Edukira joan

Agenda | 2008-04-22

IKASTAROA

Kontsumitzailea sarean

MARKINA-XEMEIN, KZgunean - 2008-03-25tik 2008-04-25era, 09:00etatik 11:00etara

Kontsumitzailea sarean izenako ikastaroa egongo da apirilaren 25ean 09:00etatik 11:00etara KZgunean. Izen ematea 946300618 telefonoan egin behar da. Antolatzailea: KZgunea

IKASTAROA

Txalaparta Ikastaroa

LEKEITIO - 2008-04-10tik 2008-04-26era

Aittitta Txiki elkarteak, Gazte Bulegoagaz elkarlanean, Txalaparta ikastaroa antolatu du 16 urtetik gorakoentzat. Hilaren 26an, zapatuan, hasiko dute 16:00etan, Kultur Etxean. Bi taldetan banatuko dituzte joaten direnak: txalaparta joten dakitenak batetik, eta ez dakitenak bestetik. Biak ordutegi berean, baina gela ezberdinetan. Izena eman nahi dutenek Kultur Etxera jo behar dute.

IKASTAROA

Dantza Ikastaroa

ETXEBARRIA, Udaletxean - 2008-04-12tik 2008-04-26era, 16:00

Martxoan hasitako Dantza Ikastaroarekin jarraituko dugu Apirileko 12, 19 eta 26 zapatuetan. Aurretik zerbait edo gehiago ikasi badugu ere, edonor edozein unetan sartu daiteke dantza ikastaroan. Beraz, gogoa baino ez duzu behar! zapatura arte. Antolatzailea: ETX KULTUR ELKARTEA

HITZALDIA

'Drogak eta prebentzioa' hitzaldia

LEKEITIO - 2008-04-15tik 2008-04-23era

Eguena, hilak 23, 18:00etan, 'Drogak eta prebentzioa' berbaldia egingo dute Lekeitioko Iturriotz Institutuan. Igor Uriarte psikologoak emango du hitzaldia. Guraso eta seme-alabek drogaren inguruan duten komunikazioa, gaur egun kontsumitzen diren drogak eta horien gainean legeak esaten duena, kontsumoaren arrisua, boteloia, egungo gazteak zelan dibertitzen diren eta seme-alabek kotsumitzen dutenean zer egin landuko dute.

DEIALDIAK

Berdel Egunean lan egin zutenen bazkaria

MUTRIKU - 2008-04-16tik 2008-04-23era

berdel Egunean lan egin zuten guztientzako bazkaria antolatu du Udal Turismo Batzordeak. Bazkaria hilaren 24an 14:30ean Kai jatetxean izango da. Joan nahi duten guztiek aurrez turismo bulegoan eman beharko dute izena. Antolatzailea: Udal Turismo Batzordea

ZINEMA

Umeentzako zinea

MARKINA-XEMEIN, Kultur Aretoan - 2008-04-16tik 2008-04-27era, 17:00etan

Apirilaren 27an, domeka, 17:00etan, Shreck 3 pelikula emango du Guraso Elkarteak Kultur Aretoan. Antolatzailea: Guraso Elkartea

IKUSENTZUNEZKOA

Apaizak Obeto

MARKINA-XEMEIN, Uhagon kulturgunean - 2008-04-21tik 2008-04-25era, 22:00etan

Apirilaren 25ean, 22:00etan, Uhagon kulturgunean Apaizak Obeto ikuskizuna egongo da. Apaizac Obeto espedizioak euskal baleontziek XVI eta XVII. mendeetan Kanadako Ipar Atlantikoan izandako ibilerak biziberritu ditu. Beothuk, XVI. mendeko euskal txaluparen errepikarekin eta garaiko arropa eta janaria erabiliz, Quebecetik hasi eta Labradorerainoko bi mila kilometrotako nabigazioaren bidez hainbat euskal aztarnategi bisitatu dituzte. Euskal Herriaren pasarterik kilikagarrienetakoa eta munduko itsas historiaren lerrorik garrantzitsuenetakoak idatzi zituzten marinel haiek itsasoko urazalean eta Apaizac Obeto espedizioko kideak historiaren zati hori azturaren itsas hondotik atera nahi dute, hitzez eta irudiz osatutako emanaldi berezi honen bidez.


MUSIKA KONTZERTUA

Eibarko Jubilatuen Etxeko abesbatza

MARKINA-XEMEIN, Karmengo Elizan - 2008-04-21tik 2008-04-25era, 20:30ean

Apirilaren 25ean, 20:30ean, Eibarko Jubilatuen Etxeko Abesbatzaren kontzertua Karmengo Elizan.

ANTZERKIA

Emakumeak Izarapean

MARKINA-XEMEIN, Frontoi nagusian - 2008-04-21tik 2008-04-26era, 22:00etan

Apirilaren 26an, 22:00etan, Tanttaka antzerki konpainiaren Emakumeak Izaraoean antzerkia egongo da Uni frontoian. Emakumeak Izarapean sexuaz mintzatzeko ikuskizuna da. Emakumeen sezu bizitzaz hitz egiteko aitzakia. Emakumeek ohean dituzten irrika, fantasia, frustrazio, sekretu eta desirak ditu mintzagai. Agertoki gainean bos adin eta bost gizarte maila ordezkatzen dituzten 5 emakume. Gizonezko bat ere izango da, hainbat paper jokatuko dituena: aingeru guardakoa, konpainia goxoa, terapeuta, laguna, iritsi berri bat, oroitzapen bat, aita, suhiltzaileen burua...

KULTURA

Irakurleen Txokoa

MARKINA-XEMEIN, Herri Bibliotekan - 2008-04-21tik 2008-04-26era, 18:30ean

Apirilaren 26an, 18:30ean, herri bibliotekan, Irakurleen Txokoko saio berezia egongo da. Euskarazko taldeak Goizalde Landabaso kazetariaren "Korte bat mesedez" liburua landuko du, oraingoan, gainera, egilea bera ere taldeagaz izango da bere liburua azaltzeko.
Antolatzailea: Herri Biblioteka

TOPAKETAK

Gimnasia erritmikoa

MARKINA-XEMEIN, Frontoi nagusian - 2008-04-21tik 2008-04-27era, 10:00etan

Apirilaren 27an, 10:00etan Uni frontoian, Eibarko Ipurua taldeen (Markina-Xemeingo eskolaz kanpo gimnasia erritmikoko umeak barne) ekitaldia.
Antolatzailea: Guraso Elkartea

IRTEERAK

Ondarroa-Ondarroa

ONDARROA - 2008-04-21tik 2008-04-27era

Apirilaren 27an, Ondarroa-Ondarroa iraupen luzeko orientazio ibilaldia egingo da. Artibai Mendigoizale Taldeak antolatuta, aurtengoa XIX edizioa izango da, eta urtero lez hauxe ibilbidea bete beharko dute animatzen direnak goizeko 06:00etan Ondarroako Zaldupe kiroldegi ondoko aparkalekutik irtenda: Ondarroa-Asterrika-Milloi-Goierri-Berdartzaundi-Lekoiz-Gontzugarai-Oiz-Trabakua-Urko-Kalamua-Armoate-Ondarroa. 14 ordu.

ODOL EMATEA

Odol ematea

LEKEITIO - 2008-04-22tik 2008-04-25era

Odola emateko aukera egongo da barikuan, hilaren 25ean, anbulategian, 17:00etatik 21:00etara.

KULTURA

Bertso afaria Areitz Bi jatetxean

ISPASTER, Ispasterko Areitz-Bi jatetxean - 2008-04-22tik 2008-04-26era, 22:00etan

Apirilaren 26an, zapatua, bertso afaria egingo da Ispasterko Areitz Bi Jatetxean, gaueko 22:00etan. Bertsotan arituko dira Aitor Arrizuebieta "Toko", Gorka Ostolaza "Potxis" eta Gorka Lazkano. Afariak 30 euro balio ditu eta sarrerak ostirala baino lehen erosi beharko dira jatetxean bertan. Antolatzailea: Ispasterko Udala

DEIALDIAK

Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoko batzarra

AULESTI - 2008-04-22tik 2008-04-25era

Apirilaren 25ean, barikua, herri batzarra egiteko deia egin du Aulestiko Udalak. Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoan sartzeko puntuak eztabaidatuko dira batzarrean eta herritarrek beren iritziak eman ahalko dituzte.

© 11barri S.L. - Xemein etorbidea 19, 48270 - MARKINA-XEMEIN - Tel.: 946168202
Faxa: 946168219 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

11barri S.L.