
IKASTAROA
MARKINA-XEMEIN, KZgunean - 2008-03-25tik 2008-04-25era, 09:00etatik 11:00etara
Kontsumitzailea sarean izenako ikastaroa egongo da apirilaren 25ean 09:00etatik 11:00etara KZgunean. Izen ematea 946300618 telefonoan egin behar da. Antolatzailea: KZgunea
TOPAKETAK
ONDARROA, Txomin Agirre ikastolan - 2008-04-01tik 2008-04-18era, apirilaren 18an
Apirilaren 18an, Txomin Agirre ikastolako ikasle ohien afaria egongo da, ikastolan bertan. Topaketetan parte hartu nahi dutenentzat zabalik dago izena ematea. Deitu ikastolako telefono zenbakira: 94-683 21 39. Antolatzailea: Txomin Agirre ikastola
IBILALDIAK
MARKINA-XEMEIN - 2008-04-01tik 2008-04-20era
Artibai Mendigoizale Taldeak antolatuta Ibilaldi Neurtua egongo da apirilaren 20an. Sei orduko ibilaldia eta hiru ordukoa egongo dira.
IKASTAROA
LEKEITIO - 2008-04-10tik 2008-04-26era
Aittitta Txiki elkarteak, Gazte Bulegoagaz elkarlanean, Txalaparta ikastaroa antolatu du 16 urtetik gorakoentzat. Hilaren 26an, zapatuan, hasiko dute 16:00etan, Kultur Etxean. Bi taldetan banatuko dituzte joaten direnak: txalaparta joten dakitenak batetik, eta ez dakitenak bestetik. Biak ordutegi berean, baina gela ezberdinetan. Izena eman nahi dutenek Kultur Etxera jo behar dute.
IKASTAROA
ETXEBARRIA, Udaletxean - 2008-04-12tik 2008-04-26era, 16:00
Martxoan hasitako Dantza Ikastaroarekin jarraituko dugu Apirileko 12, 19 eta 26 zapatuetan. Aurretik zerbait edo gehiago ikasi badugu ere, edonor edozein unetan sartu daiteke dantza ikastaroan. Beraz, gogoa baino ez duzu behar! zapatura arte. Antolatzailea: ETX KULTUR ELKARTEA
HITZALDIA
'Drogak eta prebentzioa' hitzaldia
LEKEITIO - 2008-04-15tik 2008-04-23era
Eguena, hilak 23, 18:00etan, 'Drogak eta prebentzioa' berbaldia egingo dute Lekeitioko Iturriotz Institutuan. Igor Uriarte psikologoak emango du hitzaldia. Guraso eta seme-alabek drogaren inguruan duten komunikazioa, gaur egun kontsumitzen diren drogak eta horien gainean legeak esaten duena, kontsumoaren arrisua, boteloia, egungo gazteak zelan dibertitzen diren eta seme-alabek kotsumitzen dutenean zer egin landuko dute.
DEIALDIAK
Berdel Egunean lan egin zutenen bazkaria
MUTRIKU - 2008-04-16tik 2008-04-23era
berdel Egunean lan egin zuten guztientzako bazkaria antolatu du Udal Turismo Batzordeak. Bazkaria hilaren 24an 14:30ean Kai jatetxean izango da. Joan nahi duten guztiek aurrez turismo bulegoan eman beharko dute izena. Antolatzailea: Udal Turismo Batzordea
MUSIKA KONTZERTUA
Akerbeltz taldearen kontzertua
MARKINA-XEMEIN, Melos tabernan - 2008-04-16tik 2008-04-18era, 22:30ean
Apirilaren 18an, 22:30ean Akerbeltz taldearen kontzertua egongo da Melos tabernan.
ZINEMA
MARKINA-XEMEIN, Kultur Aretoan - 2008-04-16tik 2008-04-20era, 17:00etan
Apirilaren 20an, domeka, 17:00etan, Locos por el surf pelikula emango du Guraso Elkarteak Kultur Aretoan. Antolatzailea: Guraso Elkartea
ZINEMA
MARKINA-XEMEIN, Kultur Aretoan - 2008-04-16tik 2008-04-27era, 17:00etan
Apirilaren 27an, domeka, 17:00etan, Shreck 3 pelikula emango du Guraso Elkarteak Kultur Aretoan. Antolatzailea: Guraso Elkartea
ANTZERKIA
MARKINA-XEMEIN, Herri Bibliotekan - 2008-04-16tik 2008-04-18era, 22:30ean
Apirilaren 18an, 22:30ean Munduko Kontu Kontalariak egongo dira Herri Bibliotekan. Hegoemerikako bi kontalari egongo dira: Uruguaiko Soledad Felloza "El comienzo del mundo" ipuin sortagaz, eta Argentinako Jose Campanari "Caleidoscopio" bildumagaz. Antolatzailea: Herri Biblioteka
MUSIKA KONTZERTUA
MARKINA-XEMEIN, Uhagon kulturgunean - 2008-04-16tik 2008-04-19era, 20:30
Apirilaren 19an, 20:30ean, JazzBlues Zirkuituaren barruan, Marta Sanchez Trio taldeak joko du Uhagon Kulturgunean. Marta Sánchez (piano jotzailea), lehen begiratuan apala eta barnekoia dirudiena, etorkizun handiko piano jotzaile gisa agertzen zaigu, nortasun handiko estilo batekin, musikari handienengandik ikasia (Evans, Mehldau, Bud Powell, Tristano), baina haiengandik soilik gustuko dituen tonuak baizik aukeratzen ez dituena.
DEIALDIAK
MARKINA-XEMEIN - 2008-04-18
Gaur Podologo Zerbitzua izango dute Beti Jai elkarteko kideek.
| Ast | Ast | Ast | Ost | Ost | Lar | Iga |
|---|---|---|---|---|---|---|
| 1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | |
| 7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 | 13 |
| 14 | 15 | 16 | 17 | 18 | 19 | 20 |
| 21 | 22 | 23 | 24 | 25 | 26 | 27 |
| 28 | 29 | 30 | ||||
© 11barri S.L. - Xemein etorbidea 19, 48270 - MARKINA-XEMEIN - Tel.: 946168202
Faxa: 946168219 - E-posta: info@11barri.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
11barri S.L.