA-XEMEIN, Frontoi nagusian - 2008-04-21tik 2008-04-26era, 22:00etan

Apirilaren 26an, 22:00etan, Tanttaka antzerki konpainiaren Emakumeak Izaraoean antzerkia egongo da Uni frontoian. Emakumeak Izarapean sexuaz mintzatzeko ikuskizuna da. Emakumeen sezu bizitzaz hitz egiteko aitzakia. Emakumeek ohean dituzten irrika, fantasia, frustrazio, sekretu eta desirak ditu mintzagai. Agertoki gainean bos adin eta bost gizarte maila ordezkatzen dituzten 5 emakume. Gizonezko bat ere izango da, hainbat paper jokatuko dituena: aingeru guardakoa, konpainia goxoa, terapeuta, laguna, iritsi berri bat, oroitzapen bat, aita, suhiltzaileen burua...

KULTURA

Irakurleen Txokoa

MARKINA-XEMEIN, Herri Bibliotekan - 2008-04-21tik 2008-04-26era, 18:30ean

Apirilaren 26an, 18:30ean, herri bibliotekan, Irakurleen Txokoko saio berezia egongo da. Euskarazko taldeak Goizalde Landabaso kazetariaren "Korte bat mesedez" liburua landuko du, oraingoan, gainera, egilea bera ere taldeagaz izango da bere liburua azaltzeko.
Antolatzailea: Herri Biblioteka

TOPAKETAK

Gimnasia erritmikoa

MARKINA-XEMEIN, Frontoi nagusian - 2008-04-21tik 2008-04-27era, 10:00etan

Apirilaren 27an, 10:00etan Uni frontoian, Eibarko Ipurua taldeen (Markina-Xemeingo eskolaz kanpo gimnasia erritmikoko umeak barne) ekitaldia.
Antolatzailea: Guraso Elkartea

IRTEERAK

Ondarroa-Ondarroa

ONDARROA - 2008-04-21tik 2008-04-27era

Apirilaren 27an, Ondarroa-Ondarroa iraupen luzeko orientazio ibilaldia egingo da. Artibai Mendigoizale Taldeak antolatuta, aurtengoa XIX edizioa izango da, eta urtero lez hauxe ibilbidea bete beharko dute animatzen direnak goizeko 06:00etan Ondarroako Zaldupe kiroldegi ondoko aparkalekutik irtenda: Ondarroa-Asterrika-Milloi-Goierri-Berdartzaundi-Lekoiz-Gontzugarai-Oiz-Trabakua-Urko-Kalamua-Armoate-Ondarroa. 14 ordu.

KULTURA

Bertso afaria Areitz Bi jatetxean

ISPASTER, Ispasterko Areitz-Bi jatetxean - 2008-04-22tik 2008-04-26era, 22:00etan

Apirilaren 26an, zapatua, bertso afaria egingo da Ispasterko Areitz Bi Jatetxean, gaueko 22:00etan. Bertsotan arituko dira Aitor Arrizuebieta "Toko", Gorka Ostolaza "Potxis" eta Gorka Lazkano. Afariak 30 euro balio ditu eta sarrerak ostirala baino lehen erosi beharko dira jatetxean bertan. Antolatzailea: Ispasterko Udala

ERAKUSKETA

Aulestiko Musika Eskolaren Historiaren erakusketa

AULESTI, Udal Erakusketa Gelan (Frontoi ondoan) - 2008-04-25tik 2008-04-27era, 17:00etatik 20:00etara / Igandean:11:00etatik 14:30era

Musikaren baitan Aulestiko herriak egin dituen egitasmo guztiak irudikatzen eta biltzen ditu.
Argazki erakusketa izan arren, instrumendu eta jantzi bereziak, partitura esanguratsuak, urteetan produkzioa(kasete,cd...), instrumenduen tailerra...
Antolatzailea: Aulestiko Musika Eskola

IKASTAROA

Dantza Ikastaroa

ETXEBARRIA, Udaletxean - 2008-04-26tik 2008-01-01era, 16:00

Martxoan hasitako Dantza Ikastaroarekin jarraituko dugu Apirileko 12, 19 eta 26 zapatuetan. Aurretik zerbait edo gehiago ikasi badugu ere, edonor edozein unetan sartu daiteke dantza ikastaroan. Beraz, gogoa baino ez duzu behar! zapatura arte. Antolatzailea: ETX KULTUR ELKARTEA

© 11barri S.L. - Xemein etorbidea 19, 48270 - MARKINA-XEMEIN - Tel.: 946168202
Faxa: 946168219 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

11barri S.L.