Edukira joan

Agenda | 2008-04-16

IKASTAROA

Kontsumitzailea sarean

MARKINA-XEMEIN, KZgunean - 2008-03-25tik 2008-04-25era, 09:00etatik 11:00etara

Kontsumitzailea sarean izenako ikastaroa egongo da apirilaren 25ean 09:00etatik 11:00etara KZgunean. Izen ematea 946300618 telefonoan egin behar da. Antolatzailea: KZgunea

TOPAKETAK

ikasle ohien afaria

ONDARROA, Txomin Agirre ikastolan - 2008-04-01tik 2008-04-18era, apirilaren 18an

Apirilaren 18an, Txomin Agirre ikastolako ikasle ohien afaria egongo da, ikastolan bertan. Topaketetan parte hartu nahi dutenentzat zabalik dago izena ematea. Deitu ikastolako telefono zenbakira: 94-683 21 39. Antolatzailea: Txomin Agirre ikastola

IBILALDIAK

Ibilaldi Neurtua

MARKINA-XEMEIN - 2008-04-01tik 2008-04-20era

Artibai Mendigoizale Taldeak antolatuta Ibilaldi Neurtua egongo da apirilaren 20an. Sei orduko ibilaldia eta hiru ordukoa egongo dira.

IKASTAROA

Txalaparta Ikastaroa

LEKEITIO - 2008-04-10tik 2008-04-26era

Aittitta Txiki elkarteak, Gazte Bulegoagaz elkarlanean, Txalaparta ikastaroa antolatu du 16 urtetik gorakoentzat. Hilaren 26an, zapatuan, hasiko dute 16:00etan, Kultur Etxean. Bi taldetan banatuko dituzte joaten direnak: txalaparta joten dakitenak batetik, eta ez dakitenak bestetik. Biak ordutegi berean, baina gela ezberdinetan. Izena eman nahi dutenek Kultur Etxera jo behar dute.

IKASTAROA

Dantza Ikastaroa

ETXEBARRIA, Udaletxean - 2008-04-12tik 2008-04-26era, 16:00

Martxoan hasitako Dantza Ikastaroarekin jarraituko dugu Apirileko 12, 19 eta 26 zapatuetan. Aurretik zerbait edo gehiago ikasi badugu ere, edonor edozein unetan sartu daiteke dantza ikastaroan. Beraz, gogoa baino ez duzu behar! zapatura arte. Antolatzailea: ETX KULTUR ELKARTEA

IKASTAROA

Ikastaroa

LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKU - 2008-04-14tik 2008-04-17era

Sustatzaileentzako Oinarrizko Trebakuntza Ikastaroa. Norbere enpresa sortzeagatik Eusko Jaurlaritzak ematen duen 6.000 euroko diru laguntza jaso nahi dutenek beharrezkoa dute egitea. Izen ematea apirilaren 18ra arte, 94 616 91 72 telefono zenbakian. Antolatzailea: Azaro Fundazioa

HITZALDIA

'Arauak eta limiteak' deitutako hitzaldia

LEKEITIO - 2008-04-15tik 2008-04-17era

Eguena, hilak 17, 18:00etan, ' Arauak eta limiteak' hitzaldia egingo dute Lekeitioko Iturriotz Institutuan. Arauen inguruan seme-alabekin mugak noiz eta zelan jarri, arauekin lortu nahi dena, diziplina arazoak eta negoziaketa eta komunikazioa familian izango dira landuko duten gaiak. Igor Uriarte psikoloa izango da hizlaria. Antolatzaileak: Lea-Artibaiko Amankomunazgoa eta Txori Eder guraso elkartea.

HITZALDIA

'Drogak eta prebentzioa' hitzaldia

LEKEITIO - 2008-04-15tik 2008-04-23era

Eguena, hilak 23, 18:00etan, 'Drogak eta prebentzioa' berbaldia egingo dute Lekeitioko Iturriotz Institutuan. Igor Uriarte psikologoak emango du hitzaldia. Guraso eta seme-alabek drogaren inguruan duten komunikazioa, gaur egun kontsumitzen diren drogak eta horien gainean legeak esaten duena, kontsumoaren arrisua, boteloia, egungo gazteak zelan dibertitzen diren eta seme-alabek kotsumitzen dutenean zer egin landuko dute.

BERBALDIA

GUrasoen Topaketak

MARKINA-XEMEIN, Bekobentan - 2008-04-16, 18:00etan

Bera Kruz eta Bekobentako gurasoei zuzenduta, Nola garatu Autoestima gure semeengan gaia azalduko duen berbaldia egongo da gaur 18:00etan Bekobentan. Antolatzailea: Bekobentako Guraso Elkartea

DEIALDIAK

Berdel Egunean lan egin zutenen bazkaria

MUTRIKU - 2008-04-16tik 2008-04-23era

berdel Egunean lan egin zuten guztientzako bazkaria antolatu du Udal Turismo Batzordeak. Bazkaria hilaren 24an 14:30ean Kai jatetxean izango da. Joan nahi duten guztiek aurrez turismo bulegoan eman beharko dute izena. Antolatzailea: Udal Turismo Batzordea

DEIALDIAK

Koadrilen batzarra

MUTRIKU, Zabiel Kultur Etxeko ganbara - 2008-04-16tik 2008-04-17era, 18:30

Udal Kultura Batzordeak herriko koadrila guztientzako ordezkariak biltzeko deia egin du. Bileraren helburua, 2008ko Koadrilen Eguna antolatzea da. Batzarrean biltzen diren guztien artean, zer egin daitekeenari buruzko iradokizunak jaso asmo dute. Batzarra etzi, hilak 18, 18:30ean Zabiel Kultur Etxeko ganbaran izango da. Antolatzailea: Udal Kultura Batzordea

MUSIKA KONTZERTUA

Akerbeltz taldearen kontzertua

MARKINA-XEMEIN, Melos tabernan - 2008-04-16tik 2008-04-18era, 22:30ean

Apirilaren 18an, 22:30ean Akerbeltz taldearen kontzertua egongo da Melos tabernan.

ZINEMA

Umeentzako zinea

MARKINA-XEMEIN, Kultur Aretoan - 2008-04-16tik 2008-04-20era, 17:00etan

Apirilaren 20an, domeka, 17:00etan, Locos por el surf pelikula emango du Guraso Elkarteak Kultur Aretoan. Antolatzailea: Guraso Elkartea

ZINEMA

Umeentzako zinea

MARKINA-XEMEIN, Kultur Aretoan - 2008-04-16tik 2008-04-27era, 17:00etan

Apirilaren 27an, domeka, 17:00etan, Shreck 3 pelikula emango du Guraso Elkarteak Kultur Aretoan. Antolatzailea: Guraso Elkartea

ANTZERKIA

Munduko Kontu Kontalariak

MARKINA-XEMEIN, Herri Bibliotekan - 2008-04-16tik 2008-04-18era, 22:30ean

Apirilaren 18an, 22:30ean Munduko Kontu Kontalariak egongo dira Herri Bibliotekan. Hegoemerikako bi kontalari egongo dira: Uruguaiko Soledad Felloza "El comienzo del mundo" ipuin sortagaz, eta Argentinako Jose Campanari "Caleidoscopio" bildumagaz. Antolatzailea: Herri Biblioteka

MUSIKA KONTZERTUA

JAZZBLUES ZIRKUITUA

MARKINA-XEMEIN, Uhagon kulturgunean - 2008-04-16tik 2008-04-19era, 20:30

Apirilaren 19an, 20:30ean, JazzBlues Zirkuituaren barruan, Marta Sanchez Trio taldeak joko du Uhagon Kulturgunean. Marta Sánchez (piano jotzailea), lehen begiratuan apala eta barnekoia dirudiena, etorkizun handiko piano jotzaile gisa agertzen zaigu, nortasun handiko estilo batekin, musikari handienengandik ikasia (Evans, Mehldau, Bud Powell, Tristano), baina haiengandik soilik gustuko dituen tonuak baizik aukeratzen ez dituena.

© 11barri S.L. - Xemein etorbidea 19, 48270 - MARKINA-XEMEIN - Tel.: 946168202
Faxa: 946168219 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

11barri S.L.